Asteburu honetan: Onddoak papillote erara

Onddoak papillote erara –

Pagotxa RZk - Asteburu honetan: Onddoak papillote erara

Asteburu honetarako bagatoz bueltan Txalupaarrantzan opor egun batzuk pasa ostean, eta egia esateko gosez errekamaran genuen kapritxozko plater goxo bat buruan, onddoak papillote erara RZ. Argi dezagun uda ez dela onddo garaia, baina gu bezala apeta baduzu, aurkituko duzu kanpoko onddorik gure denda eta feritan. Euskal sukaldaritza praktikoaIker Markinezek «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai… Segi gozo, fin eta on egin! 🙂

ONDDOAK PAPILLOTE ERARA

Onddoak papillote erara

Osagaiak 4 pertsonarentzako:

  • 800 g onddo
  • 2 baratxuri ale
  • Oliba olio birjina
  • Gatza
  • Perrexila
Asteburu honetan: Onddoak papillote erara
Arg. Jon Urbe

Errezeta

  1. Onddoak era askotara presta daitezke. Errezeta hau berezi bezain erraza da. Onddoak garbitu, eta xafla finetan moztu. Baratxuri aleak ere zuritu, eta horiek ahalik eta pusketarik txikienetan moztu. Perrexila xehatu eta gorde.
  2. Labea berotzen jarri 200 ºC-tan. Berotzen den bitartean, papillotea egiten hasiko gara. Horretarako, labeko erretiluan zilarrezko papera jarri –edo, ahal izanez gero, laberako paper sulfurizatua, egokiagoa baita–. Paperaren gainean onddoak zabaldu, eta bertara gatza gehitu, baita perrexila eta baratxuriak ere. Oliba olio zorrotada bat bota, eta papera poltsatxo baten itxura emanez ongi itxi. Oso garrantzitsua da paperaren tolestura hori ongi egitea, onddoek botatzen duten lurrin guztia poltsaren barruan gelditzeko eta zapore guztia mantentzeko.
  3. Papillotea labean sartu eta bertan mantendu 10 bat minutuz. Ondoren atera, eta, irakin ondoren, jateko prest dago jadanik.

Kasu!

Plater nagusi gisa, edo baita beste jaki baten laguntzaile moduan ere aurkeztu daiteke.

Iker Markinez Ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…

kuko

Akaso!

  • Onddo tarta – sukaldean.eus
  • Perretxikoei buruz hitz egiteko tartea ireki zuten ‘Zuek hor eta gu hemen’ saioan Iro Landaluzerekin. Onddoak eta perretxikoak, hobeto ezagutzen dituen pertsonarekin antza… Arretaz ibili onddoak jan aurretik! atala honakoa:
  • Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek ziza nahaskia RZ egin zuenekoa.

ONDDOAK PAPILLOTE ERARA

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Barazki burruntzia

Pagotxa RZk
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude