Asteburu honetan: Pasta onddoekin

Pasta onddoekin –

Pagotxa RZk - Pasta onddoekin

Asteburu honetarako, pasta gogoa sartu zaigu eta hona pasta onddoekin RZ, erraza, parranda osterako edo ligatzen laguntzeko moduko horietakoa. Noiznahi jateko moduko RZ duzu honakoa, pasta mota ezberdinak probatu ditzakezu eta gustokoena aukeratu… Pasta nola egosi azalpena ere hemen. Gozatu eta on egin!  🙂

Pasta onddoekin

Pasta onddoekin

Osagaiak:

  • Onddoak
  • Esnegain likidoa, litro laurden bat
  • Pasta 800 g
  • Perrexil xehatua
  • Ur eta gatza

Pasta onddoa

pasta onddoekinErrezeta:

  1. Esnegaina irakiten jarri eta borborka hasten den momentuan onddo salteatuak gehituko ditugu. Koilara batekin nahasi eta irakiten utzi, 4 minutuz, su motelean.
  2. Pasta ur gazi-gazian egosi, oliba olio pixka batekin. Fabrikatzaileak ontzian jarritako jarraibideei segituko diegu, eta pasta behar den bezala dagoela ikusten dugunean, egosia baina tente, ez bigunegi, orduan ura kenduko diogu.
  3. Berehalaxe esnegain krematsua eta onddoak ditugun kazolara gehitu eta ongi-ongi nahasi.
  4. Gero perrexil xehatua gehituko dugu. Zerbitzatu eta on egin!

Kasu!

On egiten dio oliba olio birjinak plater honi, zorrotada eder bat erantsiko dugu, betiere jan behar dutenen gustuari kasu eginez.

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Pasta entsalada

Entsalada hornitua

Merkatua
Asteburu honetan: Pasta onddoekin

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!