Asteburu honetan: Fideua barazki eta muskuiluekin eta Mahalen (1.atala)

Asteburu honetan: Fideua barazki eta muskuiluekin –

Asteburu honetan: Fideua barazki eta muskuiluekin Pagotxa RZk

Euskal sukaldaritza praktikoaAsteburu honetan pastak eta arrozak sailtxo bat hasiko dugu, Fideua barazki eta muskuiluekin RZrekin hasiz. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat, guk zail_xamarrak kategorian sartu duguna. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai…

Bestetik, Mahalen eta mundua komikiaren 1.atala, Mahala Baserriko lagunen mahala.eus euren webgune berritutik ekarria; Mahalenek gure inguruko gaztetxoenen artean dexenteko arrakasta izan duela aipatu eta hurrengo bi atalak ere ekarriko ditugula. Segi beti bezala gozo, fin eta on egin! 🙂

FIDEUA BARAZKI ETA MUSKUILUEKIN

Fideua barazki eta muskuiluekinOsagaiak 4 pertsonentzako:

Errezeta

  1. Lehenik, tipulina eta kuia txikia puska txikietan moztu. Zartagin batean, tipulina hamar minutuz erregosi, oliba olio zurrustada batekin.
  2. Hamar minutu pasatu ondoren, kuia txikia gehitu, baita gatz pittin bat ere. Su ertainean 15 bat minutuz erregosi, noizbehinka buelta batzuk emanez. Ondoren, orburuak laurdenetan moztu eta zartaginera gehitu, baita tomatea puxka txikietan moztua ere.
  3. Barazkiak erregosiak ditugun lapiko zabalera gehitu fideoa, guztia ongi nahastu, suaren indarra dena emanda jarri, eta gehitu arrain salda, dena erabat estali arte. Gatz pittin bat bota, eta bi minutu pasatu ondoren, muskuiluak gehitu, eta beste hiru bat minutuz utzi egosten.
  4. Azkenik, sua itzali, eta trapu batez estali. Lau bat minutuz utzi trapuarekin estalita, eta prest dugu mahaira zerbitzatzeko.

Kasu!

Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria… 

Akaso!

Frantziarrak fideua egiten… La Parfaite Fideuà euren hitzetan honako RZ:

Découvrez la “fideuà”, une spécialité gastronomique espagnole que vous devriez absolument goûter si vous visitez l’Espagne: www.vacancesespagne.fr/Valence… La fideuà est un plat de fruits de mer originaire de la côte de Valence et qui est semblable à la paella, mais avec des gros vermicelles au lieu du riz. Et si vous avez l’âme d’un chef, pourquoi ne pas essayer de la cuisiner en suivant cette vidéo? Bon appétit!

Karlos Arguiñanoren fideuà begetarianoa RZ

Fideua barazki eta muskuiluekin

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Pasta barazkiekin

Jatunkeria edo gula eta Biblia

Asteburu honetan: Pasta onddoekin

Asteburu honetan: Orburu ‘txips’ak eta orburu egosiak

Mahalen

Mahala - mahala.eusMahala - Mahala.eus - Mahalen eta mundua
Mahala
Asteburu honetan: Fideua barazki eta muskuiluekin
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude