Hondarribiko Alardea: Zure askatasuna, nire aberastasuna

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

4 pentsamendu “Hondarribiko Alardea: Zure askatasuna, nire aberastasuna”-ri buruz

  • euskaldun bat 2018-09-09 13:38

    Gaizki hasi eta gaizki bukatu, horixe da istorio hau laburtzen duena. Oso ohikoa den “hau horrela egin behar da eta aldatu behar da por mis cojones” jarrerarekin hasi eta besteak “ah, bai! ba, aurka egiteagatik soilik aurka egingo dizuet”. Burugogorkeria hutsa izan da guztia eta alferrik da eskubideak, feminismoa eta nahi den guztia aldarrikatzea, honen atzean ez dago eta arrazonamendurik. Bi talde, kontra egite hutsa beste arrazoirik ez. Eta asko ezagutzen ez dudan arren, iruditzen zait erru handia ezker abertzaleak izan dezakeela: jokatuko nuke “hau aldatu egin behar da por mis cojones”-ka hasi zirenak ezker abertzalekoen orbitako taldeak zirela. Eta gero normala iruditzen zait besteek emandako erantzuna. Eta orain Denis Itxaso eta antzeko personaje guztiak modan dagoen feminismo korrontea baliatu nahirik puntito batzuk irabazi nahirik politikan gorago igotzeko asmoz. Zelako fauna dagoen politikan! Eta aurten zer gertatu den: ba txistu gehiago eta plastiko gehiago, normala, nik ere horixe bera egingo nuke Denis Itxaso bezalako pertsonajillo bati aurka egite hutsagatik. Hondarribikoak ez direnak muturra hor sartu beharrik ez dutelako eta kito! Eta ez dago besterik! Eta zezenekin gauza bera gertatuko ote den nago: animaliak babesteko korronte berria bere egin du ezker abertzaleak eta aurki hasiko da hor ere kaka guztia betiko estiloan antolatzen eta orduan Nafarroa osoa aurka eta orduantxe bai zezenketak ez direla desagertuko eta zezenketak eta euskara kaka berean nahastuta beti bezala. Justu beti kontrakoa lortzen dute eta hala ere errore berdina behin eta berriz errepikatu behar!

  • Hau da fijazioa, hau! Martxa honetan klima aldaketaren errua ere ezker abertzalearena izango da! Donostian emakumeen parte hartzea onartu zen bere garaian, liskar eta guzti, gaur egun gainditua dagoena erabat (onartu behar Odonek hori ondo egin zuela, baztertzaileei diru laguntzak kenduz). Hori ere ezker abertzalearen kontua izango zen, noski! Zenbat herritan aldatu dira tradizioak emakumeari parte hartzen uzteko azken urteetan? zenbatetan sortu dira horren arazo larriak? Hondarribiako udalaren jarrera izan da giroa pozoindu duena, boto batzuk mantentzearren, “ekidistantzia” faltsu batean. Baina ados, errua HBrena, eta aurrera.

  • Niri benetan goragalea ematen didana zera da: iraultzaile hauek Ertzantzaren babesa behar izatea beren festatxo feminista-iraultzailea aurrera eraman ahal izateko… Zuek zineten ertzainak iraintzen zenituztenak, eta orain berriz haien “eskoltarekin” desfilatu behar, jendeak txikituko ez bazaituzte.
    Txotxongilo batzuk zarete

  • euskaldun bat 2018-09-16 15:39

    Pena ematen dit esatea baina horrelaxe ikusten dut: ezkez abertzalea oraintxe bertan lakra bat da herri honentzat, euskararentzat. Egiten duen ia guztian hanka barruraino sartzen du. Ez dagozkigun gerra eta liskar guztietan sartzen da sutsuki eta afera guztietan erreta amaitzen du. Baina erreflexio apur bat eta lasaitasuna bere egin beharrean, berriro ere beste marroi batean sartzen da eta gero berriro traskilatuta ateratzen da. Zertan dabil zoko guztietan feminismoaren kontuarekin liskarretan sartzen? Nahikoa da, ez? Orain dela urte batzuk gai hori aipatu ere ez zen egiten, gero mundu mailako korronte bat sortu denetik, sutsuki heltzen dio gai horri. Lehen sozialismoa, orain feminismoa. Zergatik mundu mailan sortzen diren korronte guztietan apuntatzen zarete hain sutsuki? “Euskal Herria sozialista izango da edo ez da izango”, “Alardea feminista izango da edo ez da izango”… zer esaldi dira horiek? “…Edo ez da izango”, zer da hori? Moderazio apur bat, ez? Jende guztia nazka-nazka egiten ari zarete oraintxe! Eta horrela ibiltzekotan alde hemendik beste herri batera edo edonora!