Asteburu honetan: Orburu ‘txips’ak eta orburu egosiak RZ

Orburu ‘txips’ak eta orburu egosiak – 

Asteburu honetan: Orburu ‘txips’ak eta orburu egosiak

Euskal sukaldaritza praktikoaAsteburu honetan orburu ‘txips’ak eta orburu egosiak RZ dakarkizugu, teknikan gora goaz eta hau ere denak txundituta uzteko primerako aukera, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai… Iker Markinezek «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat, guk zail_xamarrak kategorian sartu duguna… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

ORBURU ´TXIPS´ak ETA ORBURU EGOSIAK

Asteburu honetan: Orburu ‘txips’ak eta orburu egosiakOsagaiak 4 pertsonentzako:

  • 12 orburu
  • otarrainxka
  • Ziazerba sorta bat
  • Esnegain basokada bat
  • Oliba olioa
  • Frijitzeko ekilore olioa
  • Gatza
  • Egosteko irina

Errezeta

  1. Lapiko bat urez bete, eta bota irin koilarakada pare bat eta gatz pitin bat. Sutan jarri, irakin arte.
  2. Bitartean, orburuak prestatzen hasiko gara. Horretarako, sei orburu bakarrik hartu, eta kendu lehen orriak; beldurrik gabe kendu, horretan dago eta sekretua. Bestela, izan ere, kanpoko geruza horiek jatean, gortasun apur bat ematen diote. Zuztarrak, berriz, moztu gabe zuritu, findu arte. Garrantzitsua da ordena horixe errespetatzea; bestela, orburuak azkar belzten hasiko dira. Ondoren, bota ur irakinetara, eta hantxe eduki irakiten hogei bat minutuz. Gero, sua itzali, eta bertan utzi epeldu arte. Ondoren, atera. Jarraian, jarri zartagin batean orburu egosi horiek, eta ziazerba sorta gehitu, juliana moduan moztuta.
  3. Esnegain basokada bat bota, eta orburuak egositako uraren beste basokada bat. Gehitu gatz pitin bat, eta guztia irakiten jarri. Saltsa pixka bat loditzean, sutatik kendu. Bien bitartean, gordinik ditugun beste sei orburuak zuritu, beste guztiak bezala; baina xaflatan moztu, lau bat xaflatan bakoitza. Ondoren, zartagin batean ekilore olio berotan frijitu. Orburu txips batzuk lortuko ditugu horrela. Gero, sukaldeko papera dugun erretilu batera atera, olio soberakina kentzeko; eta azkenik, bota gatz pitin bat.
  4. Azkenik, otarrainxkak zuritu, baina isatsa utziz. Zartagin batean oliba-olio zurrusta batekin frijitu.

….

Kasu!

Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria… Platera muntatzeko, plater bakoitzean erdian jarri orburu egosiak plateraren, eta inguruan orburu txips-ak. Otarrainxka isatsak, berriz, orburu egosiaren gainean jarri, eta ziazerba eta esnegain saltsarekin erdiko orburuak soilik ongi busti.

Akaso!

Badirudi orburu pizza zaleak badirela New York-en…

Orburu ‘txips’ak eta orburu egosiakka, nahastu.

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Pasta barazkiekin

Asteburu honetan: Txanpiñoi txapelak galeper arrautza eta otarrainxkekin

Zenbat da 200 kaloria jakika?

Jatunkeria edo gula eta Biblia

Geuria MerkatuamahalaMahala
Asteburu honetan: Orburu ‘txips’ak eta orburu egosiak
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude