Euskal Etxea

Euskal Etxea –

Esteban Irusta Malleak, Lea Artibai eta Mutrikuko Hitzan.

Hasiera baten, jendearen izenak bi osagai zituen: Patronimikoa (aitarena) eta toponimikoa (herriaren edo etxearen erreferentzia egiten zuena.) Araban, batez ere, horren adibide asko ditugu gaur egun. Jendea izendatzeko era hau (Diaz de Zerio, Lope de Agirre…) orokorra zen garai baten, baina une batetik aurrera, patronimikoa desagertzen da, toponimikoa bakarrik geldituz. Etxea, oinarrizko erakunde bezala, XI eta XV. mendeen artean garatu zela dirudi. Etxea zen eskubideen eta betebeharren subjektua eta bertan bizi zirenek gauzatu behar zituzten. Horrela, etxeak izena behar zuen besteetatik bereizteko eta ondorioz, behin patronimikoaren erabilpena utzirik, jendea deitzeko bertako biztanleei, etxeko izena ematen zitzaien.

Etxeak, bizitokiak, etxetiarrak izendatzea euskal tradizioan ezaugarri nabarmen izan da. Etxe izenak XI. mendetik aurrera azaltzen dira dokumentuetan. Nafarroan, bere erregeen garaian, eskualde guztietako etxeen kontrola zuten zergak biltzeko. Errolda horietan bereizten dira etxe «nobleak», «libreak» eta «maizterrenak».

Etxe nobleak gorteko lehen karguetan zeudenak, erregearengandik hurbil eta hari esker etxe bat nobletzeko ahalmena zutenak ziren. Etxe libreak etxearen jabegoa zuten baserritarrak ziren. Eta maizterrak, etxe noble edo abadia baten menpe zudenak. Elizak, Trentoko Kontzilioa (1545) jarraituz, bataio liburuak sortu zituen. Horietan, jaio berriak inskribatzerakoan, aitaren deitura eta etxe izena agertzen dira. Baina denbora pasa ahala, bata ofiziala bihurtu zen eta bestea herrikoia, guztiek erabiltzen zutena. Zuberoan, «izena» eta «sinadura» bereizten dituzte. Jendeari ematen zaiona, etxearena, «izena» da, eta «sinadura» deitura ofiziala, hain zuzen sinatzeko erabiltzen den elizaren eta administrazioaren liburuetakoa.

Euskal pertsona ospetsu asko ezagunagoak dira etxe izenagatik izen deituragatik baino. Ferdinand Aire Etxart (1920-1976) aipatzen badugu, inor gutxik ezagutuko du nor zen. Baina Urepeleko Xalbador bertsolaria handia denok ezagutzen dugu

Ofizialtasunaren indarra txikia zen XX. mendera arte. Gazte askok, adibidez, ez zuten haien deitura ofiziala ezagutzen administrazioarekin harremana izan arte. Oso ezaguna da, soldaduskarako paperak egiteko udaletxera hurbiltzen zirelarik, gazteek harriduraz ikasten zutela haien ditura ofiziala zein zen. Inork erabiltzen ez zuenez, ez zuten ezagutzen. Etxe izenak, oraindik ere, toki askotan, pisu gehiago du herri mailan, deiturak eta izen ofizialak baino. Gutako askok ezagutuko ditu kasu bat baino gehiago. Herri txikia izanda, denak ezagunak eta kanpotar batek deitura ofizialez bertan bizi den batengatik galdetu eta inork jakin ez nor den. Herri kultura hau, hainbeste dokumentuetan agertzen da. Bertan azaltzen denez, gizon bat ezkontzean, etxearen izena hartzen zuen, berea galduz.

Euskal pertsona ospetsu asko ezagunagoak dira etxe izenagatik izen deituragatik baino. Bernart Etxeparek Linguae Vasconum Primitiae euskarazko lehen liburua argitaratu zuen 1545ean, eta berak bere izen deiturak aipatzerakoan, etxeko izena erabili zuen. Pedro Axular Gero liburu ospetsuaren egileak ere Agerre abizena erabili beharrean, Axular jaiotetxearena erabili zuen. Pierra Topet (Etxahun) bertsolaria Barkoxeko Etxahunian jaio zen 1786.urtean. Alaba bati Topet deitura jarri zion ofizialki, baina bigarrenari Etxahun, jaiotetxearena. Ferdinand Aire Etxart (1920-1976) aipatzen badugu, inor gutxik ezagutuko du nor zen. Baina Urepeleko Xalbador bertsolaria handia denok ezagutzen dugu. Jose Manuel Lujanbio bertsolaria aipatuz, askok ez dute jakingo nor den, bai aldiz Txirrita badiogu. Bera ez zen baserri horretan jaio, baina bai bizi. Bistan denez, gure usadioko kulturan zerbait ongi baldin bazen jakiten, etxeei izena ematea zen. Gaur egun, aldiz, etxe berrietan ikusten diren izenak euskaraz egonik ere, alde batetik ez dira egokiak pertsona izen moduan erabiltzeko, eta bestetik, maila eskasekoak dira lehenagoko toki izenen dotoreziarekin alderatuz: Bi kabi, Nahi nuena, Gure ametsa, Toki alai, Guk egina…

Euskal Etxea
Argazkia: Xamar.
Euskal Etxea Euskal Etxea Euskal Etxea Euskal Etxea

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

4 pentsamendu “Euskal Etxea”-ri buruz

  • Juanma Sarasola 2018-09-01 12:59

    Zergatik jarri duzue argazkia azalpenik eta egilerik aipatu gabe?
    Oker ez banago Senpereko Amotz auzoko Larraldea etxea da, eraberritua. Han Hatsa Elkarteak hainbat ekimen eta ekitaldi egiten ditu.

  • Ez da Senpere-Amotzeko Larraldea etxea, Senpere-Ibarruneko Inharrea etxea baizik.
    Gorantziak

  • amezti goikoa 2018-09-03 17:41

    Aipatu behar dena, testu zein irudia Xamarren “etxea” liburutik eskuratua izan dela da. https://www.pamiela.com/es/novedades/etxea-detail

  • “hasiera batean patronimikoa (aitarena) ???!!!
    …………
    Zure iturriaK mesedez?