100 begirada

begirada

00diane - 100 begirada100 begirada, 100 aurpegi, 100 faces, 100 looks, visages, regards, cares, mirades, olhares, sguardi, gesichter…

 

Edertasuna buruan, xinpleki edertasunaz gozatu eta begiraden indarra aldarrikatzeko, eta aupa photoshop esateko ere bai…

Gaztaroan photoshop kurtso bateko praktika gisa egin nituen aurpegi eta begirada ederren bilduma hau osatu eta partekatzen dut ZUZEUko tribuarekin, inolako debate edo liskarrik sortu gura gabe, Gari Garaialderen argazkiek sortu dutena bezalakoa.

Bide batez zorionak Gari zure begirada eta argazkilari lan ederrengatik. Matxismo puntarik ere ez atera inork mesedez, emakumeen bilduma egin dut, gogokoago ditudalako besterik gabe, baina norbaitek gizonen begiraden bilduma egiten badu gustora ikusiko dut, eta bilduma horretako top ranking-a Jon Kortajarena Bibotar katxarroari emango nioke zalantzarik gabe.

06charlize - 100 begirada100 begirada, 100 faces, 100 celebrity, 100 emakume eder, gazteago eta zaharragoak, txuri beltzean. Inpaktu gehiago dauka neuretzat txuri beltzak, gordinagoak dira begiradak, sakonagoak. Abisatu beharra daukat azaleko Diane Kruger alemaniar ederraren irudiari zuzen zuzenean minutu bat baina gehiagoz begira egon ezkero endorfina tasa disparatu egiten dela, beraz kontu izan bihotzeko arazoak dituzuenok. Charlize Theron hegoafrikar emakume katxarro honekin ere antzekoa, eta 50. irudian dagoen neska beltzaran anonimo honek (ez dakit nor den eta ondo da horrela), arazo psikologikoren bat sortu zidala uste dut, begirada horrek, ezin bainituen begiak pantailatik kendu irudia jaitsi nuenean, eta ametsetan ere azaltzen zaidala aitortu behar dut inoiz edo behin…

100 begirada arnasa kentzeko modukoak, goizean esnatu eta ispiluan gure aurpegiak ikustean ditugun horietakoak, edo ez… Txapa-pintura, argi egokia, argazkilari on bat eta photoshop pixka batek edertasun bortitzena azaleratzen du ikusten duzuenez, edertasun naturala dutenengan errazago, baina denok dugu gehiago edo gutxiago edertasun naturala. 50 - 100 begiradaGizon eta emakume ederrenek eta itsusienek dute ispilua etxean, eta bakoitzaren edertasunaren gora beherak barruan eta aldartean nabari direla gehien uste dutenetakoa nauzue gainera. Eta horretarako dago photoshop, mirakuluak egiteko, errealitatea engainatu eta inpresioak hobetzeko, edertasun gehiago edo gutxiago dugun guztiongan zimurrak eta ditxosozko pikor edo grano hori kentzeko…

Celebrity-en aurpegiak dira gehienak, esan bezala, hala sortu nuen bilduma, 100era ekarri eta eguneratu dut, euskaldunik ere bada tartean, ziur faltako direla aurpegi polit ikoniko baten batzuk, buruan duzun hori adibidez, baina hau ez da ranking edo galeria arin eder bat besterik, begien gozamendurako, edertasunaren kantu eta hasperen goxo bat besterik izan nahi ez duen begirada eta aurpegi eder batzuen bilduma…

Gozatu edertasunaz eta begiradez, eta esaera batek dioen bezala, izan kontuan begien atzean dagoenak daukala garrantzia…

ioninor

28naomi - 100 begirada

100 begirada
100 begirada, 100 faces, beautiful faces, begirada

8 pentsamendu “100 begirada”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude