Javatik Sulawesira, 2000 indonesiar eta celebrity bat (Tana Toraja-ra bidean, Indonesia)

Javatik Sulawesira, 2000 indonesiar eta celebrity bat –

Javatik Sulawesira egindago bidaia, bi egun, Pelni Boat, economy class

Surabaya (Java) – Pare-Pare (Sulawesi edo islas Celebes)

 

Indonesian ezagututako bidaiari eta turista guztien artean Sulawesira joateko asmoa zuen bakarra ni nintzen, Javan egon eta gero gehienak Bali-ra joaten dira, Lombok, Gili islands, etab. Nik neure planarekin jarraitu nuen eta Sulawesi-ko Tana Toraja zonalde berezi hori ikusteko gogoa neukan gainera, Togean islands-era agian, Flores-Komodo-Gilli-Lombok-Bali ondoren, erabakitzeke, dena ezingo nuen egin, baina tira. Javatik Sulawesira, 2000 indonesiar eta celebrity batBanuen itsasontziz bidaia bat egiteko gogoa ere, eta horixe, aukera ona eta merkea Surabaya-tik ParePare-ra barkuz, 262.000 rupia, 26 dolar, 24 orduko bidaia itsasoz.

199. kabina tokatu zait. Bost ordu lehenago portuan egoteko esan zidaten atzo ticketa hartu nuenean, denbora gehiegitxo iruditu zitzaidan baina tira, motxilarekin alde batera eta bestera ibili baino hobe portu ingurua ikustea, bazkaltzeko denbora lasai hartuta. Ba horixe, taxi bat hartu dut 70.000 rupia ordainduta, 7 dolar, ordubete dago ia porturaino, ez da portu nagusia, urrunxeago dagoen txikixeago bat da, bide batez Surabaya ikusteko beta daukat taxian. Gidaria atsegina, Basque Country esan eta ideiarik ere ez, Bilbao-Guggenheim, San Fermin bull racing-ekin ere ez, Spanish esan eta Torres, Villa, Xabi, Iniesta, Casillas esan dit karrerilan bizpahiru aldiz irribarrez… Futbola…¬†Ikusteko edozer aipagarria dagoenean gida profesional batek bezala abiadura mantsotu eta komentariotxoa egiten dit, ingeles ia ulertezin baten eta besoak mugituz indar handiz, lasai eta arduragabe bolantea askatuz.

Portura iritsi, ticket-en leihatilara joan eta dena primeran: gate 2 at 15.00, boat leaves at 20.00. Bazkaltzera joan leihatilakoak esan didan jatetxera, denboraz lasai, 15.00rak puntuan hurbildu naiz dagokidan atera. Jende andana dago, lurrean eserita, beste batzuk denetatik saltzen inguruan, dexenteko buila eta giro alaia.IN02 Begiradek India gogoratzen didate, atentzioa deitzen dut, ez dago beste larru zuri okzidentalik handik, zer egiten du tipo honek hemen begirada kuxkuxeroa. Argazki pare bat atera ditut ingurukoen harridurarako, lurrean eseri eta lonely planet-a irakurtzen hasi naiz ea zer aurkituko.

Mugimendua hasi da halako baten, ateak ireki eta dozenaka porteadore modukoek jendeari gauzak sartzen laguntzen hasi dira oihu artean, pakete, maleta eta mota guztietako bulto ikaragarriak bizkarrean. Jendea bultzaka, iskanbila bat edo beste, segurtasuneko uniformedunek ilara moduko bat behartu dute gauza bideratu eta jendea errazago sartzen laguntzeko. Gauza pixka bat antolatu denean ni ere altxa eta ilaran jarri naiz, eta horrelaxe, denak barrura, ardiak bezala, detector de metales hauetakoetatik pasa motxila, ticketa erakutsi behin, eta berriz, eta berriz, eta bagoaz aurrera…

Jendearen korriketatik paso eginaz, barkura sartzeko ilara luzea dago, ilaran zain, denbora pixka bat joan da barkura sartu naizenerako. Segurtasuneko uniformedunetako bati ticketa erakutsi diot kabina non zegoen adierazi ziezadan. (Zera azaldu, Pelni Boats hauek, gobernuak kudeatzen dituen itsasontziak direla, merkeenak, eta economy class ticketa hartu nuela, merkeena, populuarekin batera bidaiatzeko, eta kabinak zirela esan zidatela, hori bai, kabinak 20, 50, 100 pertsonakoak zirenik ez nekiela. Orain badakit economy class esaten dutenean tarima baten gainean bata bestearen ondoan todo dios pilatuta lo egitea dela). IN05IN04Kabinak sala handi batzuk dira, hau da, kabinarik ez dago, nik kabina kamarote bezala ulertzen nuen, eta guk, 5 ordu lehenago barkua hartu zain egon garenok, toki dexenteak hartzea lortu dugu, eskerrak esandako orduan joan naizen, ze jendea sartu eta sartu ari da, eta ondoren ikusiko nuenez ahal zen tokitan egin dute lo, gainezka dagoelako dena, kubiertan, komonen inguruan, eskaileretan, jendea nonahi.IN08

Esterila atera dudanean harrituta begiratu naute, baina gustatu zaie tipo larru zuri okzidentalak bere errekurtsoak badituela ikustea, aprobazio irrifar kuxkuxeroak… Jende guztia bere tarima zatian dago mugitu gabe etzanda, tokia gordez eta mantenduz edo, eta saltzaile pila gora eta behera oihuka oraindik sartzen ari zen jende artean, janaria, edaria, fruta ezberdin pila, goxokiak, abanikoak, tabakoa, erropa, pelutxeak, globoak, jostailuak, eraztunak, pultserak, etab. saltzen. Bagoaz, 20.30ak aldera irten da barkua, bost ordu horietan ez da gelditu momentu baten ere saltzaileen ahotsen soinua eta jendearen joan etorria! Bitartean jende guztia hantxe, bakoitza bere tokian geldi-geldi gainontzeko jendearen joan etorriari begira.

Barkua irten denean hasi da jendea mugitzen bere tokietatik, lasaitasun bat nabaritu da bapatean, saltzailerik ez dago, eta pasiotxoak hasi dira. Ordurako ondoan tokatu zaidan Mamat nere lagun berriarekin dexente berriketa eginda nengoen, emaztearekin doa Kalimatan-era (Borneo-ko indonesiar zatia), etxera bueltan, familiarekin opor egun batzuk pasa ta gero. 60 urte ditu, 3 seme-alaba, musulmana, argala, ingelesez nahiko ondo egiten du, lan oso ezberdinetan aritutakoa azaldu didanez, begirada oso argi eta berezia duena. Nahiko ezagutza dauka Europaz, umoretsua eta irribarrez denbora guztian, kontatzen diodan guztiari sekulako arreta jartzen dio. Yanki baten gidari aritua hainbat urtez, ingelesez horrexegatik daki dexente, nekazari urte askoz, tabernari ere bai, 10 urtetatik saltzaile, denetatik saldu duela esan dit, eta motorzalea oso. Semeez harrotasunez hitz egiten dit, aitona dela ere pozik dio, pentsiorik ez duela eta semeek laguntzen diotela noizean behin ere komentatu dit, baina bizitzeko ez dutela asko behar. Adios amigo abestiaren errepika abestu dit ez dakit zenbat aldiz, nik ez dut abestia ezagutzen. Irribarrez beti, asko hitz egin dugu, practicing english bere hitzetan.

Emaztea lo dago aspalditik eta Mamat-ek neure gida eta itzultzaile papera hartu du, nahiko gustura esango nuke, ze nolabaiteko estatus nahiko berezia eman dio ingurukoen artean, gozatzen ikusten zaio neure berri ematen hurbiltzen den edonori. IN07IN09Ordu arte ez naiz izan erabat egoeraren jabe, baina badirudi turista larru zuri okzidental bakarra naizela barkuan, eta celebrity bat bilakatu naiz nolabait esateko, ez dago gauza entretenigarri gehiegirik bidai honetan eta nahi edo nahi ez, banaiz zerbait berezia (zerbait diot eta ez norbait, denbora pixka batek ematen du zerbait berezia izatetik norbait berezia izaterako pausuak). Jende ezberdina hurbildu da, begirada eta irribarreak urrunxeagotik, oso sentsazio arraroa, nirekin argazkiak ateratzearena moztu behar izan dut gehiagora joan ez zedin, lotsa eta celebritymono de feria sentsazioak gaindituta. Mamat-ek hor darrai jendeari neure berri ematen, ondo, motz eta gehiegi luzatu gabe, normaltasun itxura emanez eta deskantsatu nahi genuenaren argudioaz bisitari bakoitzarekin nahiko azkar amaituz. Jendea lo hartzen hasi denerako gaueko 11ak izango dira, eta 50 bat lagun pasa dira ni ezagutu eta eskua ematera, the western celebrity Mamat-ek irribarrez esaten didan bezala. Segituan hartu dut lo, buelta askotxo eman dut, tarima nahiko gogorra da redios, miko-siesta jarraituak goizeko 5ak pasatxo arte.

Argitzen ari zenean kafe bat hartzera gonbidatu dut Mamat, kubierta edo ontzigainera igo gara biak, lehen aldiz barkura sartu ginenetik haizea aurpegian. Jendea dago etzanda edo eserita toki guztietan, inor ez zapaltzeko kontuz ibili beharra dago eskaileratan batez ere, ni ikustean nahiko harridura aurpegi ikusten dira, umeek ezin dute disimulatu estimulua eta irribarrez agurtzen naute, hello mister, hatzaz seinalatuz. Tabernan musika dago jarrita telebistan, karaoke bat bezala letrekin, jendea lepo. Kafeak hartu eta itsasoari begira hizketan jarraitu dugu, kafea, gailetak, haize freskoa eta egunsentia gozatuaz.

Denbora mantso doa, barkuan paseotxo luze pare bat eman ditut hello mister artean. Eguerdi aldean gora igo gara berriz, Mamat-ek dexente insistitu du oraingoan berak ordaindu nahi zuela kafea eta. Tabernan gaudenetik ordu-erdira edo, 3 uniformedun hurbildu zaizkigu. Hasieran nerbioso, zerbait gertatzen zen galdetu diet. Nagusiena zena ingelesez bikain baten hasi da hitz egiten, barkuko KAPITAINA zela esanez eta lasai egoteko, ez zela ezer gertatzen, dena ondo zegoen galdetu eta turista okzidentala ezagutu nahi zuela soilik. Orain bai celebrity-a, kapitaina ni ezagutzera etorria, harrapazak!. Jatorra, ez digu kaferik onartu, neure bidaiarekin oso interesatua gizona, bere semeaz hitz egin digu, Londresen ikasten zegoela etab. Hamar minutuz edo aritu gara kontu ezberdinez, kamarote bat ere eskaini dit, nik ezetz, ondo nagoela, eskerrak eman dizkiot, baina Mamat-ek eta emazteak nahiko zutela agian kamarotea. Mamat-ek ere ezetz, behin ta berriz eskaintza eskertuz. Beraz oraindik celebrity handiagoa bilakatu naiz eta Mamat pozik kapitainarekin aritu delako, emaztea txundituta kapitainarekin egon garela kontatu dionean, zergatik esan dion ezetz kamaroteari aurpegiratuz.IN06

Denbora mantso doa bai, informazio gelara joan eta han galdetu dut ia ze ordutan iristekoak ginen, goizeko 4tan esan didate, 24 ordu izan behar zirenak 32 bilakatu dira. Mamat-ek, iristean hobe dudala portuan argitu arte itxoitea esan dit, no safety, nigatik kezkatuta, hala egingo dudala esan diot. Barkuan zenbat garen ere galdetu dut informazio gelan eta ez dakitela ziur esan didate, 2000-2200 uste duela esan dit tipoak.

Berriz lo saiakera batzuk, bidaiako azken momentuak iristen ari direnez (denek dakite jada ni ParePare-n jaisten naizela) argazki batzuk atera ditugu, ingurukoek ere nahi izan dute oroitzapen bat eta horretan aritu gara, denak elkar agurtuaz. Bidaikide batzuk fruta pixka bat eman didate, beste batek ura, arrai zati bat paper baten andre batek gosaltzeko, muxuak, denak euren lagun berezi berria agurtuz, hunkigarria egia esateko.

Goizeko 5ak barkutik irten naizenean, 38 ordu luze guztira. Taxiak askotxo kobratu nahi dit, moto bat duen batekin hitz egin dut hotel ezberdinak begiratzera joateko. Motorrera igotzear nengoenean Mamat agertu da, dena ondo zegoen ikusteko bakarrik jaitsi da, kezkatuta, moto gidariari karrera prezioa negoziatu dio berriro, eta kontuz gidatzeko agindu oso serio.

Besarkada sentitu bat eman diogu elkarri eta terima kasih, eskerrik asko esan diot, adios amigo erantzun dit eta banoa… Irribarre egin diogu elkarri tristura puntu batekin, ez dugu elkar berriz ikusiko. Kriston tipoa, kriston jendea, esperientzia ederra, ahaztezina.

Agur laguna.

– Tana Toraja –

SULAWESI

Javatik Sulawesira, 2000 indonesiar eta celebrity bat
indonesia, java, Javatik, Sulawesira, Tana Toraja
Urko Uranga

Inguruan somatzen zaitut...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude