Oposizioak erdaraz

OSAKIDETZA - oposizioak

Erizaintza laguntzaile bat naiz eta oposizioetan parte hartu behar dut. Azterketa euskaraz egitea hautatu dut. Oposizioak prestatzeko ikastaro baten bila ibili naiz batera eta bestera. Ikastaroak erdaraz dira. Toki batean esan didate euskarazko taldea osatzen bada emango dutela euskaraz baina ikas-materialak erdaraz egongo direla, euskarazkorik ez dagoelako. Ezgaitasun intelektuala dut, %35ekoa. Asko kostata burutu ditut nire ikasketak. Euskaraz beti. Erdaraz ez naiz batere ondo moldatzen. Orain erdarazko materialekin ikasi beharko dut. Ez nuen uste hain zaila zenik euskalduna izatea Euskal Herrian.

 

oposizioak, Osakidetza

Zer duzu buruan “Oposizioak erdaraz”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude