Roberto Jimenezi San Ferminetan mikrofono bat ematen zaionean… (Audioa)

Roberto Jimenezi San Ferminetan mikrofono bat ematen zaionean... (Audioa)Baietz! Normala dela San Ferminetan behar baino gehiago edatea. Euskal Herriko festa potenteenak direla, eta hori. Baina beste gauza bat da, edan ostean elkarrizketa bat eskeintzea hedabide bati (Onda Cerori kasu honetan). Are gehiago, urteak pasa dituzunean Nafarroako politikaren lehen lerroan. Bada, hau esanik, ikusi zer gertatzen den Roberto Jimenezi San Ferminetan mikrofono bat ematen zaionean.

Entzun audioa osorik


Roberto Jimenezen perla batzuk:

Tricrucifera (sic) Sabino Aranaren bandera da, ez? Bandera karlista da. Baina asko maite dudan bandera, beste komunitate batekoa delako”

“Española naiz. Eta ikurriña beste bandera español bat baino ez da”

“Nafarroako parlamentua edozein Gaztetxe autogestionatu bezalakoa bihurtu duen gobernu honek sinboloen legea aldatuko du, komunitate honetakoak ez diren ikurrak inposatzeko”

“Argi bezain ozen diot, ni nafarra naiz, iruñearra eta española. (txaloak) Eta nire alderdiko Espainiaren “E”-a harrotasunez daramagu”

“Ni politikan dirua galtzen sartu nintzen, eta orain iruditzen zait beste batzuk soldatak jaitsi dituztela, lehen lau pela besterik ez zituztelako irabazten. Esfortzua egiten ari direla diote, bizitza zibilean baino gutxiago kobratzen dutenean.”

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

2 pentsamendu “Roberto Jimenezi San Ferminetan mikrofono bat ematen zaionean… (Audioa)”-ri buruz

  • Nafarroako Parlamentua hizki larriz idazten eta ahoskatu egiten da. Nafarra ere bai. Iruindarra, noski. Espainiarra ere bai. Batzuek. Lau pela lau sosa izanen dira, nonbait hor. Eta azken esaldiaren esanahia arras kontrakoa da. Kagatzen zara!

  • Zorionez, txaloena kasualidade hutsa izan zen, momentu berean jota bat abestu zuen kantariarentzat baitziren… Edozein kasutan, Roberto Jiménez ohi bezain penagarri…