Lopez, Romano eta Agrafojok eskuratu dute urriko Zuzeu Gaztea Saria

Lopez, Romano eta Agrafojok eskuratu dute urriko Zuzeu Gaztea Saria –

Zuzeu Gaztea Sariak zortzi sinaduren hamaika sarrera argitaratu ditu urrian, horietariko bat lehendik ere saria eskuratutako. Guztien artean, Adrián López, Markel Romano, Silvia Agrafojok elkarlanean idatzitako “Laborismoa eta masa-alderdiaren itzulera sarrera  izan da hilabete honetako saritua.

Lopez, Romano eta Agrafojok eskuratu dute urriko Zuzeu Gaztea Saria

Politika gaiak arreta handiz jarraitu ohi dira Zuzeun, eta aipatutako sarreran, gizarte neoliberala kolektibotasuna apurtzen ari den honetan, Ingalaterratik datorren adibide bat aurkeztu digute, non komunitatearekin kontaktu gehiago duen alderdi bat eraikitzeko prozesuan dabiltzan.

Saritutako sarreraz gain, hilabete honetan ere izan dira gure arreta piztu duten pare bat. Maider Diazek idatzi eta Haurdunaldi subrogatuaz mintzo dena edo, bizidun bitxi bat aurkeztu diguna, Unai Garciaren Tardigradoa, besteak beste.

.

2016a geroztik, Zuzeu GAZTEA Sariak 150 euro eman izan dizkio hilabetero 30 urte azpiko idazlearen sarrerarik onenari, Azkue Fundazioaren laguntzari esker.

.

Lopez, Romano eta Agrafojok eskuratu dute urriko Zuzeu Gaztea SariaLopez, Romano eta Agrafojok eskuratu dute urriko Zuzeu Gaztea Saria

Lopez, Romano eta Agrafojok eskuratu dute urriko Zuzeu Gaztea Saria
Nola zaude?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.