Jokin Bergarak irabazi du otsaileko Zuzeu GAZTEA saria
Jokin Bergarak irabazi du otsaileko Zuzeu GAZTEA saria
Urteko hilabeterik laburrenean, otsailean, hamazazpi lagunen 18 sarrera jaso ditu Zuzeu Gaztea Sariak, eta gainera, bostek lehen aldiz idatzi dute gurean.
Lehen aldiz idatzi duen horietako batek, Jokin Bergarak, jasoko du otsaileko saria, “Negozio berdeari begiratu gorria“ sarreragatik. Zorionak!
Bergarak idatzitako sarreran, `Eko´ etiketa berdepean garatzen ari den mugimenduak sustatzen duen eredu ekologikoari baino babesten duen eredu ekonomikoan jarri du arreta, hein batean azaleko mugimendua izan daitekeela ohartarazi.
Sarrerak, gainera, beste bat eragin zuen erantzun gisara, Katalin Antxiaren “Negozio berdea, bidea gorria” -lehenengo Zuzeu Gaztea Saria erdietsi zuen Antxiak, iazko urtarrilean-; eta modu horretan ZUZEUko funtzetako bati erantzun dio, iritzia plazaratu eta eztabaida bultzatu.
Zuzeu Gaztea sariak 150 euro ditu hilabetero 30 urte azpiko idazlearen sarrerarik bikainenarentzako, Azkue Fundazioaren laguntzari esker ematen den diru poltsa.
Gaztea atalean gaurtik aurrera jasotzen ditugun sarrerak martxoko Zuzeu Gaztea sarian lehiatuko dira. Parte hartzeko asmotan bazabiltza, gogoratu ezinbestekoa duzula izen abizenez sinatu eta erabiltzaile profilean argazkia gehitzea.
Gainontzeko arautegia, hemen.
Zorionak Jokin! Zeurea duzu 2017 otsaileko Zuzeu Gaztea Saria! Jar zaitez gurekin harremanetan 150 euroak eskuratzeko.
.
.
2016an HILABETEZ-HILABETE SARITUAK
Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko ZuZeu Gaztea Saria
…