Azaroko Zuzeu Gaztea Saria, azken egunak…
Azaroko Zuzeu Gaztea Saria, prest!
ZUZEU orainkari horizontalak, Azkue Fundazioaren laguntza estimagarriarekin, Zuzeu Gaztea Saria sortu zuen, urtea hastearekin batera.
Asmoa, gazteak euskaraz idaztera xaxatzea. Akuilua, 150 euro hilero-hilero, 30 urte azpiko idazlearen sarrera bikainena saritzeko.
Orain arte egindako bidean, hamar hilabetetan kasik 40 lagunek parte hartu du lehiaketan, eta 80 sarreratik gora izan dira ZUZEUn argitaratuak.
Azaroa bukatzear dela, azken egunak dituzu parte hartu eta zure ekarpena saritzeko dugun diru poltsa eskuratzeko…
* Lehiaketan parte hartzen duen orok benetako izen-abizenez argitaratu beharko du artikulua, argazki eta guzti. (Baldintzak HEMEN).
.
.
Zuzeu Gaztea sariak azken sei hilabetetan argitaratu dituen artikulu guztiak irakurgai dituzue hemen. Orain arteko irabazleak, hauexek izan dira:
- Urtarrilean, Katalin Antxiaren “Kirol arroparekin bueltaka”.
- Otsailean, Alazne Sainz Gil de Paulesen “Feminaziak sutan”.
- Martxoan, Jon Intxaurragaren “Museoan mozkor”.
- Apirilean, Leire Regadasen “Kaleko eserlekua”.
- Maiatzean, Mikel Jauregiren “TTIP edo gure bizitzaren gaineko giltzarrapoa”.
- Ekainean, Mikel Perezen “Gure Esku dago; errepaso txiki bat”.
- Uztailean, Maddi Etxeberriaren “EHUskaraz, otoi“.
- Abuztuan, Iñigo Echarriren “Zenbat balio du ume batek?”.
- Irailean, Itziar Larrañagaren “Eusko Legebiltzarraren gehiengoa erabakitzeko eskubidearen alde, eta orain zer?”.
- Urrian, Amaia Garciaren “Hezkuntza sistema aztertzen”.