Gure Esku Dago; errepaso txiki bat

GURE ESKU DAGO; errepaso txiki bat

GURE ESKU DAGO; errepaso txiki batEkainaren 5a (galdeketen lehen olatua) “atzean” utzi dugu iada… eta kontuan hartuta udan sartuko garela, ondo legoke zenbait gauza gogoraraztea, batez ere, indarrik eta memoriarik ez galtzearren eta aipatuko ditugunak ahanzturan erori ez daitezen. Honek ez du esan nahi, baina, udan aktibo egongo ez garenik herri askotan.

Errepasa ditzagun, bada, orain arteko ibilbidea eta honek ekarri dizkigun onurak:

Esaten dugunean erabakiak hartzerako orduan, pertsonok izan behar dugula protagonista, herritarrok ahaldundu behar dugula… ez gara ari hori esaten beste ezer ez dugulako esateko-edo… izan ere, herri dinamiken behar hori, herritik eta herriarentzat lan egitearen garrantzia hori, pertsonon beharra, gure beharra, zuon beharra, euren beharra… Gure Esku Dagoren 2016ko ekainaren 5era arteko ibilbidean ikusi ahal izan dugu modu metaforiko batean islatuta. Eta modu metaforiko batean diogu, ekainaren 5ean hasi baikenuen benetako praktikaren garaia.

Aldarrikapenetik gauzatzera doan zubia zeharkatzen hasi gara Euskal Herrian, bai, pausuz pausu, eta herriz herri. Herriz herri: adierazpenei begira batzuk, mozioei begira beste batzuk, galdeketei begira beste hainbat… Norbere erritmoan, baina guztiok praktikaren noranzkoan ibilian. Beraz, orain artekoa horixe izan da, beheko beharrezko lan bat, begi metaforiko batzuekin aberasgarri ikusiko duguna. Eta zein izan da ba metafora hori? Horixe. Norbanakoaren beharra:

2014ko ekainaren 8an, giza kate bat egin genuen, baina ez edozein giza kate. Kilometro asko izan baitziren lotu behar izan genituenak. Zalantzak egon ziren inguruan, lortuko ote genuen edo ez… Pentsazazue, beraz, Barakaldon bezalako herri inguruetan nolakoak izango ziren zalantzak! Lortu genuen baina! Baita lotu kilometro guztiak ere! Barakaldokoak barne! Barakaldarroi, gainera, zorionak eman zizkiguten! Han agertu baitzen pankarta bat “zorionak Barakaldo” zioena. Egun honetan, eta aurreko eguneko prestaketa lanetan, jendea izan zen protagonista. Eta norbanakoaren beharraz konturatu ahal izan ginen giza katearen egun berean: “Ni gabe, ondokoa gabe… ezin izango genuen giza kate hau lotu”.

p004_f01Geroago, 2014ko azaroaren 8an, mosaiko erraldoi bat egin genuen Zurriolan (Donostia). Eta mosaikoetan jendearen eta norbanakoaren parte hartzea ezinbestekoa dela argi utzi eta ikusi ahal izan genuen. Oso ondo atera zitzaigun mosaiko hura gainera, eta askotan ikusi ahal izan dugu irudi hori hango eta hemengo argazkietan.

Ondoren, 2014ko azaroaren 15etik aurrera, ondo gogoratuko duzuen bezala, erabakitzeko eskubidearen alde borondateak ehuntzeko epean sartu ginen. Zenbat lan egin zenuten jostunok, marrazkigile eta zaleok, eta bolondres guztiok! Egia da, bai, ez zitzaiola merezi zenuten eehuntzen.low2-ta genuen amaiera bat eman garai honi 2015eko ekainaren 21ean. Baina bada zeozer oso positibo azpimarratu beharrekoa eta ezin ahaztuzkoa!: azken eguneko azterketa hori baino lehenagoko egun guztiak. Oso baliagarriak egin zitzaizkigun jende berriarengana (ezezagunarengana), ezagunarengana… hurbiltzeko, eta ezagunon arteko loturak sendotzeko; beti ere erabakitzeko eskubidearen inguruan hitz egiteko aukerak emanez. Elkar konbentzitzen eta kontzientziatzen ibili ginen… Herriko jendea izan ginen beste behin protagonista! Eta argi gera dadila lan hau beharrezkoa izan zela eta dela! Ez gaude-eta hemen ezerezetik sortu garelako, eta ez gara inora ere joango lan handirik egin gabe eta zailtasun askotatik pasa gabe…

indizeaAzkenik, 2015eko irailaren 26an, ESKURA prozesu ireki eta parte hartzailea zabaldu zen. Eta prozesu honetatik atera ziren praktikara pasatzeko gogoak eta bazkide figura besteak beste.

Hori bai, galdeketak, adierazpenak edo dena delakoak direla, Euskal Herriko herri guztiak hasi gara noranzko berean arraun egiten! Metaforarik gabe iada, benetako praktikara begira eta benetako praktikarekin indarra hartuz.

Esan dezadan, amaitzeko, oso garrantzitsuak iruditzen zaizkidala herriz herri egin eta egingo diren galdeketak emaitzak eta, oro har, datuak biltzen eta batzen joateko, eta finean, Euskal Herri mailan galdeketa egiteko “aitzakia”, zergati edo arrazoi kualitatiboki eta kuantitatiboki ahalik eta sendoena jasotzeko. Honek guztiak, baina, dinamika eta egitura sendo bat eskatzen du, hots, ahalik eta herritar gehienon babes eta indarra. Beraz, behingoagatik bada ere, guztiok elkarrekin eta noranzko berean arraun egin dezagun, eta bazkidetu gaitezen!

Hemengo etorkizuna gure eta ez beste inoren esku dagoelako, garaipena kalean jorratu behar dugulako… animo!

Errepaso txiki bat / Errepaso txiki bat / Errepaso txiki bat

Begi bistan nahi baina ez banauzue, bila nazazue hitzen artean, beharbada, han egongo naiz.

2 pentsamendu “Gure Esku Dago; errepaso txiki bat”-ri buruz

  • elena berazadi larrea 2016-06-21 22:21

    nik uste zaindu behar dela hizkuntzen erabilera, logoan euskara eta gaztelera erabili dira , frantsesa ere erabili behar da, edo bestela batzen gaituen bakarra, herri egiten gaituena, euskara. Oroitu : HERRI BAT GARA.

    • Hala da, bai. Ados. Frantsesez ere egon beharko luke. Euskara hutsean bestela. Akats handia (normalean euskaraz, gazteleraz eta frantsesez egiten dira idatziak GEDen).