Eusko Legebiltzarraren gehiengoa erabakitzeko eskubidearen alde, eta orain zer?

Eusko Legebiltzarraren gehiengoa erabakitzeko eskubidearen alde, eta orain zer?

Irailaren 25a hauteskunde eguna izan zen; EAJk 29 legebiltzarkide lortu zituen, EH Bilduk 17, Elkarrekin Podemosek 11, PSOEk 9 eta PPk 9. Guztira 75 legebiltzarkide daude EAEn, eta gehiengo zabala erabakitzeko eskubidearen alde dago.

Eusko Legebiltzarraren gehiengoa erabakitzeko eskubidearen alde, eta orain zer?
2016ko hauteskundeen emaitzen grafikoa.  Iturria: Berria.eus

Bozkatzeko aukera izateko eskaera ez da bakarrik euskaldunon kontua. Hainbat tokitan eskatu da azken urteotan, batzuk beste batzuk baino arrakasta gehiago izan dutelarik. Gertuen Kataluniako kasua daukagu. Bertan bizi izan naiz azken urteotan, eta hango lagunei txantxetan esan ohi diet katalanak euskaldunoi protagonismoa kentzen ari direla. ETAk borroka armatua behin betiko utziko zuela adierazi zuenetik Euskal Herriaren independentziak ez du ez interes ezta oihartzun berdina izan estatu mailan eta nazioartean. Kataluniak ordea indarra hartu du hedabideetan eta estatuko politikarien interesetan. Alderdi guztietako politikariak entzun ohi ditugu katalanei buruz hizketan, baterako eta besterako iritziak emanez.

Katalanek urtero irailaren 11an, Diada egunean egiten den manifestazioaz asko eta luze hitz egiten da. Politikarien gustuko gaia bilakatu da eta nazioarteko hedabideek interes handiz jarraitzen dute urtero. Baina hemen ere ez gara geldi egon azken urte hauetan. Gure esku dagok antolatuta ekintza ugari egin dira, besteak beste ekainean egin zen herri galdeketa, arrakasta handiarekin gainera.

Orain, Eusko Legebiltzarrean 75 legebiltzarkidetik 57 erabakitzeko eskubidearen alde daude. Baina zerbait aldatuko ote du horrek? Eta baietz bada, noiz?

Azken urteotan Kataluniako Diadan manifestazio jendetsuak egin dira, beti ere independentziaren aldeko leloren batekin. Baina hango askoren sentsazioa ezer aldatu ez dela da. Ondorengo txantxa bor-bor aritu zen sarean, batez ere Whatsapp bidez irailaren 11an eta mezu garbia bidaltzen du: independentzia noizko?

2012: Catalunya nou estat d’Europa (Katalunia Europako estatu berria)

2013: Cap a la independència (Independentziarantz)

2014: Ara és l’hora (Orain da ordua)

2015: Via lliure (Bide librea)

2016: A punt (Prest)

2017: Som-hi (Goazen)

2018: Ara en sèrio (Orain benetan)

2019: Ja casi casi (Orain ia ia)

2020: De seguida (Segituan)

2021: En cinc minuts surto de casa (Bost minututan irtengo naiz etxetik)

2023: Ho tenim a tocar (Ukitzear daukagu)

2024: Parem un momentet a fer pipí (Gelditu gaitezen momentutxo bat txiza egiteko)

2025: De vegades el trajecte és més important que el destí (Batzuetan bidea helmuga baino garrantzitsuagoa da)

2027: Estem ja buscant aparcament (Aparkaleku bila gabiltza dagoeneko)

2029: La Confederació Interplanetaria ens roba (Planetarteko Konfederazioak lapurreta egiten digu)

2031: Vaaaa (Tiraaa)

2033: No pareu mai de somriure (Ez utzi inoiz irribarre egiteari)

2037: Piano piano si va lontano (Poliki-poliki urrutira heltzen da)

2039: Petri-fiuuuu…

Bromak aparte, urteetan entzun nuen Euskal Herriaren independentziaren aldeko sektore batetik marko juridiko-politikoa AGORTUTA zegoela. Hori ez zela bidea, hor ez zegoela zereginik. Baina orain hor gaude, marko juridiko-politikoan, 75 legebiltzarkidetik 57 erabakitzeko eskubidearen alde dauden egoeran. Mezu hori bidali zien EH Bilduko Otegik EAJ eta Elkarrekin Podemos alderdiei hauteskunde gauean. Nonbait agortuta zegoen hori berpiztu egin da edo agian ez zen inoiz agortuta egon. Horrela, bideak erraza eman lezake: BOZKETA.

mosaikoa-zurriola

Eskozian egin zen bezalako bozketa egin eta irteten den emaitza onar dezagun. Baina Eskoziara begiratu beharrean Kataluniara begiratzen badugu, badakigu bidea ez dela horren erraza. Espainiar estatuko parlamentuan gehiengoa ez dago erabakitzeko eskubidearen alde, eta bozketa konstituzioaren aurkakoa dela argudiatzen dute. Berriro Kataluniara so egiten badugu, badakigu beraiek hartu zuten bidea zein den. 2014an Kataluniaren independentziarako kontsulta egin zen Espainiar estatuak ofizialtasuna ukatu bazion ere. Horren ostean, duela urtebete hain justu ere, Parlamentuko hauteskundeei zentzu plebiszitarioa ematea izan zen behin-betiko galdeketa “legala” egiteko aukeratu zuten bidea. Eta orain, urtebete beranduago bide honetan dihardute lanean, momentuz aldaketa nabarmenik ikusi ez delarik. Gaur eta bihar konfiantza mozioa egongo da Kataluniako Parlamentuan, CUPek Carles Puigdemont presidentea babesteko eta horrela aurrekontuak lantzen hasteko.

Zein ote da Euskal Herrian erabakitzeko eskubidea bermatzeko jarraitu beharreko bidea?

Eusko Legebiltzarraren gehiengoa erabakitzeko eskubidearen alde, eta orain zer?
EAE, erabakitzeko eskubidea, Eusko Legebiltzarra, hauteskundeak 2016, independentzia, Katalunia
Itziar Larrañaga

Bizi, bizitzari berari beldurrik izan gabe

24 pentsamendu “Eusko Legebiltzarraren gehiengoa erabakitzeko eskubidearen alde, eta orain zer?”-ri buruz

  • Herrietan, politika publikoetan eta ia gauza gehientan EAJk eta Bilduk talka egiten dute. Horregatik, ze erabakitze eskubide defenditzen du batak ala besteak? Sakoneko amildegi bat dago batzuen eta besteen artean eredu soziopolitikoari dagokionez. Bilduk nahi du gatazka eta gero gerokoak. EAJk akordioa nahi du, beraz egitasmoak gauzatzea.

    Otegik hauteskunde ostean indar korrelazio zehatz bat nahi zuen berak eta beretarrek kudeatu eta gehiengoa dutela esateko. Baina ez dago eduki adostasunik Bildu eta EAJren artean.

    • Itziar Larrañaga

      Adostasuna ezinbestekoa da, hori gabe jai daukagu! Berriro ere Kataluniari egingo diot aipamena. Han oraintxe bertan Konfiantza mozioan dihardute, eta Puigdemont presidenteak Erreferenduma 2017 egingo dutela esan du. Hori gauzatzeko Junts pel sí (Societat Civil, Convergència Democràtica de Catalunya eta Esquerra Republicana) eta CUP elkarlanean ari dira. Alderdi guzti hauen arteko ezberdintasunak oso nabarmenak dira, gauza gehienetan EAJ eta Bilduk bezala talka egiten dute. Baina gauza baten ados daude guztiak, eta hori gauzatzeko egin beharreko egiteko prest daude. Nik uste dut, nahi bada ahal dela. Baina horretarako lehenengo nahia izan behar dute guztiek. Berekoikeriak alde batera utzi eta lanean hasi. Ikusiko dugu ea zer gertatzen den hurrengo hilabeteetan.

      Eskerrik asko zure erantzunagatik! 🙂

    • Edozein estatuan mota guztietako iritziak ta korronte politikoak daude, hori estatua izan behar ez direla erran nahi du? Ez ezta? Ba orduan utzi aitzakiak jartzeari, berdin du EAJk eta Bilduk gizartearekiko politika ezberdinak badituzte, hori ere estatu burujabe batean gertatuko bait zan, hori gaur egun jada ematen da, hau da Espainian EAJ ez diran talde asko daude bakoitzak bere iritziarekin, zure argumentua jarraituz, EAJ ez zan eroso egon behar Espainia barrun ta alde egiteko gura izan beharko zun, baina jada denok dakigu EAJk independentistaz ez dula ezer.

      Ta zer EHBildu ta EAJ herri motari iritzi ezberdinak badituzte? Edozein herrian, batzutan eskuma, bestetan ezkerra, diktadurak, ejerzitua…. aginduko dula, asmatu ta erratu egingo gara, baina gu asmatu ta erratu egingo gara ez besteok.

      Aitzakiak aitzaki ez da egongo inolakoaurrerapenaik zentzu hortan, EAJren mandatua horretarako izan bait da, horretarako jaten du PPSOEtik, ta hortik gehiago jateko argi utzi behar du uzten ari dun bezala, independentista ez dala.

  • Eskerrik asko zure arretarengatik.

    Ez dut uste Kataluniako eredua onena denik. Badaramazkite urteak bide horretatik eta lortu den gauza bakarra izan da CiU desegitea eta independentziaren aldeko ez den alderdi baten nagusigoa, Podemosen sukurtsala.

    Bestalde, ezinbestekoa iruditzen zait politika handia politika txikiaren tamainatik ikustea. Ze zaborren kudeaketa hainbesteko iskanbila badago, eta EAJk gobernatzen dituen herrietan Bilduk kontrako joera nabarmena eragiten badu, handietarako konfiantza lekurik ez dago.

    Bestalde, iruditzen zait amildegi ideologikoa handia dela. Ezker abertzalearen eredua iraultzailea da zentzu zaharrean, eta EAJk Europako eredu demokratikoari heltzen dio. Independentziaz ala erabakitze eskubideaz hitzegitean, batzuk eta besteek gauza desberdinetaz hitzegiten ari direla argi dago. Horrelako egoeran, adostasuna ezinezkoa da eta gainera, nire ikuspegitik, ez da desiragarria.

    • Aitzaki petralak zureak, zerikusia du bata ta bestearen kudeaketa hemen? Ez, independentizari buru ari gara, balizko estatuan bakoitzak defendatuko ditu bereak, baina aurrerapausorik ematen ez badira ez degu estaturik izango, ta zuk Bentazar horren alde zaude , EAJk bezala, beraiek jada erran dute Araak estatua nahi zula baina beraiek ez, beraz utzi aitzakiak jartzeari ta egia erran, ez zarete independentistak, dagoena kudeatu nahi dezute ta kito.

    • Itziar Larrañaga

      Bentazar, baterako edo besterako, denbora izango da testigu. Hala ere, esan nahiko nuke Erabakitzeko eskubideak guztiona izan beharko lukeela, independentziaren aldekoen eta aurkakoen eskubidea dela uste dut. Horrekin lotuta, Podemos, teorian behintzat, erabakitzeko eskubidearen alde egongo litzatekeela eman dezake, gauza ziurra ez bada ere. Egun batzuetan baietz ematen du, besteetan ezetz. Independentziari dagokionez, erraza da hitz egitea benetako datuak izan gabe, bakoitzak bere interesaren arabera hitz egiten du, baina oinarri on bat izan gabe. Erreferendum bat egiten bazen benetako datuak izango genituzke, eta gehiengoak zer nahi duen jakingo genuke. Horren arabera bat edo beste egiteko.

    • Alderdiak lehian ibiltzera kondenatuta daude, eta, horretarako, edozein gai bihur daiteke aitzaki/bandera. Hori gertatu zen aipatzen duzun hondakinen kudeaketarekin eta hori gertatzen da beste gai askorekin.

      Alderdiak beharrezkoak dira indenpendentza eskuratuko badugu, baina beharrezkoak izateak ez du nahikoa direla esan nahi. Ez dezagun ahaztu Katalunian independentziarako bidea abiatu zuena mugimendu sozial indartsu eta ez-lerratua izan zela. Arazoak arazo, independentziarako bidean mugimendu hori izan da alderdieen arteko lehia eta borrokek dena zapuztea ekidin duena. Hemen ere halako zerbait izango litzateke beharrezkoa.

      Azkenik Katalunian ezer mugitu ez dela esatea okerra da nire ustez. Independentzia ez da erdietsi, baina dagoeneko zapaltzaileen legalitate eta zilegitasunari erronka bota diote (Espainiako Auzitegi Konstituzionalari ez, baizik eta herritar Katalanekiko lehialtasuna aldarrikatuz adibidez) eta independentzia gauzatzeko beharrezko antolaketa tresnak (ogasuna…) garatzeko egitasmo eta legeak onartuz.

      Zailtsunak ez zaizkie faltako, baina “Europako Demokrazia”ren moldeetan gauzatzen ari den lehenengo independentzia saioa denik ezin da ukatu

  • Eta orain zer? ezer ez.
    Nazio baten erabakitzeko eskubidea bakarrik gauzatu daiteke independentzia nazionala erdietsita. Gainerakoan… betikoa: autonomia, marko aldaketa, autogobernua, estatus berria, erabakitzeko eskubidea,…edukiz hustutako hitzak nahasmena hedatzeko.

  • Peru Dulantz 2016-09-29 09:09

    Lau urte gehiago Euskal Herriaren espainolizazioa kudeatzen, hori da datorkiguna, ez besterik.

  • Ze arraio erabaki behar du Estatu okupatu batek? Erabakitzeko eskubidea defendatzen dutenek hau ez dela inoiz Estatu bat izan defendatzen dute.

    • Zergatik defendatzen dute hori erabakitzeko eskubidea defendatzen dutenak? Menpekoak gara ta ez dugu (momentuz) indarrik (gure eskubide delako) estatua Frantzia ta Espainiatik askatzeko, beraz beste modu batez egin beharko dugu, ta EHk estatu bat baino gehiago izan ditu, ez bakarrik Nafarroa, ta estatua izatea ez du erran nahi erabakitzeko eskubiderik ezin dala defendatu, edo eskubide horrek estatua izan degula ukatzen dunik.
      Indar kontua da, guk eztaukagu ta besteek bai, ez da gehiago.

  • Indar kontua baldin bada, eta horrekin bat nator zurekin, orduan, zergaitik jarraitzen dugu herri hau, ideologia mailan, ahultzen? Berriro galdetuko dut: zer erabaki behar dugu? Erabakia hartuta dago. Okupatuak sentitzen garenok, frantsesak eta espainolak izateak onartzen ez dugunok ez diogu gure buruari galdetu behar ea Frantziatik eta Espainatik libreak izan nahi dugunik ala ez, baldintza horiek praktikara eramateko antolatu baizik. Zentzu hontan erabakitzeko eskubidea tranpa eta nahasmen ideologikoa direla ikusten dut.
    Eskubideak, indarrez inplantatuak, sortzen dira eta betebeharretan bihurtzen dira. Gure eskubidea izango da boterea dakaguna demostratuko dugunean. Herriaren botererik gabe, ez daude eskubiderik, ezta marko demokratikorik, ezta askatasun posibilitaterik.
    Horrekin esan nahi dudana da ez dela erabakitzeko eskubidearen kontua, erabakitzeko boterea baizik.
    Estatu okupatu eta menpe batean erabakitzeko eskubidea da okupatzaileen eskubidea menperatuek determinatzeko.

    • Itziar Larrañaga

      freud, puntu honetan ez nator bat esaten duzunarekin, ez dut uste erabakia hartuta dagoenik. Euskaldunok asko gara, ideologia ezberdinekoak eta bakoitza bere iritziarekin. Erabakitzeko eskubidea guztiontzako izan beharko litzateke. Herriari hitz egiteko aukera eman, bozketa egin, eta gehiengoaren iritzia zein den ikusi. “Herria” dena da, guztiok gara, iritzi batekoak eta bestekoak.
      Eskerrik asko zuen iritziengatik, eztabaida polita sortu duzue!

  • Gure askatasunaren aurkakoak diren herritarak, sentitzen dut, baina ez dira herri hontakoak. Berdin dio non jaio diren edo nondik etortzen diren, herri honen aurka baldin badaude eta bere askatasunaren kontra jartzen badira automatikoki zapalkuntzaren alde daude. Hemen ez daude hiru, lau edo bost sensibilitateak. Bi bakarrik daude, honen herriaren asktasunaren alde gaudenok (hemengo herritarak eta biharko hiritarrak) eta zapalkuntzaren alde daudenak (besteko herri kideak sentitzen direnak eta beraien herriaren menpe ikusi nahi gaituztenak).
    Estatu okupatuaren alde edo Estatu inbaditzaileen alde. Erdian egotea ezin da. Askatasuna edo kateak. Independentzia edo dependentzia. Frantzian eta Espainan jarraitzea edo gure Estatua berreskuratzea. Ez daude iritzi batekoak eta bestekoak, dagoena da ideologia batekoa eta bestekoa.
    Hauteskunde eta gehiengoa okupazio egoera batean ez du existitzen. Zer baldintzetan izango lirateke? Okupatzaileen baldintzetan, non bere kontrolpean dago dena: zensua, komunikabideak, ideologia, ekonomia, legeak, instituzioak eta indar militarrak.
    Lehen gauza da askatasuna berreskuratzea, hortarako indar okupatzaileak gure lurretatik at, gero, auto-instituzionalizatu gure herriaren botera eta etorriko dira hauteskundeak…edo ez. Hori, guk erabakiko dugu nola antolatzen garen, eta orduan bai, eukiko dugu eskubidea erabakitzeko.

  • Niri benetan buruko hileak laztu egiten zaizkit freuden diskurtsoen antzekoak irakurtzen ditudanean. Zuk erabakiko duzu freud zeintzuk dira gure aurkako askatasunaren herritarrak eta zeintzuk aldekoak eta bakarrik aldekoek dute erabakitzeko eskubidea. A ze ideologia askatzailea! Eta zuk noski banatuko dituzu benetakoak direnen nortasun agiriak. Horrela bizi izan gara hainbeste urtez, batzuk pentsatuz jendea erailtzeko borondatea eta praktika zutelako beste guztien gainetik zirela. Hori bukatu da eta berpizten bada berriz ere zulora joateko izango da.
    Ni oso pozik nago EAJk egin duen bidearekin eta normala iruditzen zait etengabe intsultatzen eta erasotze gaituztenekin ez bat egitea. Nire herrian badakit zer egiten duten Bilduko arduradunak, EAJri gerra. Hori bai, maltratoaren bigarren partea beti hitz politak eta aurpegi xamurrak dira eta beti argi eduki behar da esku batez zartakoa eman eta bestearekin lore bat eskaintzen dizutenean, zartakoa dela gauza erreala eta bestea engainu ustela dela.

  • Bentazar, ariketa praktikoa, Indiak Espainia ta Frantzia menderatzen ditu 3 estatuak bat bihurtuz, gero Idiarrak legez Frantzian ta Espainian hango biztanleak dituzten eskubide berberak aitortzen dizkiete ta nahi diranak joan daitezkela ebazten da.
    Frantzia ta Espainia Indiatik 100 milioi pertsona jaso ta gero bozak egiten dira, beti Indiako legedia haintzat hartuz.

    Frantzian ta Espainian egongo ziran txinatarrak, beraiek Indiar Espainiol ta Frantsesa direla ebazten dute, hori bai bi nazio hoiek Indiaren menpe (beraz hemen bezala ez ziran Espainiar Indioa izango, Indioa solik)

    Zer egiteko eskubidea izango zuketen Espainia ta Frantziak indarra izango bazuten?
    Frantziarrek ta Espainiatarrek Txinatik etorritakoak Naziokide bezala izango zituzten?
    Ta hala bada, independentzia berreskuratu nahiko zutenak beste Indioak beraien herrikideak ez direla errango bazuten zilegia zatekeen?
    Bai, zilegia ta egia, baina hemengoan Espainia edo Frantziatik etorritakoak, gu baino eskubide gehiagorekin, aitortu behar diegu hemengoak direla?
    Okupatzaileekin lerratzen badira hemengo herria maitako zuten edo Espainia izango zan maitako zutena?Zer da zilegiago?

    Espainia ta Frantzia defendatzeko eskubidea izango bazuten, guk ere (gauza da indarra edo ez dagoen, Indiarrak herrikide bezala nahiko ez bazituzten Espainia ta Frantziako biztanleak zilegia zatekeen, ta hemen ere.

    Beraz ez nahastu ez daukagun indarra, zilegitasunarekin, hemen zilegitasuna mendaratuek bait dute. Ta bai, Espainiatik ta Frantziatik etorritakoak ez dira herrikide, etsaiekin lerratzen diranak ezta ere.

    Oraindik konturatu ez bazara, armen ta bortxaren bidez konkistatuak izan ginan, ta zuk konkistatzaileei ta horren alde lerratzen direneai, zilegitasun ossua ematen diezu.

  • Galdera bat Suagaar: zuk ala freudek erabakiko duzue zeinek duen erabakitzeko eskubidea? Ze goapo koadrilla izango da herritartasun dominak emango dituena? Herria zuentzat edo ikuspegi honentzat ente aukeratu bat da nondik batzuk eskluituak diren. Zilegitasunaren aitzakiarekin planteamentu tranpatia da hori gutxi batzuk, zuk, zuek eta zuen lagunek, botere osoa eduki dezaten gure herrian. Zuek okupatu nahi duzue Euskal Herria, hori da arazoa.

    • Eztezu ulertzen edo eztezu ulertu nahi Espainiarzale txit agurgarri horrek, erantzungo didazu jarri dizudan adibideari? Guri egin digurtena Espainiari edo frantziari egingo z¡bazioten, Txina adibidez, zer pentsatuko zuketen Espainiar ta Frantziarrek egin beharreko gauzetan? Guda totala egiteko eskubidearen alde egongo litzateke bi estatuko jendeek? Bai, baina hemen ez? Espainiar jaun agurgarri hori? Eztegu erabakiko eztegulako ahalmenik ez zilegitasunik eztegulako, hemen zilegitasun bakarra euskaldunok dugulako, gurea da konkistatutako lurra, suntsitzen saiatu diran hizkuntza… Baina zuk EAJzalea zeala bakarrik, abertzaleaz eztezula ezer Espainia ta Frantziaren teisekin lerratzen zara oso gustora zaudelako Espainia barrun Espainiarzale jaun agurgarria.

  • Baietz Bentazar… soilik guk dugu eskuetan bidegitera geuk izateko.
    Zu, non zaude?

  • Galdera oso zehatza da eta ez didazu erantzun.

    Zeintzuk izango dira aukeratuak aukeratuko dituztenak?

  • Herritar askeak, Bentazar, Estatu aske batean… “Pro Libertate Patria Gens Libera State”.

  • Ulertuko duzu zehazgabea dela zure erantzuna. Zeinek esaten du zeintzuk diren herritar aske hoiek?

  • Nik dakidanez, alemaniar oro dago Alemania estatu izatearen alde….. Nik ikusten dudanez, gure estatuaren alde ez daudenak espainiaren edo prantziaren alde daude, ez dute gure askatasuna nahi, beraz…. asimilazio prozesu baten bidez, eliminatuko gaituzte, piano-piano. Euskalduna, euskal herritarra euskal herriarenindependentziaren alde dagoen oro da. Besteak…. gogoratu armaz okupatu eta sarraskitu gintuztela… 36an estatu bat izan genuela… edo bestela esanda, Bizkaian sartu ziren golpisten alde al zegoen herria? Traidoreak beti egon dira baina… herria frankisten contra zegoen! Ta orain aniztasunaren izenean euskal herriaren askatasuna nahi ez dutenei kasu egin behar… Ze akonplejatuak gauden!

  • Paradigma aranistak hortara eraman gaitu. Haien ideologia: paktismoa, lurraldetasuna txikitzea, etsaiari obeditu, Estatu okupatua garela ukatzea, okupatzaileen instituzioetan integratu eta indartu, frantsesa eta espainolak sentitzen direnei eskubidea izatea okupazio egoera mantentzeko, delitua zilegia bihurtzea, etabar luze bat…
    Paradigma hori, karlismoa bezala bere garaian, agortua dago.
    Herri bakoitzak bere eboluzioa du, beti kanpotik baldinduta, eta gure kasuan Estatu propioaren beharra dagoela gero eta gehiago indartsen ari da eta pixkanaka paradigma berri (edo ez hain berri…) batean sartzen ari gara: Nabar Estatuaren paradigmoan.
    .
    http://www.orreaganep.net/artikuluak/non-gogoa-han-zangoa/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude