Ales Luengok erdietsi du abenduko Zuzeu GAZTEA Saria

Ales Luengok erdietsi du abenduko Zuzeu GAZTEA Saria –

2017ko abenduan, sei lagunek idatziriko zazpi sarrera izan ditugu lehian urteko azken Zuzeu GAZTEA Sarian, seiak aurretik ere lehiaketan parte hartu izan dutenak eta hauetatik bi lehendik ere saria irabazitakoak.

Ales Luengok erdietsi du abenduko Zuzeu GAZTEA SariaGuztien artetik 150 euroko diru poltsa Ales Luengori ematea deliberatu dugu, “ENE! Hauek bai kantak, ENE KANTAK-enak!” sarrerarengatik. Bera da abenduko irabazlea.

Sarrera sarituak Ene Kantak egitasmoa eman digu ezagutzera, eta horretarako lehiaketan oso gutxitan erabili izan den moldea erabili du Ales Luengok, elkarrizketa.

Saria Luengok eskuratu badu ere, izan dira sarrera interesgarri gehiago ere; bolo-boloka dabilen kezka bat azaleratuta eztabaida piztu duen Beatriz Uragaren “Bilbon izandako hilketa eta horren tratamendua gure medioetan”, esaterako.

.

2016a geroztik, Zuzeu GAZTEA Sariak 150 euro eman izan dizkio hilabetero 30 urte azpiko idazlearen sarrerarik onenari, Azkue Fundazioaren laguntzari esker.

Laura Ilardiak eskuratu du azaroko Zuzeu GAZTEA Saria

Hauexek dira atzean utzi berri dugun 2017ko Zuzeu GAZTEA Sariaren irabazleak, hilabetez-hilabete:

Jon Urzelaik eskuratu du urtarrileko Zuzeu Gaztea saria

Jokin Bergarak irabazi du otsaileko Zuzeu GAZTEA saria

Maialen Lizarribarrek erdietsi du martxoko Zuzeu GAZTEA saria

June Igartuak lortu du apirileko Zuzeu GAZTEA saria

Eugenia Garayk eskuratu du maiatzeko Zuzeu Gaztea Saria

Alaitz Estonbak irabazi du ekaineko Zuzeu Gaztea Saria

Beatriz Uragak lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea Saria

Martin Gregorio Iturraldek irabazi du abuztuko Zuzeu Gaztea Saria

Unai Garciak irabazi du iraileko Zuzeu GAZTEA Saria

Xabier Madorranek eskuratu du urriko Zuzeu Gaztea Saria

Laura Ilardiak eskuratu du azaroko Zuzeu GAZTEA Saria

Ales Luengok erdietsi du abenduko Zuzeu GAZTEA Saria

 

Ales Luengok erdietsi du abenduko Zuzeu GAZTEA Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.