2017ko eztabaidatuena ZUZEUn

2017ko eztabaidatuena ZUZEUn –

Urteko sarrerarik irakurrienekin egin genuen bezala, azpira dakarguna 2017an ZUZEUk izan dituen sarrera eztabaidatuenen zerrenda da, guztiak ere 30 iruzkinetik gora izan dituztenak; bakarra ehun iruzkinen langara iritsi dena.

2017ko eztabaidatuena ZUZEUnAzpimarratzekoa da sarrerarik iruzkinduenak, guzti-guztiak, Sinadurak atalean agertu direla, hau da, benetako izen-abizenez argitaratu dira, egilearen argazki eta guzti. Bateren bat nabarmentzen hasita, Imanol Lasa, Gipuzkoako Aldundiko Komunikazio Diputatua, izan da sarrera eztabaidatuenaren egilea; eta zerrenda honetan behin baino agertzen ez diren arren, Unai Oñederrak eta Joseba Etxeberriak eztabaidatuenen arteko bizpahiruna sarrera idatzi dituzte.

Kezkagarria da, bestalde, emakumeek idatzitako sarrerek zerrendan duten presentzia urria. Aspektu honetan, pozgarria zaigu Josebe Blanco artzaiarekin batera Zuzeu GAZTEA Saria lehiaketan parte hartu duten bi sinadura izatea zerrendan, Maialen Lizarribar eta Beatriz Uraga.

Gaiei erreparatuta, euskara (eta politika) dira gurean kezka gehien eragiten duten gaiak oraindik ere, eta horren lekuko da Maltzaga sortak pizten duen jakinmina.

.

Buruan zer darabilgun ezagutzeko baliagarria izan daitekeelakoan, hona 2017ko 15 sarrerarik eztabaidatuenak:

“Herri galdeketen arrakasta” (Imanol Lasa)  +100

“`Apurka-apurka, euskararen aldeko elebidunak desagertzen ari dira´. Nola diozu? (II)” (Bittor Hidalgo)  +90

“Arnaldo, eta euskaldunok non?” (Galo)  +70

“[Maltzaga II] Maltzaga hil da, gora Maltzaga!” (Unai Oñederra)  +60

“Suitzan ez da porrurik” (Joseba Etxeberria)  +60

“Bilbon izandako hilketa eta horren tratamendua gure medioetan” (Beatriz Uraga)  +60

“Maite ditut, maite, gure euskalkiak, batua estaltzen didatenean” (Santi Leone) +50

“Euskarak Bilbo behar du” (Patxi Saez)  +50

“[Maltzaga IV] Soberanismoa: Zein da abiapuntua?” (Xabi Anza)  +50

“Ibarretxismoa; EA eta EHbildu” (Patxi Azparren)  +40

“Zeniezadake” (Josu Lavin)  +30

“Aralar: ofizio bide” (Maialen Lizarribar)  +30

“Kanpo eta barne” (Andde Sainte Marie)  +30

“Nora garamatzate Aralarko pistek?” (Josebe Blanco)  +30

“Baionaren eta BABren estatusa euskal politikan” (Beñat Castorene)  +30

2017ko eztabaidatuena ZUZEUn
2017, eztabaida, zuzeu
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “2017ko eztabaidatuena ZUZEUn”-ri buruz

  • Sarrerarik eztabaidatuenak? Goiko zenbaki horiek oso bestelakoak izango lirateke, bereizita zenbatuko bagenitu:
    1.- Egileak berak artikuluaren azpian egindako iruzkinak.
    2.- Anonimoek botatako purrustadak.

    • Ea,
      1.- Iruzkinetan debatitzeak artikulua aberasten du. Egile batzuk artikuluak idatzi eta gehiago ez bustitzen ahalegintzen dira, baina irakurleok sortutako eztabaidan bustitzea onerako baloratzen dugu, debaterako plaza baita hau, egileentzat barne.
      2.- Anonimotasunaren alde nago, arrazoi ezberdinengatik bestela esango ez liratekeenak irakurtzeko aukera dagoelako horrela. Herri txiki honetan kontrol ideologikoa handiegia da. Purrustadak? Zure iruzkina ere horrela sailka daiteke, baina horrek ez dio baliorik kentzen. Trolleatzea zilegi da, kasurik ez egitea den bezalaxe.

      • Beñat Castorene
        Benat Castorene 2018-01-20 12:12

        Zuzeuk abantailak ditu, aldizkarian egindako artikulua eta buruz buruko elkarrizketa zuzenaren arteko posizio interesgarrian kokatzen dituenak.
        Lehena baino hel errazagoa da, Zuzeun nornahik idatz baidezake edo komentario bat egin baidezake, nekezago eginen lukeelarik aldizkari batean. Gainera anonimotasuna erabil daiteke behar denean.
        Aldiz, bai euskararen kalitatea aldetik, bai edukiaren aldetik, bigarrenak baino arreta, adore eta erantzunkizun gehiago galdegiten ditu. Izan ere, idatziek hitzek baino denbora gehiago dirautelako eta jende gehiagok jujatu eta komentatuko dituztelako.
        Denon hausnarketa maila elgarrekin altxatzeko tresna interesgarria izan daiteke, batez ere komentatzeko unean denok orroitzen bagara, Zuzeun behintzat eta salbuespenak salbuespen, interlokutorea ezin dela asto-gaisto bat izan baizik eta bai seguraz ere egia euskaraz bilatzen duen beste norbait.
        Eskerrak Zuzeuko pioneroei eta ekintzaleei !

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude