Irulegiko eskuari buruzko interpretazioak aztertzeko bilkura

Irulegiko eskuari buruzko interpretazioak aztertzeko bilkura –

Irulegiko eskuari buruzko interpretazioak aztertzeko bilkuraIrulegiko Eskua – Euskeraren Xarma: Abenduak 17, larunbata 10:00-18:30 BARRIKA – Bizkaia

Irulegiko idazkunak bide berriak zabaldu dizkigu euskeraren ikerketan, alde askotatik begiratuta. Horregatik, abenduaren 17an bilkura berezi bat egingo dugu Barrikan. Euskeraren Jatorria elkarteak antolatzen duen, dugun…

5gn Euskeraren Xarma izango da.

Uste dugu aukera historikoa dugula euskerari, baskoiberismoari, euskal historiari eta benetako hizkuntzalaritzari aupada ederra emateko, besteak beste orain arte itxita egon diren ateak zabaltzen hasi garelako.

Bilkuran, Irulegiko Eskuan idatzita dagoenaren orain arteko proposamenak izango ditugu hizpide eta ekarpenak egiteko zein ezta/baidatzeko aukera izango dugu denon artean.

Ikerle batzuek ziurtatu digute euren presentzia dagoeneko:
– Josu Naberan
– Paulo Arrieta
Eta beste batzuen konfirmazioaren zain gaude.

Irulegiko eskuaz gain Euskal Herriko iberierazko grafiaz ditugun beste testuak ere erakutsiko dira eta iberiera lantzeko gaur egun dauden tresnak azalduko dira (datu baseak, hiztegiak, etab.).

Amaieran, ikuspegi askotatik euskeraren jatorria landu duten ikerleak omenduko ditugu, besteak beste:
Felix Zubiaga
Jon Nikolas
Jabi Goitia eta
Josu Naberan.

Ekarpena:
– Bazkaria barne, 30€
– Bazkari barik, 15€

Laboral Kutxa: ES39 3035-0038-91-0380081747
Abonuan izen-abizena jarri eta emaila bidali.
Izena eman: euskerarenjatorria@gmail.com
Info + proposamenak aurkezteko: 663 901 248

Irulegiko eskuari buruzko interpretazioak aztertzeko bilkura

10 pentsamendu “Irulegiko eskuari buruzko interpretazioak aztertzeko bilkura”-ri buruz

  • Sasifilologo antibakunak utikan!!!

  • Euskeraren Jatorria 2022-12-09 19:04

    Heziketa txarreko sasiruzkinak utikan!!!

  • Edateari utzi 2022-12-09 21:30

    Horrelako bilkura gehiago behar dira, ahal dela, asteburu(b)ero. Bai, batu zaitezte eta gozatu bizitzaz elkar aspertu arte.
    Gora zahartze aktiboa eta biba Irulegiko arnoa!

  • Oraindik ere bada txerto esperimentalaren defendatzaile sutsurik? jaja Zenbatgarren dosian ote doaz: bostgarrenean, seigarrenean….?? Gero egunkariek diote heriotza-tasa altua dagoela eta adituek ez dakitela horren zergatia….xd

  • Amonamantangorri 2022-12-10 17:48

    Errepikatuko al duzue aurreko batean egin zenuten bisitari estralurtarrei buruzko hitzaldia? Arras interesgarria izan omen zen.

  • Eta eroango ditu Josu Naberanek bere lagun Putinzaleak ? Baliteke alfabeto zirilikoa lagungarri izatea baskonikoa ulertzeko . Nork daki !!!!

  • Euskeraren Jatorria 2022-12-12 18:53

    Iruzkin batzuk ikusita pena sentitzea besterik ez dugu. Izan ere, gauzak beste modu batera egin nahi eta horrelako isekak jasan behar, nortzuengandik eta Iruña-Veleian buldozerra 3 aldiz sartu dutenean isilik egon direnen eskutik. Edota ETBk ehunka aldiz Euskalduntze Berantiarraren gezurra eman duenean isilik egon direnen eskutik. Edota iberierazko zenbakiak euskerazko zenbakiekin zerikusirik ez dutela esan dutenen eskutik… Denborak gauzak bere lekuan kokatzen ditu eta, argi dago, isekazaleak non kokatzen ari diren.

  • Edateari utzi 2022-12-12 19:35

    Iseka?… Ez jaun-andreok, ironia da. Zuen
    ekarpen “filoilogikoek” ez dute besterik merezi. Hala ere, animatu nahi zaituztet. Segi zuen matrakak ematen! Internet euskarazko edukiz bere behar dugu-eta.

  • Euskeraren Jatorria 2022-12-12 20:10

    Edateari utzi: gure ekarpen filologikoetan denetarik dago, jendearen proposamenak jasotzea dugulako helburu eta denborak joango da esaten, gero, nor dabil zuzen eta nor ez. Ez gara, besteen antzera, jaungoiko gisa jokatzen, zer dagoen ondo eta zer ez dakitenak.
    Dena dela, “zuen” filologoen ekarpenak ere ikusi behar dira noraino heltzen diren:
    a) Irulegiko eskua hilabeteak lantzen egon ondoren “Sorioneku” besterik ez digute planteatu. Zerbait gehiago espero zitekeen, ezta?
    b) Euskalduntze Berantiarra: ETBri alfonbra gorria jarri diote, euskal hedabide gehienen antzera (isil-isilik eraso larri horren aurrean)
    c) Euskerazko testuak iberieraz zeuden ez omen zekiten
    d) Eta ez gara luzatuko baina “ogi” txakur janatik datorrela, edo “negar” latinetik…

    d)

  • Ez damutu, Patxi, egia gugaz… Danen aurka!. Esku honen ostetik, beste egi eskutua asko
    agertuko dirá, ehun bat ez da egiten hari bategaz.