Federico Krutwigi buruzko liburua

Federico Krutwigi buruzko liburua –

Federico Krutwig jaunaren, bere ekinbidearen eta bere pentsamenduaren inguruan zein ere lagunak ideia xume bat egin dezantzat liburu interesanta kaleratu du Nabarralde Fundazioak. Liburuan hainbat lagunek Euskal Herrian pasa den mendean gure herriak emaniko pertsona influenteenetariko honen inguruko hainbat alor ezberdinak garatzen dituzte modu nahiko ulergarri batean.

Federico Krutwigen inguruan liburuaBehar bada, aspaldiko partez Euskal Herrian argitaratu diren libururik interesantenetarikoen artean dago hau, batez ere gure herriak etorkizunaren aurrean zer egin bilatzen dutenentzat.

Liburua salgai egonen da Durangoko azokan, Nabarralderen standean eta ondorengo loturan:

durangokoazoka.eus/denda/5293locale=eu

Hona hemen liburuaren egileek erraiten deraukutena:

“2021ean bete ziren ehun urte Federico Krutwig Sagredo (FKS) jaio zenetik. Aitzakia ezin hobe horretaz baliatuz eta auzolanean, burutu genituen hainbat omenaldi-ekitaldi honako hurrenkera kronologiko eta, hain polifazetiko izaki, gaikakoan: Getxo (jaioterria eta zertzelada biografikoak), Eibar (hizkuntza, literatura, itzulpengintza, helenismo klasikoa, filosofia, teknologia, arkitektura, historia eta politika), Zarautz (Jakintza Baitha izeneko elkarteari buruzko mahai-ingurua eta Sophopolis proiektuaren xehetasunak), Bilbo (Ekonomialari Euskaldunen Bigarren Biltzarraren karietara, Vasconia eta Computer Shock ardatz harturik) eta Gorliz (bere gaztaroko pasarte ezezagunak).

Bertan aurkeztu ziren material hausnartuen bilduma sailkatua da eskuartean dugun argitalpen berri hau. Irudi lagungarri ugariz hornitua eta senideen testu ineditoz jantzita. Modu askotara irakur daitekeen liburua, norberaren jakin-minaren arabera. Berak, herri bezala, maisuki luzatu zizkigun galdera asko eta askok bere horretan dirautelako, gure erantzunen zain.

Esan gabe doa, belaunaldi gaztearengana iristeko asmotan datorrela, 60ko hamarkadan guk geuk jasotako abertzaletasun modernoaren oinarri ideologikoek ez dezaten hausturarik bizi hurrengoekiko transmisioan. Jarraipena eman behar zaiolako hasitako bideari, batzuk ezkutatzen saiatu arren. Ikertuz eta dokumentatuz, eztabaidatuz, ideien talkak dakarrelako aurrerabidea.

*Krutwigen Lagunak: Agnès Caers, Alejandro Zobaran, Xabier Amuriza, Jose Manuel Ertzilla, Karlos del Olmo, Georgios Karakasis, Xabier Renteria, Inhar Agirrezabal, Joseba Arruabarrena, Aitzol Altuna, Oskar Arantzabal, Baleren Bakaikoa, Vicente Huici”

nabarralde.eus/krutwig-bere-lagunen-hitzetan

Liburuaren aurkezpenari buruzko informazioa ondorengo loturan irakurri daiteke:

naiz.eus/20221205/krutwig-bere-mendeurrenean-berrirakurtzen-liburua-kaleratu-dute

Federico Krutwigi buruzko liburua