Asteburu honetan: Txakolin sangria kaia eran

Asteburu honetan: Txakolin sangria kaia eran –

Asteburu honetan: Txakolin sangria kaia eran

Asteburu honetarako festa gogoa sartu zaigu eta hona RZ zeuk gozatzeko ere bai, Txakolin sangria kaia eran errezeta hemen dakarkizuguna, denak txundituta uzteko eta ligatzen laguntzeko ere bai … Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

 Asteburu honetan: Txakolin sangria kaia eranAsteburu honetan: Txakolin sangria kaia eranOsagaiak

  • Kalitate oneko txakolina botila bat
  • Laranja bat eta limoi bat, puska handi samarretan zatituak
  • Marrubiak edo beste atsegin duzn frutarik
  • Limoi Schweppes baten erdia
  • Laranja Schweppes baten erdia
  • Whiski pixka bat
  • Cointreau pixka bat
  • Azukre pixka bat
  • Izotzak

Errezeta

  1. Pitxer eder batean txakolin botila hustuko dugu.
  2. Azukre pixka bat gehitu eta baita laranja eta limoi puskak ere. Fruta puskak eskuz zanpatuko ditugu, beren zuku guztia aska dezaten, eta gero puska zanpatuak ere sartu.
  3. Gero izotz mordoa gehitu, puska handitan
  4. Bukatzeko, edari gasdunak, whiskia eta cointreaua.

 …

Kasu!

  • Txakolina garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko. Eta ahalik lasterrena zerbitzatu.

Akaso!

Asteburu honetan: Pontxea

Txakolin sangria

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Marrubi edari gasduna

Asteburu honetan: Limoi sorbetea

Asteburu honetan: Limontxeloa

Alkohola eta kafeina, eztanda egin arte

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Txakolin sangria kaia eran
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude