Asteburu honetan: Limoi sorbetea

Asteburu honetan: Limoi sorbetea –

Asteburu honetan: Limoi sorbetea

Asteburu honetan limoi sorbetearen RZ dakarkizugu, RZ erraz-erraza eta postre bikaina uda parte honetarako. Ama eta izeba datozenerako, ligatzeko ere aproposa, egun berezietarako oso aproposa eta asko jan denean, afal edo bazkal ostean, primeran sartzen den postre eta edari horietakoa… Gozatu eta on egin!  🙂

Limoi sorbetea cavaren kutsuan

Asteburu honetan: Limoi sorbetea -

Asteburu honetan >

Osagaiak:

  • 300 g limoi sorbeteko
  • litro erdia cava, oso hotza

Limoi sorbetea cavaren kutsuanErrezeta:

  1. Irabiagailuaren ontzian nahasiko ditugu osagai guztiak.
  2. Segundo gutxi batzuetan eta bizi-bizi, krema izoztu bat, edontzi hotzetan isuriko duguna.
  3. Ateratzeko izozkailuan edukiko ditugu aurrez edontziak.

Kasu!

Ugari dira aldagaiak. Esnegain urtua ere nahasten dute batzuek, pixar bat bada ere. Limoi edari freskagarri gasdun izoztua eransten diote beste batzuek, limoi zukua edo limoi azal birrindua beste harakok, edo azukre pixka bat. Nork bere gogoa bete dezala, neska-mutilok!

Ron edo Vodkarekin ere egiten da limoi sorbetea baina champagne edo cava-rekin gozoago dago gure ustetan…

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Limoi moussea

Asteburu honetan: Limonada

Asteburu honetan: limoi sorbetea

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!