Asteburu honetan: Limoi moussea

Asteburu honetan: Limoi moussea –

pagotxa errezetak - Limoi moussea

Asteburu honetan, hara! beste postre gozo bat, beroari eta udari begira hozkailutik atera eta gozatzeko, hondartzatik bueltan zatozenean, parranda ostean, ama eta izeba datozenerako, ligatzeko RZ erraza, Gozatu eta on egin!  🙂

Limoi moussea

Limoi moussea

Asteburu honetan >

Osagaiak:

  • 200 g esnegain likido
  • 250 g azukre
  • 10 arrautza gorringo
  • 150 g limoi zuku
  • 60 g gelatina-hautsa
  • 200 g arrautza zuringo

…

Errezeta:

  1. Lehenik esnegaina, 100 gramo azukre eta arrautza gorringoak kazola batean nahasi, eta berotzen ipiniko dugu guztia, baina irakin gabe, oso garrantzitsua. Jotzeari utzi gabe, eta tenperatura handian dagoenean, baina irakin gabe betiere, erantsiko ditugu limoi zukua eta gelatina-hautsa. Hagaxkekin ongi joko dugu orea ondoren. Sutatik atera eta utziko dugu pittin bat epeltzen.
  2. Beste gopor batean joko ditugu arrautza zuringoak elur itxura eman arte, eta erantsiko ditugu geratzen diren 150 gramo azukreak. Orduan erantsiko ditugu, limoi krema epela dugun goporrean, zuringo joak gomazko espatula batez, goitik behera nahasiz, poliki-poliki, jaitsi ez daitezen, ongi nahasitako moussea lortu arte.
  3. Orea gopor txiki edo poteetan isuri eta sartuko ditugu guztiak hozkailuan, ordu batzuetan, moussea finkatu eta fresko-fresko gera dadin. Zerbitzatuko ditugu.

Gozatu eta on egin!

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Bakailao eta piper erre entsalada

Asteburu honetan: Sagar tarta

zuzeurzk Asteburu honetan: Limoi moussea

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!