Asteburu honetan: Sagar tarta

Asteburu honetan: Sagar tarta

Pagotxa RZk - Sagar tarta

Asteburu honetarako betiko sukaldearen adibide eta gozoki eta postreen artean gure gustokoenetako bat. Gozoaren tartea gustoko duzula eta, errazaparranda osterako edo ama eta izeba datozenerakoligatzeko ere bai… Gozatu, izan gozo eta on egin! 🙂

Sagar tarta

sagar tarta

Asteburu honetan: Sagar tarta

Errezeta hau 8 lagunentzako modukoa da:

Osagaiak:

  • 2 Arrautza
  • 100 gr Azukre beltz
  • 8gr legami hauts
  • 180 gr irin
  • 4 Sagar, ahal dela chanteclair motakoak
  • 175 gr Esne +
  • Gurina eta irina molderako
  • Gatz apur bat
  • Abrikota edo albarikoke marmelada

 

Errezeta:

  1. 2 Sagar zuritu, laukitan zatitu eta gopor edo bol batean ipini; azukrea, legamia, arrautzak eta irinarekin batera. Turmixaren laguntzaz eana irabiatu ore fina lortu arte.
  2. Tarta egingo den moldea gurinez igurtzi, irinez jantzi eta aurreko nahasketa barrura igaro.
  3. Beste 2 sagarrak zuritu eta lamina finetan moztu. Hauekin, moldeko masa estali.
  4. Tarta labean sartu aurretik 180º tan dagoela egiaztatu eta han sartu 40 minutu.
  5. Tarta labetik atera eta tenperatura apur bat jetsi zaionean, marmelada kapa fin batez busti.

 

Kasu!

Sagar mota ezberdin askok balio du tarta egiteko. Bakoitzak, hori bai, emaitza ezberdina emango du. Kasu honetan, interesgarria da aukeratutako sagarrak labea ondo igarotzea desegin gabe (reineta, chanteclair…).

Tarta oinarri beretik abiatuta, fruta desberdindunak egin daitezke:  udarea, anana, platanoa edo mazedoniarena, esaterako.

Akaso!

Aldapeko sagarraren adarraren puntan

SAGARRA JO !!!

“Sagarra jo” filmaren ardatz nagusiak azaltzen dituen teaser-a.

Sagarra bildu: Cuando Madonna canta en vasco

Asteburu honetan: Sagar tarta

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: intxaur eta txokolate browniea

Asteburu honetan: Jogurt krema fruitu gorrien marmeladaz

Geuria MerkatuamahalaMahala
Asteburu honetan: Sagar tarta
sagar, tarta
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude