Asteburu honetan: Marrubi edari gasduna

Asteburu honetan: Marrubi edari gasduna –

pagotxa errezetak - Asteburu honetan: Marrubi edari gasduna

Asteburu honetan eta beroari eta udari begira, edateko eta freskagarri eta postre ere izan daitekeen RZ erraz-erraza, ama eta izeba datozenerako, parranda osterako edo ligatzen laguntzeko moduko horietakoa. Gozatu eta on egin!  🙂

Marrubi edari gasduna

Marrubi edari gasduna

Asteburu honetan: Marrubi edari gasdun a>

Osagaiak:

  • Marrubi garbiak eta txortenik gabeak, eskutada eder bat
  • Limoi erdiaren zukua
  • Gaseosa botila bat, hotz-hotza

…

Errezeta:

  1. Baso-irabiagailu baten ontzian marrubiak eta limoiaren zukua sartuko ditugu. Indar bete-betean irabiatu beharra dago pure gorrixka ongi krematsu eta pikorrik gabea egin dadin. Gaseosa pixka bat gehituko dugu purea egiten laguntzeko eta irabiatzetik geldituko gara.
  2. Estalkia ireki eta gainerako gaseosa gehitu, fruta-purearekin nahas dadin. Azukre edo sakarina pixka bat ere gehitzen ahal diogu, are gozoagoa izatea nahi badugu.
  3. Edukia izotz asko sartutako pitxer batean isuri eta ahalik lasterren zerbitzatu.

…

Kasu!

Pitxerrean menta hostoren bat edo berbena limoi-usainaren hostoren bat sartzen badugu, edaria askoz goxoagoa egongo da. Izotzarekin edo izotzik gabe ere har liteke. Gozatu eta on egin!

Errezeta gehiago…

Banana split

Jogurt krema fruitu gorrien marmeladaz

zuzeurzk Asteburu honetan: Marrubi edari gasduna
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude