Aste honetan: Limontxeloa

Asteburu honetan: Limontxeloa –

Pagotxa RZk - Asteburu honetan: Esne gozoaAste honetarako, ama eta izeba datozkizunerako RZ. Ligatzeko ere zergatik ez? Une apropos horretarako… Sukalde erraza baina patxadatsua da gaurko RZ, 10 egunez behintzat beratzen utzi beharko baitugu limontxeloa, pazientzia beraz. Izan gozo, fin, gozatu eta on egin!  🙂

Limontxeloa Limontxeloa

Asteburu honetan: Limontxelo

Osagaiak

  • Litro bat alkohol etiliko, 95º-koa
  • limoi, horiak eta usain goxokoak
  • Litro bat ur + baso bat
  • 250 g azukre

Limontxelo

Errezeta

  1. Alkohol etilikoan 7 limoi horien azal birrindua sartuko dugu (alde zuria kenduta). 10 eta 20 egum artean utziko dugu beratzen, dugun presaren arabera. Egun horiek iraganik, alkohola iragazkitik pasatuko dugu.

  1. Beste alde batetik, litro bat ur eta basokada bat jarriko ditugu aparte, azukrearekin. Irakinarazi eta gero, 5 minutuz hozten utziko dugu, eta ondoren lehendik iragazitako alkoholarekin nahasiko dugu. Ordu batzuk eman ditzala pausatzen.
  2. Edaria botilatu eta ongi itxita hozkailuan sartu zerbitzatu baino lehen.

Kasu!

  1. Kontuz…
  2. Zenbat eta hotzago egon, orduan eta gehiago edango, gozatuko, eta mozkortuko gara.

Akaso!

Nonna’s LIMONCELLO …

Limontxelo

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Marrubi edari gasduna

Zenbat da 200 kaloria jakika?

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude