Hego EHko unibertsitateetan ikasle talde ezberdinek sustatutako kanpaldia babestu eta sustatzen dugu

kanpaldia babestu eta sustatzen dugu –

Euskal Herriko Israeli Boikot, Desinbertsio eta Zigor Mugimenduak (BDS), Hego Euskal Herriko unibertsitateetan ikasle talde ezberdinek sustatutako kanpaldia babestu eta sustatzen dugu.

kanpaldia babestu eta sustatzen dugu
Arg: @IAbertzaleak

Une honetan, Israelgo Estatuak herri palestinarraren aurkako genozidio baten lekuko gara. Sarraskian 40.000 palestinar baino gehiago hil dituzte.

Ikasle eta herri palestinarrarekiko elkartasun mugimendua mundu osoan altxatu da. Estatu Batuetako kanpusetako kanpaldiek, Israelekin harremanak dituzten unibertsitateen erantzukizuna salatzen dute, baita Joe Bidenen gobernuaren konplizitatea denuntziatu ere estatu sionistaren erabateko aliatu eta horren mantentzearen arduradun nagusia. Era berean, ikasleen okupazioak Frantziara hedatu dira, Parisko Science Po edo La Sorbonne bezalako unibertsitateetara, eta Erresuma Batuko, Alemaniako, Italiako, Austriako edo Suitzako hirietara iristen ari dira, Atlantikoaren beste aldean. Ildo berean, Gobernu eta zuzendaritza unibertsitarioen erantzuna argia da: errepresioa.

Gaur, #StudentsForGaza kanpaldiak Hego Euskal Herrira iritsiko dira, ikasle mugimenduaren eskutik. Eta dei egiten die unibertsitateko irakasle eta langileei Palestinar herriaren eta haren erresistentziaren alde mobilizazioekin bat egitera.

Euskal Herriko BDS mugimendutik, ikasleen mobilizazioari gure babesa adierazi nahi diegu; eta elkartasuna adierazten diegu Palestinan gertatzen ari den genozidioaren aurka altxatzeagatik atxilotu eta kriminalizatuak izan diren Euskal Herriko zein nazioarteko errepresaliatu guztiei.

Aldi berean, Hego Euskal Herriko unibertsitate publiko eta pribatuek, estatu sionistarekiko eta bere erakunde akademikoekiko harremanak hausteaz gain, apartheid israeldarraz (HP kasu) baliatzen diren enpresekiko kontratuak bertan behera uztea eskatzen dugu. Zentzu honetan, unibertsitateko komunitateareri dei egiten diogu boikotaren aldeko borrokan antolatu eta lanean jarraitzera harreman horiek benetan eten daitezen.

Bestetik, eta beste behin, Eusko Jaurlaritza, instituzio eta alderdi politikoei Israelgo Estatuarekin era guztietako harremanak –ekonomikoak, politikoak, kulturalak, militarrak eta diplomatikoak– haustea eskatzen diegu.

Azkenik, euskal herritarrei dei egiten diegu kanpaldia babesteko eta sostengatzeko, genozidioaren aurkako borrokarekin bat egiteko eta bereziki, maiatzaren 15aren inguruan Hego Euskal Herrian laster egingo diren mobilizazioetan (Nakbaren 76. urteurrena, “hondamendia” herri palestinarrarena) parte-hartzeko.

Israeli Boikot! Ibaitik itsasoraino, Palestina Askea!

kanpaldia babestu eta sustatzen dugu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude