Asteburu honetan: Amonaren oilasko betea

Asteburu honetan: Amonaren oilasko betea –

Amonaren oilasko betea

Amonaren oilasko betea RZ dakarkizugu gaur, patatekin zerbitzatzekoa gosea ezin ase darraigu eta. Errezeta goxoa benetan, badakizu, zeure esku duzu innobazioa betegarriaren osagai aukeraketan. Ama eta izeba bisitan datozenerakodenak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • oilasko bat
  • betegarria: tripotxak, 150 gramo zerri haragi xehatu, 2 arrautz egosi, 12 pasa, 12 azeituna, tomatea
  • olioa
  • baratxuria
  • tipula handi bat
  • cognac kopa bat
  • txapiñoiak
  • patatak

Amonaren oilasko beteaErrezeta

  1. Garbitu ondo oilaskoa eta kendu erdiko hezurra.
  2. Prestatu betegarria: tripotxak, 150 gramo zerri haragi xehatu, 2 arrautz egosi, 12 pasa, 12 azeituna, tomate goilarekada bat. Prestatu dena zartagian.
  3. Bete oilaskoa horrekin. Ondoren ondo itxi.
  4. Jarri lapiko batean olioa baratxuriekin, eta doratu oilaskoa.
  5. Jarri tipula handi bat ondo xehatua, labean sartu 180º ordubetez eta prest dagoenean bota cognac kopa bat eta tapatu. Samurra dagoenean busti zukuaz.

Kasu!

  • Zerbitzatu txapiñoiekin eta patata frijituekin…
  • Edo zure gustura…

Akaso!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Urruneko Aitonaren erara …

 Amonaren oilasko betea

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Amonaren oilasko betea

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!