Asteburu honetan: Oilasko zopa

Asteburu honetan: Oilasko zopa –

Pagotxa RZk - Asteburu honetan: Oilasko zopa

Asteburu honetarako, arnasbero printza gutxi hauek gozatuz eta demontreko eguraldi aro gora-beheratsu honekin, egun hauetan jasandako elur, haize, hotz eta euri amaigabeak konbatitzen jarraitzeko oilasko salda bero pizigarri RZ goxo eta sano askoa dakarkizugu. (Negua ez besterik, baina epika pixka bat eman zaleak gara, ala ez?)  Errazaparranda osterako ezinhobea, ama eta izeba datozenerakonoiznahi jateko modukoa… 4 lagunentzako kopuruak zeuretzat bakarrik erabil ditzakezunak, ohartu orduko amaitu delako… Gozatu eta on egin! 🙂

Oilasko zopa

oilasko zopa

Osagaiak

  • Oilasko bat, puska txikietan zatitua, barruki eta guzti, horiek ere pikatuak
  • Tipulin bat
  • Azenario bat
  • porru
  • Xorta bat ardo zuri
  • 4 koilarakada tomate saltsa
  • 4 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Eskukada bat fideo
  • Gatza

Oilasko zopa

oilo oilasko zopaErrezeta

  1. Oliba olioa eltze handi batean isuri eta sutan ipiniko dugu.
  2. Oilasko puskak barruki eta guzti erantsiko ditugu ondoren, eta buelta batzuk emango dizkiegu berotan. Gatz pixka bat eman eta erantsiko ditugu barazkiak osorik, ardoa, tomate saltsa eta baratxuri aleak.
  3. Horren ostean, ur ugariz estali, berriro ere gatz pixka bat eman eta su eztian irakiten utziko dugu guztia, 50 bat minutu, haragia hezurretatik bereizten dela ikusi arte.
  4. Eskukada fideoa erantsiko dugu eltzea sutatik atera baino 10 minutu lehenago, eta bero-bero zerbitzatuko dugu zopa.

Kasu!

Iragazi eta salda hutsean irakin ditzakegu halaber fideoak, eta haragi puskak eta barazkiak bereiz atera. Nork bere gustuaren arabera betiere.

Akaso!

Chicken Noodle Soup RZ…

Indiako zaporeak gustoko badituzue eta ikutu berezia eman izan ezkero Indian Street Recipes

Asteburu honetan: Oilasko zopa
errezetak, oilasko zopa, Pagotxa RZk
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude