Asteburu honetan: Porrusalda

Asteburu honetan: Porrusalda –

Pagotxa RZk - Porrusalda

Asteburu honetarako, egun hauetako euriak eta hotzak konbatitzen jarraitzeko salda bero RZ goxo eta bizigarria dakarkizugu. Errazaparranda osterako edo ama eta izeba datozenerakobaina noiznahi jateko modukoa duzu RZ sano, erraz eta goxoagorik nekez aurkituko duzun hau. Eta izen politagorik? Porrusalda… Zaindu, gozatu eta on egin! 🙂

Porrusalda

Porrusalda

Osagaiak

Porru salda

Asteburu honetan: PorrusaldaErrezeta

  1. Porruak eta azenarioak zuritu eta zati meheak egin. Patatak zuritu eta zatitu, puska txikitan kaskatuz.
  2. Su ez oso bizira hurbildu kazola bat, jarri olioa eta barazki guztiak, gatz pixka batekin, eta eragin etengabe. Hogeiren bat minutuz eduki holaxe, gorritzen utzi gabe.
  3. Ura bota gainera eta beste 20 minutuz eduki egosten, gatz puntua zuzendu, eta behar izanez gero, zaporea areagotzeko, haragi-salda kontzentratuaren pastilla bat gehitu edo, uretan egosi ordez, egosi haragi edo barazki saldatan.
  4. Bero-bero mahairatu.

Kasu!

Porru barietate ezberdinak daude, laborantza edo kultibo-aro ezberdinegatik luzera, diametro, konsistentzia eta zapore ezberdinez. Udazken eta neguko porruak lodiagoak eta zapore gehiago edo zapore gogorxeagoak dira, udakoak berriz txikiagoak eta xamurragoak, zapore xuabeagoaz.

Akaso!

Errazagoa beti etxeko potoko barazkien menestra RZ…

Asteburu honetan: Potoko barazkien menestra

Tapia eta Leturia loiolako porrusalda

Porru salda

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Barazki erreak

Asteburu honetan: Patata errioxarrak

Jatea bekatu denean

Janaria ote porno berria?

Asteburu honetan: Porrusalda
errezetak, porrusalda
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Zer duzu buruan “Asteburu honetan: Porrusalda”-ri buruz

  • Azken portu 2018-02-19 17:00

    Gure aita zenak aurkeztu duzuena “porrupatata” zela zioen eta “porrusalda” deitzen bagenuenen haserretzen zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude