Asteburu honetan: Txokolate beroa

Asteburu honetan: Txokolate beroa –

Pagotxa RZk - Txokolate beroa

Asteburu honetarako, egun hauetako hotzak konbatitzeko postre eta gozoki eta gozoaren tartea berriz irekiz Txokolate beroa bizipoz RZ dakarkizugu. Erraz-errazaparranda osterako edo ama eta izeba datozenerakobaina agian batez ere  ligatzeko edo momentu intimo horietarako ezin egokiagoa, ezta? Gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Litro erdia esne
  • Gurina, zati eder bat
  • 100 g txokolate beltza, kalitate onekoa eta zatitua
  • 2 koilarakada azukre beltz

Txokolatea

Txokolate beroaErrezeta

  1. Kazola batean, su ezti-eztian edukiko ditugu esnea eta azukrea minutu batean.
  2. Kazola sutatik atera eta, txokolatea erantsi ondoren, irabiagailuaren besoaz joko dugu guztia, indar betean.
  3. Berotasuna galdu orduko gaineratuko diogu gurina oreari.
  4. Katilu berotan zerbitzatu dugu txokolatea, madalena edo opiltxoekin batean.

Kasu!

Madalena edo opiltxoekin batean zerbitzatzearena derrigorrezkoa da, edo txurroak direla edo…

Akaso!

Dorleta Kortazar kaixomaitia.eus blogean txokolate beroaren ipuina:

Txokolate beroa

Hot Chocolate – You sexy thing – 1975

Txokolate bero

..

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Oilasko kroketak

Jatea bekatu denean

Janaria ote porno berria?

Asteburu honetan: Dilista egosiak

Geuria Merkatua
Asteburu honetan: Txokolate beroa RZ

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!