Ia miloi bat independentista etxean?

Ia miloi bat independentista etxean –

Beste lagun asko bezala, azkeneko urteetan arreta handiz ari naiz jarraitzen Catalunyan. 2017ko erreferendumarekin aurrea hartu zigutenetik han jazotakoak eragina du geurean. Hori dela eta, hauteskundeen emaitzak ezagutzeko ere irrikan izan naiz.

Aukera interesgarria eta berritzaileagoa delakoan, bereziki CUPen emaitzei erreparatzen diet. Izan ere, talde antikapitalista eta independentista gehiengo independentistaren giltza izan da. Oraingoan, tamalez, ez da horrela izan eta gehiengoa galdu dute “Proces” bultzatu zuten indarrek.

Erreferenduma izan zen Europa antolatu den desobedientzia ekintzarik handiena, eredugarria hainbat eta hainbat arlotan. Besteak beste, haustura demokratiko baterako ibilbide-orri baten eredua izan zelako, gatazka modu baketsuan bideratzeko eta herritarrak protagonista izateko metodo bat. Egun hartan 2.285.000 herritarrek parte hartu zuten, eta Catalunyako Errepublikaren aldeko bozkak 2.020.144.

Ia miloi bat independentista etxean?Atzoko hauteskundeetan berriz CUPek, ERCk eta Junstek: 1.229.785 besterik ez. Alianza Catalana talde ultraeskuindar bezain arbuiagarriaren bozkak zehazki non koka daitezkeen kontuan hartuta; ia milioi bat independentista geratu dira bozkatu gabe. Ezbairik gabe astindu handiena ERCek jaso du gobernuan baitzegoen: Modu berean, ez da batere makala izan CUPeko lagunen beherakada.

2017an 2,2 milioi katalanek hautu ausarta egin zuten, alde bozkatu zuten %90k eta besteek. Herriari emandako hitza jandakoan, politikari profesionalek prozesuaren ardura hartu zuten eta lehia kaletatik ateratzen ohiko hauteskunde-norgehiagokara eraman zuten.

Estatu espainiarrak gogor jo zuen hasiera batean: atxiloketak, mehatxuak, 155 artikulua… Herria ez zen kikildu, alderdietako zuzendaritzetakoek, ordea… Rajoy traketsaren gobernua bukatutakoan, 76 erregimenaren oinarriak zaintzen trebeagoa den PSOE iritsi zen Moncloara. Alderdi honek Catalunyako alderdi independentistetan pitzadura bat aurkitu zuen: ERC. Alderdi errepublikazale historikoa tentatu, eta Ferrazekoek lortu zuten Junquerasen taldekoek 78 erregimenaren birmoldaketa lanetan ardura hartzea. Eremu independentistan hegemonia eskuratzea lehenetsi zuten ERCkoek PSOErekin balizko akordio bat posiblea izango zela sinetsi nahian.

Erreferendumean erroldaren %43k parte hartu zuen, gabeziak bazituen. Nazioarteko legealdiak betearazten dituen zenbait osagarri ez zituen betetzen, baina erabat demokratikoa izan zen jauzi soberanista izan zen 2017ko urrian emandakoa. Politikari profesionalek ez zuten kudeatu herriaren nahia eta haustura prozesuari eutsi beharrean, ohiko bide zaharretara itzuli ziren.

Nire ustez, ERCk jasotako zigorra, merezitako zigorra da jakina baitzen PSOEk ez zuela inolako prozesu autodeterminatzailerik bideratuko. Hauteskunde ondorengo artikuluetan “El Paisek” argi azaldu du “Salvador Illak procesa lurperatu du”; argi du ere sozialdemokrata espainiarren egunkariak gehiengoaz aritzea, El Comuns Fronte Españolistan kokatu baitu bere grafiko guztietan. Gogora dezagun zein erabakigarria izan zen politika aldatzera zetorren El Comuns/Podemos taldeak hartu zuen hautua independentziaren aurka eta Estatu espainiarraren alde “neutraltasunez” mozorrotuta.

Euskal Herriko Ezker Independentistak ere ikusi beharko du ea zenbateko ardura izan duen gertaera hauetan aliatuak aukeratzeko garaian, nori lagundu dion eta nori egin dion iskin.

Ia miloi independentista geratu ziren etxean, ez dakit noizbait ilusioa eta konpromisoa berreskuratzeko gai izango ote diren, ez dakit galdutako aukera hori azkenekoa izango ote den eta bide batez, agian gure azkena ere, PSOE 78 erregimenaren gurasoetako bat agendaren jabea baita.

Ia miloi bat independentista etxean?
Arg: ACN (ARGIA)
Ia miloi bat independentista etxean?  Ia miloi bat independentista etxean?

Donostiarra Pasaiaratua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude