Asteburu honetan: Oilasko txikiak bizkaitar erara RZ

Asteburu honetan: Oilasko txikiak bizkaitar erara RZ –

Asteburu honetan: Oilasko txikiak bizkaitar erara RZ - Pagotxa RZk

Asteburu honetan haragiak RZ sailtxoa hasiko dugu oilasko txikiak bizkaitar erara RZ goxo honekin. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. RZ polita eta jolaserako aproposa, denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

OILASKO TXIKIAK BIZKAITAR ERARA

Asteburu honetan: Oilasko txikiak bizkaitar erara RZOsagaiak 4 pertsonentzako:

Errezeta

  1. Sartu txorizeroak, bezperan urez beteriko erretilu batean, eta bertan eduki gau osoan. Ondoren, labana baten laguntzaz, atera piperraren haragia, eta gorde.
  2. Bota olio txorrotada bat lapiko zabal batean, eta bertan frijitu lau oilaskotxoak, ondo gorritu arte. Ondoren, gehitu bertara tipulak, karratu txikietan moztuta. Gorritu tipula horiek ere oilaskoarekin batera. Zuritu baratxuriak, eta osorik gehitu; nahiago baduzue, xaflatan moztuta ere izan daiteke. Osagaiak ondo gorrituta ditugunean, bota bi basokada ardo zuri, eta su bizian irakiten eduki hamar minutuan, alkohola lurrundu dadin. Moztu tomateak zati txikietan, gehitu lapikora, eta urez estali osagai guztiak. Irakiten utzi lapikoan, eta bota bertara gatz pittin bat; baita txorizeroen haragia ere, horrek emango baitio saltsari bizkaitar eraren kutsua. Mantendu irakiten ordu erdian, gutxi gorabehera.
  3. Ondoren, pasatu irabiagailutik saltsa. Nahiago badugu, pasatu gabe ere utz dezakegu. Plater honen lagungarri bikaina izan daiteke arroz egosi pixka bat.

Bere lehen liburua plazaratu du Txertoa katalogoa eta Ttarttaloren eskutik, «Euskal sukaldaritza praktikoa»Kasu!

Sartu piper txorizeroak bezperan urez beteriko erretilu batean, eta bertan eduki gau osoan. Ondoren, labana baten laguntzaz, atera piperraren haragia, eta gorde…

Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…

Akaso!

Urruneko amama eta aitxitxaren oilasko RZ goxoak segidan… Tandoori Chicken RZ amamak eta aitonak KFC Chicken estiloan 100 hegal eta oilasko hanka RZ.

Oilasko txikiak bizkaitar erara  txikiak bizkaitar eran

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Oilasko kroketak

MahalenMahalen eta mundua 2.atalaMahala

Mahala - mahala.eus
Asteburu honetan: Oilasko txikiak bizkaitar erara RZ
 Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat.
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude