ZuZeu Podcast: Zer demontre da podcast bat?
ZuZeu Podcast – Zer demontre da podcast bat?
ZuZeu orainkariak 10 urte bete ditu 2019ko apirilaren 14an eta ospatzeko ZuZeu Podcast sortzea erabaki dugu euskal podcastgintza indartzeko. Euskarazko podcastgintzaren ekoizpenean gure ondar aletxoa jarri, euskarazko aukera lehio eta ateak zabaldu, irakurle, entzule eta podcast zaleen sarea handitu, eta denon artean kalitatezko edukiak gozatu eta elkarbanatzea, horixe da xedea, betiko gogo onenaz. Podcast bat zer demontre den azaltzen saiatu gara Izaskun Pérez kazetariarekin eta bidea egin. Podium Podcasten sortzaileetako bat da donostiarra, besteak beste. Gainera argitaratutako lehen saioen aurkezpenak, zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Izan ondo!
Aurkezpen kapitulua: Zer demontre da podcast bat?
…
…
Urpeko Bonbarda
Musika podcast saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbaok gidatua. musikariei egindako elkarrizketak, garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak, bidai soniko kontzeptualak…
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox
…
Kaixomaitia, zer duzu?
Euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcasta. Kaixomaitia eta Harremanak osasun zentro integraleko psikologo eta sexologoa den Olatz Berastegirekin.
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox
…
10 minututan
Hezkuntza eta teknologia edo Teknopedagogia lotzen dituen hariari tiraka, joerak, aplikazioak eta trikimailuak Maite Goñiren ahotsetik. Labur bezain zehatz askatuko dizkigu teknologiak sortzen dizkigun korapiloak. Ikasteko garaia.
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox
…
ZuZeuko Bipareta
Arrate Hernandezek zuzendutako hausnarketa eta elkarrizketa saio honetan gai ezberdinak, aditu eta protagonistak geure intereseko gai ezberdinetan sakonduz.
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox
…
Barruan Gaude
Elkarrizketa podcast bat da ‘Barruan gaude’. Oier Aranzabal protagonista baten etxera sartuko da saio bakoitzean eta elkarrizketa bat ekarriko digu. Intimoa, barrutik kanporakoa, irudirik gabe.
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox
…
Euskal Gaizkileak Seriea
ZuZeu Podcastek eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak aurkezten dute Euskal Gaizkileak seriea. Beñat Hach Embarekek zuzendutako saio honen kapitulu bakoitzean Euskal Herriko gaizkile doilorrenak ezagutuko dituzu.
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox
…
+ zuzeun publikatutako podcast gehiago …
[Putzutik plazara] Euskarari buruzko podcastak. Gaur: Bart ikusi dut euskara
…
Non entzun dezaket ZuZeu Podcast?
ZuZeun eta podcast.eus webgunean dituzu euskarazko podcastak, eta nola ez plataforma ia guztietan entzun ahal izango da: Spotify, Apple Podcast, Google podcast, Stitcher, Alexa, Ivoox edo Pocket Cast-en esaterako.
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox
Egin zaitez patroi! Edo nola jarri zure aletxoa ZuZeu Podcast proiektuan
Nik Tunein aplikazioa erabiltzen dut irratia eta podcastak entzuteko, beste aukera bat izan daiteke.
pinoxmb!
Mila esker abixuagatik. Tunein aplikazioan ere aurki egongo gara.
ZZP