[Putzutik plazara] Euskarari buruzko podcastak. Gaur: Bart ikusi dut euskara

Bart ikusi dut euskara –

Euskara goraipatzen duten kantuak aztertzen dituzten 12 podcast sortu dituzte MUko ikus-entzunezko ikasleek

.

Podcast serie bat sortu dute Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko graduko lehen mailako ikasleek. Podcast guztiek hartu dute euskara abiapuntutzat. Euskararen egoeraz ari diren abesti baten letratik abiatuta osatu dute ordu erditik gorako podcast bana: hamabi talde, hamabi kantu, hamabi gai, hamabi podcast. Euskal musikaren krisia, euskararen erabilera, beste hizkuntzen mehatxua, euskalduntze prozesua eta gaur egungo egoera, aurreiritziak, boterea, estres linguistikoa, langile borroka, euskararen eta teknologiaren arteko harremana… Podcast guztien artean 58 elkarrizketatu daude, haien artean, Sagrario Aleman, Pako Aristi, Xamar, Kike Amonarriz edota Bea Salaberri. Astero argitaratuko da atal berri bat, Zuzeu-n eta Spotify-en.

 …

Lehen atala: Bart ikusi dut euskara

Bart ikusi dut euskaraLehen podcast-ak Oskorri taldearen “Bart ikusi dut euskara” kantua aztertuko du. Unai Elorriagaren hitzak dituen kantu horrek dio euskara teilatu naranja batean ikusi duela. Noren teilatuan dago euskara? Noren erantzukizuna da euskararen auzia? Galdera horiei erantzun diete Sagrario Aleman euskaltzainak, Xabier Erize hizkuntzalari eta soziolinguista nafarrak, Iban Arantzabal Goiena komunikazio taldeko zuzendariak, Iker Martinez de Lagos Euskaraldiko arduradunak eta Maje Umerez Aretxabaletako hizkuntza normalizatzaileak. Kale inkestak ere egin ditugu. Atalaren egileak: Ariadna Tola Baez, Iosu Sanchez Reyna, Sara Diez de Ultzurrun Alfaro, Javier Elizalde Benitez.

"Putzutik plazara”, euskarari buruzko podcastak. Gaur: Bart ikusi dut euskara

* Argazkia: Argia

Bart ikusi dut euskara

Euskarari buruz mintzo diren kantuen inguruko podcast seriea. MUko Ikus-entzunezkoetako 1. mailako ikasleak