[#Podcastfilia] Egin zaitez patroi! Edo nola jarri zure aletxoa ZuZeu Podcast proiektuan

[#Podcastfilia] Egin zaitez patroi! –

Audiogintza euskaraz bide berrietatik eta, ahal dela, molde berrietara eramateko sortu genuen ZuZeu Podcast 2019 hasieran. Lehen urte honetan zehar askotan entzungo zenigun epe luzeko apustu bezala sortu dugula eta hau ez dela arnasa motzeko ekimena. Alta, ez da erronka makala esku artean duguna eta tamaina honetako edozein erronkak behar du oinarri sendoa aurrera egiteko. Oinarri humanoa eta oinarri ekonomikoa. Horregatik sortu dugu ZuZeu Podcasten patreon orrialdea. Komunitatea saretu eta zutabe sendoak eraikitzeko. Lehen urtea igarota, lehen pausuak emanik, utzidazu irakurle -eta entzule-, zure aletxoaren garrantzia azpimarratu eta nola lagun gaitzakezun azaltzen.

[#Podcastfilia] Egin zaitez patroi! Edo nola jarri zure aletxoa ZuZeu Podcast proiektuan

Zer da Patreon?

Sortzaileak babesteko txokoa da. Sormen proiektuak gauzatu ahal izateko crowdfunding bidez lortzen da finantziazioa; kolektiboki, eragile batek baino gehiagok jartzen dituen baliabide jarioari esker, alegia. Finantzaketa mota ez da berria, bai ordea plataforma bera. 2013an sortu zuten Jack Conte eta Sam Yam-ek, musikari buruzko YouTubeko kanala zuten garaian.

Haien lanarekin jarraitu ahal izateko finantzaketa bide gisa zabaldu zutena, gaur egun, aktiboki parte hartzen duten 4 milioi “Patron”-ek mantentzen dute irmo. Eta YouTuberrez gain, ilustratzaileak, musikariak, gamerrak, idazleak, kazetariak eta Podcast egileak ere babesten dituzte, horien artean ZuZeu Podcast.

Beren lanak modu erregularrean eta online argitaratzen dituzten sortzaileak babesteko finantzaketa modu hau handitzen doa urtez urte, Patreonen kasuan behintzat, nabarmen igotzen ari dira erabiltzaile, artista eta ondorioz, ekarpen kopuruak.

Zer eskaintzen du ZuZeu Podcastek Patreonen?

ZuZeu Podcastek audiogintza egiten jarraitu ahal izateko bultzada ekonomikoa eskatzen du. Lan handia baitago saio bakarraren atzean, denbora eta dedikazio handia eskatzen duten gidoi, grabaketa, entzuketa, mozketa eta nahaste lanak, besteak beste. Baina guk jarraitu nahi dugu arnasa luzeko kazetaritza zein audio istoriogintza egiten, sinesten dugulako mundu mailan egonkortzen ari den Podcastgintzaren sektorea gure hizkuntzan ere merezi dugula. Ondo dago munduari begiratzeko leihoak zabalik izatea, betiere gure etxea ezagutzeko aukera baldin badaukagu. Horretarako behar zaitugu.

Nola lagun dezaket?

Hiru ekarpen mota egin ditzakezu:

Bultzada:

– 2 euro hilero

– ZuZeu Podcasten eduki berezietara sarrera esklusiboa

Laguntzaile:

– 5 euro hilero

– ZuZeu Podcasten eduki berezietara sarrera esklusiboa

– ZuZeu Podcast bluetooth aurikularrak

Babesletza:

– 100 euro hilero

– ZuZeu Podcasten eduki berezietara sarrera esklusiboa

– Hilabetero zure proiektuaren edo negozioaren 15 segunduko kuña bat jartzeko aukera gure programetan

Aukeratu egokiena iruditzen zaizuna!

Diruz bakarrik lagun dezaket?

Ekarpen ekonomikoa da Patreonen eskatzen duguna, hala eta guztiz ere, ezinezkoa bazaizu, beste hainbat modutan berdin berdin babes dezakezu proiektua. Hala nola, zure gustoko plataforman gure edukietara harpidetuz -doan da-, sare sozialetan gustoko edukia partekatuz edota ahoz ahokoan ingurukoei ZuZeu Podcasten edukiak gomendatuz.

Zer jasoko dut nik bueltan?

Ezer baino lehen, argi izan hau aldebikoa dela. Alegia, ZuZeu Podcastek zure ekarpen ekonomikoa behar du zuretzat edukiak egiten jarraitu ahal izateko. Komunitatea egitea da helburua, podcast zaleen sarea handitu eta egonkortzea alegia. Modu horretan, zuk zeuk erabakiko duzu zer eman eta zer jaso nahi duzun. Gomendioak, baliabideak, atal bakoitzarekin lotutako anekdotak, eduki esklusiboak… Finean, sortzaileak bere lanak balio duen dirua jasoko du eta zuk inspiratuko zaituen edukia, erakutsiko dizuna eta zergatik ez, zu ere sortzera bultzatuko zaituena!

Ez da akordio txarra, ezta? Bihur zaitez babesle edo “Patroi”!

Sartu ZuZeu Podcasten Patreon orrialdean.

zuzeu podcast

[#Podcastfilia] Egin zaitez patroi! Edo nola jarri zure aletxoa ZuZeu Podcast proiektuan

Arrate Hernandez Oiarbide

ZuZeu Podcasteko esataria eta erredakzioko kidea. Bipareta saioa zuzentzen dut, entzungai zure audio plataforma kuttunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude