Naffar Constitutionea

Naffar Constitutionea –

HEMEN arguitaratu dugun Polverel jaunaren sarreran aiphatzen dugu liburu bat cein deitzen baita: Tableau de la Constitution du Royaume de Navarre.

Naffar Constitutionea

Alexandre lanquidea hassia da liburu hau naffarrerarat translatatzen eta hartaracotz leku berri hau escaincen deraucogu.

NAFFAR CONSTITUTIONEA

I.

Luis XIVren eta Luis XVIren aithorrac
Naffarroaco independenciari

Luis XVI, Franciaco eta Naffaroaco regueac, ordenatu derauco Naffarroari bidal ditzala Deputatuac Franciaco Statu-Generaletarat, eta eman dietzaiela bothere orocor eta nahicoac consentitzeco accordatuco liraitequeen cergac, eta legislatione eta administratione ekinça guciac cein bailiraiteque eguinac Franciaco Statu-Generalez.

Luis XIVac berdin eguin çuen 1649an.

Deputatzeco ordena Luis XVIac çucendua çaio Naffarroaco Seneschalari. Juntatu çaio Reglamentu bat ceinac assimilatzen baitzuen Naffarroa Franciaco Resumaren provinciei, electioneen eta deputationeen formaz.

Hori da Luis XIVac eguin ez çuena. Deputatzeco ordena çucendu cerauquien Naffarroaco Resumaren Statu-Generalei, eta ez cerauquien neholaco forma berriric proposatu haien deputatuen electioneraco.

1649an Naffarroaco Resumaco Statu-Generalec deputatzea refusatu çuten, Luis XIVren ordenaren bortcha.

1789an, declaratu dute convocatione forma hau, irregular, illegal, eta anticonstitutional Naffarroaco Resumari dagoquionez. Regueari remontrançac presentatu derauzquiote, hari supplicatzeco retira deçala convocatione-lettera, çucen ez deçala anceco letterac baicic eta Naffarroaco Resumaco Statu-Generalei, eta appropria ditzala forma, substancia eta baldinçac, constitutioneari, eta escubide eta franchicia Naffarroacoei.

1649an commetitu errorea içan cen Luis XVIaz recognoscitua eta reparatua 1651an. Egon cen urthe honetan oraindic Franciaco Resumaco Statu-Generalen convocatione berri bat. Luis XIVac recconocitu çuen ecen Naffarroaco Resumaco Statu-Generalec baçutela escubidea bidalceco, edo ez bidalceco Deputaturic. Çucendu cerauquien, ez orden bat, baicic eta INVITATIONE bat. Içan cen soilqui haiec ez desobligatzeco, ecen invitatione hau eguin baitzerauquien, remetituz euren discretioneari haien usatzea nola haiec beraiec jugeatuco bailuquete proposqui.

Luis XVIac reparatu du ere bere Ministroen errore bicoitza, are recebitu ucan baino lehen Naffarroaco Statu-Generalen remonstrançac.

Revocatu du Seneschalari çucendu convocatione-lettera. Çucendu derauquie convocatione-lettera berri bat Naffarroaco Statu-Generalei. Ez deraue guehiago ordenatu bidalcea Deputaturic Franciaco Statu-Generalei; INVITATU ditu soilqui. Autoriçatu ditu eçar dietzeten deputatione honi eta euren Deputatuen bothereei limitac eta conditioneac beharrezcoac Naffarroaco Resumaren constitutionearen, eta Naffarren escubide eta franchicien conservationeraco.

Reconocitu du beraz, Luis XIVac beçala,

1. Ecen Naffarroaco Resumaco Statu-Generalei dagoquiela deliberatzea Franciaco Resumaco Statu-Generaletaraco deputationearen gainean.

2. Ecen badutela Deputaturic ez bidalceco escubidea.

3. Ecen badutela escubidea euren Deputatuen bothereac restrengitu eta limitatzeco.

4. Ecen ecin direla sometitu içan, dela deputationearen formaz, dela Deputatuen electionecoaz, Franciaco Resumaco provinciençaco eguindaco reglementuei.

II

Naffarroaco Resumaren independenciaren frogac

Naffarroaco Resumaren fondationea remontatzen da 8. mendearen hassierarat.

Resuma hau ez da nehoiz içan movancia ezta ere dependencia Franciaco Resumarena, ezta berce ecein puissançarena ere.

Naffarroa garaiaren usurpationeac Fernando Catholicoaren aldetic dividitu du Resuma bitan.

Fernandoc nahi çuen batzea bere conquesta Aragoneco Resumari non bera baitzen proprietario. Naffarrac refusatu citzaizquion. Haiec ez çuten nahi batuac içan baicic eta Castellaco Resumari, non Fernandoc administrationea baicic ez baitzuen. Fernando ceditzera behartua içan cen.

Naffarroa-garaia batua içan cen beraz Castellaco Resumari, bainan chargoan ecen jarraitzen çuqueela, batassunaren arren, Resuma bat bere cabuz subsistantea, eta independentea Resumatic ceinari batzen baitzen.

Conditionea Johanna, Castellaco Reguinac eta Charles-Borzgarrena, bere semeac acceptatua içan cen. Haien successore guciac horri submituac içan dira euren juramentuaz, euren tronoraco advenimentuan.

Naffarroa-behereac repussatu çuen usurpatorea. Bere curageac eta bere fidelitateac conservatuac ciren Albret Etcheco Princessetan, ceinec transmititu cerauzquioten Henri IV.ari.

Henri IV.aren Franciaco tronoraco advenimentua baino lehen, Naffarroa-beherea ez da certuqui içan Franciaco coronnaren movancia ezta dependencia.

Hura ez da batua içan coronna honi Henri IV.aren Franciaco tronuraco advenimentuaz.

Nic onqui daquit ecen orduan Franciac enrichecitu duela bere code nationala principio batez, orduraino eceçaguna; harc declaratu du ecen tronura igo cen Princearen proprietate guciac, jada submituac coronnaren soverainotzari edo suzerainotzari, içanen cirela batuac escubide ossoz coronnaren domeinuari, hau da: nationearen domeinuari.

Bainan harc ez du hedatu principio hau Franciaco coronnaren soverainotza independenteei.

1607co Edictuac, ceinac, hemeçorci urthe debatezcoen ondoren, consacratu baitu azquenic doctrina berria, distinguitu du Henri IV.aren patrimonioan bi proprietate-sorte; lurrac coronnaren movanteac, eta soverainotza independenteac.

Berac declaratu ditu lurrac coronnaren movanteac batuac escubide ossoz domeinuari Henri IV.aren Franciaco tronuraco advenimentuaren bidez.

Ez du ecer erran soverainotza independenteetaz.

Bi soverainotza independente bata berceaz onqui içan ahal dira Prince bat eta beraren dominationearen azpian; bainan haiec ez dute acqueritzen hortic ecein escubide bata bercearen gainetic. Bietaco nehorc ez du escubidea berceari legueac imposatzeco.

Hala da ecen Anglaterra eta Scotia, içan direla, mende batez baino guehiago, Resuma distinctuac eta independenteac bata berceaz, nahiz eta bai submituac Regue berei.

Bada ceren Luis XIII.ac bacequiela ecen escubide ossoco batassuna, declaratua 1607co Edictuaz, ecin cela applicatu Naffarroari, ecen berac uste baitzuen ecen berce Edictu baten beharra çuela batassun hau operatzeco.

Publicatu çuen berce Edictu hau 1620co urrico hilabethean. Batu eta incorporatu çuen Naffarroaco coronna eta herrialdea Franciaco coronna eta domeinuari, içan citecen ordutic aurrera Franciaco Resumaren, coronnaren eta domeinuaren Membre censatu.

Aithorcen çuen beraz ecen ordura arte Naffarroaco Resuma ez cela içan Franciaco Resumaco membre.

Al çuen eguin ahal batassun hau bi Nationeen consentimenduaren gaberic?

Gendeen çucembideaz, ecein Herri ecin da submitua içan, ez batua, bera arren, soverainotza extrangero bati. Scotia eta Anglaterra batzeco behar içan cen bi Nationeen consentimendua.

Naffarroaco Resumaren constitutioneaz, Regueac ecin du ecein legueric eguin Statu-Generalen consentimenduaren eta vorondatearen gaberic.

Constitutioneaz artean, berac ecin du bere Resumaren batassunic, annexioneric, ezta ere incorporationeric eguin, berce Resuma edo lurrarequin: eta eguiten baçuen, Regueen juramenduac dacar, ecen orhoa içanen baita nullo eta effectu cein valoreric gabeco.

Bi Resumen batassuna, Luis XIII.ac ordennatua da beraz nulloa, Naffarroaco Statu-Generalec hura consentitu ez badute.

Bainan eta ez dute hura consentitu. Alderanciz, protestatu dute batassun-Edictuaren aurca, bere publicationetic laur egunen ondoren. Enviatu dute deputatione bat Luis XIII.ari, demandatzeco Edictu hau nullo eta ez advenitu declaratua içan cedin. Persistitu dute 169 urthez euren reclamationean.

Naffarroaco Resuma ez da beraz nehoiz behar beçala batua içan Franciaco coronnari. Jarraitu du, beraz bethi içaiten Resuma distinctu eta independente Franciaco Resumatic.

Baita du ere conservatu orain arte bere Resuma-titulua: baita bere Statuec conservatu dute ere bethi Statu-Generalen titulua, ceinac supposatzen duen Natione-corpu bat, eta ez Natione-membre bat. Baita Henri IV.ac eta haren descendenteec ajunctatu dute ere bethi Naffarroaco Regue-titulua Franciaco Reguecoari, eta Naffarroaco armac Franciacoei.

Constitutionea

 

Josu Lavin

NAFFARRERA

28 pentsamendu “Naffar Constitutionea”-ri buruz

  • Josu Lavin

    Alexandre,
    Ahal duçunean, itsats itzaçu hemen lehen bi capituluac.
    Aupa çu!

  • Milla esquer Lavin jauna!
    Hassico naiz jarcen lehen bi capituluac. Lehena Guilen jaunaren çucenquetac guehituta, eta bigarrena provisional, çucenqueten eta adostassunen çai.

  • I.
    Luis XIVren eta Luis XVIren aithorrac
    Naffarroaco independenciari

    Luis XVI, Franciaco eta Naffaroaco regueac, ordenatu derauco Naffarroari bidal ditzala Deputatuac Franciaco Statu-Generaletarat, eta eman dietzaiela bothere orocor eta nahicoac consentitzeco accordatuco liraitequeen cergac, eta legislatione eta administratione ekinça guciac cein bailiraiteque eguinac Franciaco Statu-Generalez.

    Luis XIVac berdin eguin çuen 1649an.

    Deputatzeco ordena Luis XVIac çucendua çaio Naffarroaco Seneschalari. Juntatu çaio Reglamentu bat ceinac assimilatzen baitzuen Naffarroa Franciaco Resumaren provinciei, electioneen eta deputationeen formaz.

    Hori da Luis XIVac eguin ez çuena. Deputatzeco ordena çucendu cerauquien Naffarroaco Resumaren Statu-Generalei, eta ez cerauquien neholaco forma berriric proposatu haien deputatuen electioneraco.

    1649an Naffarroaco Resumaco Statu-Generalec deputatzea refusatu çuten, Luis XIVren ordenaren bortcha.

    1789an, declaratu dute convocatione forma hau, irregular, illegal, eta anticonstitutional Naffarroaco Resumari dagoquionez. Regueari remontrançac presentatu derauzquiote, hari supplicatzeco retira deçala convocatione-lettera, çucen ez deçala anceco letterac baicic eta Naffarroaco Resumaco Statu-Generalei, eta appropria ditzala forma, substancia eta baldinçac, constitutioneari, eta escubide eta franchicia Naffarroacoei.

    1649an commetitu errorea içan cen Luis XVIaz recognoscitua eta reparatua 1651an. Egon cen urthe honetan oraindic Franciaco Resumaco Statu-Generalen convocatione berri bat. Luis XIVac recconocitu çuen ecen Naffarroaco Resumaco Statu-Generalec baçutela escubidea bidalceco, edo ez bidalceco Deputaturic. Çucendu cerauquien, ez orden bat, baicic eta INVITATIONE bat. Içan cen soilqui haiec ez desobligatzeco, ecen invitatione hau eguin baitzerauquien, remetituz euren discretioneari haien usatzea nola haiec beraiec jugeatuco bailuquete proposqui.

    Luis XVIac reparatu du ere bere Ministroen errore bicoitza, are recebitu ucan baino lehen Naffarroaco Statu-Generalen remonstrançac.

    Revocatu du Seneschalari çucendu convocatione-lettera. Çucendu derauquie convocatione-lettera berri bat Naffarroaco Statu-Generalei. Ez deraue guehiago ordenatu bidalcea Deputaturic Franciaco Statu-Generalei; INVITATU ditu soilqui. Autoriçatu ditu eçar dietzeten deputatione honi eta euren Deputatuen bothereei limitac eta conditioneac beharrezcoac Naffarroaco Resumaren constitutionearen, eta Naffarren escubide eta franchicien conservationeraco.

    Reconocitu du beraz, Luis XIVac beçala,

    1. Ecen Naffarroaco Resumaco Statu-Generalei dagoquiela deliberatzea Franciaco Resumaco Statu-Generaletaraco deputationearen gainean.

    2. Ecen badutela Deputaturic ez bidalceco escubidea.

    3. Ecen badutela escubidea euren Deputatuen bothereac restrengitu eta limitatzeco.

    4. Ecen ecin direla sometitu içan, dela deputationearen formaz, dela Deputatuen electionecoaz, Franciaco Resumaco provinciençaco eguindaco reglementuei.

  • II

    Naffarroaco Resumaren independenciaren frogac

    Naffarroaco Resumaren fondationea remontatzen da 8. mendearen hassierarat.

    Resuma hau ez da nehoiz içan movancia ezta ere dependencia Franciaco Resumarena, ezta berce ecein puissançarena ere.

    Naffarroa garaiaren usurpationeac Fernando Catholicoaren aldetic dividitu du Resuma bitan.

    Fernandoc nahi çuen batzea bere conquesta Aragoneco Resumari non bera baitzen proprietario. Naffarrac refusatu citzaizquion. Haiec ez çuten nahi batuac içan baicic eta Castellaco Resumari, non Fernandoc administrationea baicic ez baitzuen. Fernando ceditzera behartua içan cen.

    Naffarroa-garaia batua içan cen beraz Castellaco Resumari, bainan chargoan ecen jarraitzen çuqueela, batassunaren arren, Resuma bat bere cabuz subsistantea, eta independentea Resumatic ceinari batzen baitzen.

    Conditionea Johanna, Castellaco Reguinac eta Charles-Borzgarrena, bere semeac acceptatua içan cen. Haien successore guciac horri submituac içan dira euren juramentuaz, euren tronoraco advenimentuan.

    Naffarroa-behereac repussatu çuen usurpatorea. Bere curageac eta bere fidelitateac conservatuac ciren Albret Etcheco Princessetan, ceinec transmititu cerauzquioten Henri IV.ari.

    Henri IV.aren Franciaco tronoraco advenimentua baino lehen, Naffarroa-beherea ez da certuqui içan Franciaco coronnaren movancia ezta dependencia.

    Hura ez da batua içan coronna honi Henri IV.aren Franciaco tronuraco advenimentuaz.

    Nic onqui daquit ecen orduan Franciac enrichecitu duela bere code nationala principio batez, orduraino eceçaguna; harc declaratu du ecen tronura igo cen Princearen proprietate guciac, jada submituac coronnaren soverainotzari edo suzerainotzari, içanen cirela batuac escubide ossoz coronnaren domeinuari, hau da: nationearen domeinuari.

    Bainan harc ez du hedatu principio hau Franciaco coronnaren soverainotza independenteei.

    1607co Edictuac, ceinac, hemeçorci urthe debatezcoen ondoren, consacratu baitu azquenic doctrina berria, distinguitu du Henri IV.aren patrimonioan bi proprietate-sorte; lurrac coronnaren movanteac, eta soverainotza independenteac.

    Berac declaratu ditu lurrac coronnaren movanteac batuac escubide ossoz domeinuari Henri IV.aren Franciaco tronuraco advenimentuaren bidez.

    Ez du ecer erran soverainotza independenteetaz.

    Bi soverainotza independente bata berceaz onqui içan ahal dira Prince bat eta beraren dominationearen azpian; bainan haiec ez dute acqueritzen hortic ecein escubide bata bercearen gainetic. Bietaco nehorc ez du escubidea berceari legueac imposatzeco.

    Hala da ecen Anglaterra eta Scotia, içan direla, mende batez baino guehiago, Resuma distinctuac eta independenteac bata berceaz, nahiz eta bai submituac Regue berei.

    Bada ceren Luis XIII.ac bacequiela ecen escubide ossoco batassuna, declaratua 1607co Edictuaz, ecin cela applicatu Naffarroari, ecen berac uste baitzuen ecen berce Edictu baten beharra çuela batassun hau operatzeco.

    Publicatu çuen berce Edictu hau 1620co urrico hilabethean. Batu eta incorporatu çuen Naffarroaco coronna eta herrialdea Franciaco coronna eta domeinuari, içan citecen ordutic aurrera Franciaco Resumaren, coronnaren eta domeinuaren Membre censatu.

    Aithorcen çuen beraz ecen ordura arte Naffarroaco Resuma ez cela içan Franciaco Resumaco membre.

    Al çuen eguin ahal batassun hau bi Nationeen consentimenduaren gaberic?

    Gendeen çucembideaz, ecein Herri ecin da submitua içan, ez batua, bera arren, soverainotza extrangero bati. Scotia eta Anglaterra batzeco behar içan cen bi Nationeen consentimendua.

    Naffarroaco Resumaren constitutioneaz, Regueac ecin du ecein legueric eguin Statu-Generalen consentimenduaren eta vorondatearen gaberic.

    Constitutioneaz artean, berac ecin du bere Resumaren batassunic, annexioneric, ezta ere incorporationeric eguin, berce Resuma edo lurrarequin: eta eguiten baçuen, Regueen juramenduac dacar, ecen orhoa içanen baita nullo eta effectu cein valoreric gabeco.

    Bi Resumen batassuna, Luis XIII.ac ordennatua da beraz nulloa, Naffarroaco Statu-Generalec hura consentitu ez badute.

    Bainan eta ez dute hura consentitu. Alderanciz, protestatu dute batassun-Edictuaren aurca, bere publicationetic laur egunen ondoren. Enviatu dute deputatione bat Luis XIII.ari, demandatzeco Edictu hau nullo eta ez advenitu declaratua içan cedin. Persistitu dute 169 urthez euren reclamationean.

    Naffarroaco Resuma ez da beraz nehoiz behar beçala batua içan Franciaco coronnari. Jarraitu du, beraz bethi içaiten Resuma distinctu eta independente Franciaco Resumatic.

    Baita du ere conservatu orain arte bere Resuma-titulua: baita bere Statuec conservatu dute ere bethi Statu-Generalen titulua, ceinac supposatzen duen Natione-corpu bat, eta ez Natione-membre bat. Baita Henri IV.ac eta haren descendenteec ajunctatu dute ere bethi Naffarroaco Regue-titulua Franciaco Reguecoari, eta Naffarroaco armac Franciacoei.

  • Josu Lavin

    Goicoan itsatsi ditut lehen bi capituluoc.

  • Josu Lavin

    Eman deçagun ecen Europa botheretsu batec independencia emaiten derauela Naffarroa Behereari eta Naffarroa Garaiari Naffar Republica modura statalitatea aithortuz.
    Naffarroa berri horrec reclama litzaque Laphurdi, Çuberoa, Guipuzcoa , Bizcaia, Araba, Rioxa…?
    Noizbait benetaco naffar içan ciren?

    Beñat Castorene, dituçun datuequin eta nahi baduçu erançun, Laphurdi noizbait Naffarroaco partea içan da?
    Eta Çuberoa?
    Eta Baiona?

    Edonorc erançun deçaque, nosqui!

  • Josu Lavin

    Berce galdera batzuc nire ezjaquintassunetic:

    1789 baino lehen Laphurdico reguea Franciaco eta Naffarroaco reguea cen. Cergatic? Franciaco reguea celaco ala Naffarroaco reguea?

    Naffarroaco Henri III, Franciaco reguea içan baino lehen, laphurtarren ere reguea cen ala ez?

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-04-29 18:22

    Pepin historiari frantziarrak zioenez:
    Baiona Nafarroan 1177 artio ( anglo normandiarrek hartu zuten)
    Lapurdi Nafarroan 1193 artio ( berdin)
    duela aspaldi Pepinen testu bat itzuli nuen eta Zuzeun ezarri, hor dira goiko datak:
    https://zuzeu.eus/euskal-herria/bayonne-une-ville-gasconne-gilhem-pepin/
    1789an Lapurdi kontsideratua zen Frantziako probintzia bat bezala bainan estatus berezi batekin (biltzarra, foruak, hizkuntza…) jiten zaiona anglo normandiarren garaitik. Anglo normandiarrei hartu eta, frantziako erregeek guti edo aski errespetatu zuten estatus hori bainan erregea zen frantziako erregea.
    Biak noiztik ziren biak Nafarroan?
    Ezdakit Nafarroako erreinuaren hedapena ezagutzen duen bati galdegin behar zaio.
    Zuberoaz ez dakit ezer.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-04-29 19:02

    “1789 baino lehen Laphurdico reguea Franciaco eta Naffarroaco reguea cen. Cergatic? Franciaco reguea celaco ala Naffarroaco reguea?”
    FRANCIACO REGUEA CELACO (ene ustez)
    Naffarroaco Henri III, Franciaco reguea içan baino lehen, laphurtarren ere reguea cen ala ez?
    Ez (ene ustez)

  • Josu Lavin

    Beñat,
    Emaiten dituçun datuac osso valiagarriac çaizquit.
    Gauça batec naduca axolaturic.
    Leiçarraga Berascoitzen (Laphurdi) jaio arren, naffar modura aguercen çaicu Reguinari eguiten deraucon dedicatorian. Aguian Bastidan lan eguin çuelacotz?

  • Josu Lavin

    Dedicatoria Reguinari:

    A TRESILLUSTRE DAME IEANNE D’ALBRET, Roine de Nauarre, Dame souueraine de Bearn, &c. son treshumble & tresobeissant seruiteur Iean de Liçarrague de Briscous desire grace & paix en Iesus Christ.

    MAdame, ie seroye à bon droit blasmé de temerité, de ce que vous estant comme incogneu i’ay esté si hardi que de vous dedier ceste translation Basque du nouueau Testament, si pour le moins ie n’amenoye quelque excuse de ceste mienne hardiesse. Entre les autres raisons qui m’ont induit à ce faire, cestes-cy m’ont esmeu le plus, assauoir, vostre tresrenommee humanité & pieté. Quant à l’humanité, encores que ma condition soit telle, qu’il sembloit qu’elle ne deust iamais paruenir iusques à moy, toutesfois i’en ay senti infinis effects, mesmement en ce qu’il a pleu à vostre Maiesté m’ordonner gages, & me faire entretenir en vostre pays de Bearn: mayantpar ce moyen donné grande occasion & ouuerture pour sortir des perplexitez d’esprit ausquelles i’estoye presque du tout plongé, & de la captiuité où i’estoye detenu, la souuenance de laquelle me fait encores dresser les cheueux en la teste. Quant à la pieté, elle a engendré vne si grande reuerence de vous és cœurs des gens de bien, que mesme ceux qui ne vous cognoissent point de face, ne peuuent assez admirer vostre vertu, pour les louanges qu’on vous donne à bon droit d’estre tant affectionnee à restablir les ruines du temple de Dieu: lequel ayant esté presque du tout abbatu & demoli, est reedifié par vostre moyen, & reprend son ancienne beauté qu’il a euè autresfois du temps des Apostres. Pour le moins ie puis mettre en auant vostre pays de Bearn, lequel ayant esté autant farouche & rebelle à la parole de Dieu, qu’autre qu’on pourroit alleguer, neantmoins auiourd’huy, par la grace de Dieu, qui s’est serui de vostre zele, prudence & magnanimité, est si bien appriuoisé, que la parole de Dieu y est paisiblement & en grande edification preschee, & la discipline ecclesiastique deuèment exercee. Mais quoy? ce n’est pas à moy d’entrer si auant au discours de vos louanges, de peur que la clarté d’icelles soit aucunement obscurcie par l’insuffisance de mon style. M’arrestant donc ici, encores m’oseie promettre que ce qui a esté dit me pourra defendre contre quelques vns, qui font profession de mesdire & blasmer mesmes les plus droites & entieres volontez. Car y peut-il auoir petitesse de condition ou autre telle chose, qui m’ait deu empescher de dedier vne œuure si saincte à vne Roine dont le sainct zele & la pieté sont tant recommandez par tout le monde? Si on replique qu’vn autre eust mieux fait cela que moy, ie pourray faire seruir à ma defense ce que dit vn iour vn nommé Pædaretus, lequel ayant failli à estre esleu au nombre des trois cens Magistrats de la ville de Sparte, s’en retoutna tout ioyeux en sa maison, disant qu’il s’esiouïssoit de ce qu’il s’estoit trouué en la ville trois cens hommes meilleurs que luy. Aussi puis-ie bien dire, que s’il se feust trouué mille personnes qui m’eussent releué de ceste miemne peine, qui est plus grande qu’on ne penseroit point de prime face, i’en eusse esté autant ioyeux, que i’ay esté marri de ce qu’autre que moy ne s’est mis en auant pour commencer. De ceci pourront rendre tesmoignage ceux qui principalement m’ont incité à prendre ceste charge. Et afin que ie die ce qui en est, encores que voz grandes vertus, Madame, & principalement celles desquelles i’ay parlé, & les exhortations vehementes de monsieur de Gramont (qui estoit pour lors vostre Lieutenant general) ensemble les frequentes sollicitations de messieurs de Belsunce & de Meharin, & de quelques autres mes amis, ne fussent que trop suffisantes pour m’esmouuoir: toutesfois quand ie consideroye que mesme de nostre temps tant de sçauans personnages se sont employez à la traduction du nouueau Testament tant en Latin, François qu’en autres langues fort riches & vsitees: & que depuis les mesmes traducteurs, & apres eux les autres ont trouué plusieurs choses à redire, tant au sens qu’au langage, me voyant moins que rien en comparaison d’eux, n’ayant que le seul zele & desir de profiter: & craignant que t’effect ne peust respondre à ma volonté, ie m’arrestoye tout court: & peu s’en fallut que ie ne desistasse entierement, voyant mon entreprise d’autant plus grande, que la langue en laquelle i’ay escrit est des plus steriles & diuerses, & du tout inusitee, pour le moins en traduction. Toutesfois m’asseurant que les Basques, entre toutes autres nations, n’estoyent point si barbares que de ne pouuoir recognoistre le Seigneur en leur langue, & voyant, l’occasion qui se presentoit, esperant aussi qu’il y auroit de plus suffisans que moy qui tiendroyent la main à l’œuure (comme il s’est trouué quand par ordonnance du Synode de vostre pays de Bearn, it a esté question de reueoir & conferer la besoigne) m’appuyant apres Dieu sur vostre authorité, accompagnee d’infinies vertus, à la fin ie me resolu de faire ce qui seroit en moy, & raporter de bon cœur ce qu’il a pleu à Dieu me donner pour l’edification de son Eglise. Mais encores ce qui me donna plus grande asseurance, fut l’esperance que i’eu que par ce moyen la pure parole de Dieu auroit entree & accroissement au pays des Basques, & que pour ce faire ceci vous seruiroit conme d’vne trompette, par laquelle Dieu vous appelle pour faire la guerre à Satan en vostre royaume de Nauarre, aussi bien que vous l’auez faite & continuez en tous les autres lieux de vostre domination. Au reste, quant à la diligence que i’ay prise, & au fruict qu’elle peut apporter les autres en iugeront. Ie diray seulement ceci, que me souuenant tousiours de l’expres commandement de Dieu, qui est de ne rien oster ni adiouster à sa parole, ie l’ay fait le plus fidelement qu’il m’a esté possible. Il reste que ie supplie vostre Maiesté de prendre le tout en bonne part, regardant plustost à la grandeur & dignité de l’œuure, qu’aux imperfections & à la petitesse du Translateur. Cependant ie prie Dieu, Madame, qu’il vous maintienne longuement pour se seruir de vous à sa gloire, & au salut de vos poures suiets, vous gouuernant en toutes choses par son sainct Esprit, auec Monsieur & Madame vos heureux enfans. A la Rochelle levingt deuxieme d’Aoust, 1 5 7 1.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-04-29 19:39

    Zuk diozuna izango da arrazoia
    Bestenaz ere
    Bi herrien artean 6edo 7 kilometra
    Sortetxetik Bastidara menturaz gutiago
    Ez zitela sobera axola horrentzat

  • Oliber Foix 2020-04-29 20:36

    Lapurdiri buruz normalean enfokatzen da arazoa bakarrik politika aldetik.
    Bainan eliza aldetik ikusiz, gauzak beste moduan izan daitezke.
    “Hasieran” Tarbelarren (Tarbelli) “civitas” zegoen eta Akize zen metropolia. Erromako inperioan askotan gertatu den bezala “civitas” delakoak bilakatu dira elizbarrutiak. Akizeren kasua…
    Aldiz Baionako elizbarrutia berandu sortzen da Akizeko elizbarrutiaren hegoaldean XI.mendean, Nafarroako erresuma oso indartsu delarik. Ez dakit nork hartu duen iniziatiba Baionako elizbarruti %100 euskalduna sortzeko. Seguraski Nafarroako erregeak dauka zerikusirik hortan. Akizek onartu behar zuen lurralde handi bat galtzea… Elizbarrutiarekin batera Lapurdiko bizkonterria sortzen da ere bai.
    Elizbarruti berrian beraz sartuta dago Lapurdiko bizkonterria, bainan elizbarrutia zabalagoa da berez.
    Nere ustez elizbarruti hau sortua izan da nafarra izateko.
    Dena den laister gertatzen da Nafarroako gainbehera (Atapuerka 1054, Peñalen 1076) alde batetik eta Vasconiako dukerriaren dinastia aldaketa forzatua (Guillaume VIII 1063) bestaldetik. Testuinguru hontan nafar presentzia Baionako elizbarrutian kolokan dago. Alfontso Borrokalaria nafar erregea Lapurdin sartzen da (1130-1131) kontrola mantentzeko. Geroxeago Akitania ingelesa bilakatzen da (1152) eta aliatzen da Gaztelarekin ezkontza bidez (1170). Nafarroako interesak mehatxupean daude. Rikardo Lehoi-bihotzak hartzen du militarki Baionako elizbarrutiko mendebaldea eta kostaldea (1177). Militarki noren kontra? Bizkontea bera bakarrik oldartu zen ala? Edo hobeto izan da bizkontea Nafarroako eraginpetik kentzeko.
    Adostasuna etorriko da 1192/1193an Rikardo eta Berengaria ezkontzen direlarik. Zoritxarrez haurrik gabe hiltzen da Rikardo (1199) eta Nafarroak aliatua galtzen du. Berehala Gaztelak konkistatuen du Nafarroa maritima (1199-1200). Urte berean Alienor Akitaniakoa (Ingalaterrako errege berriaren ama) pertsonalki joaten da Burgosera konkistatutako Nafarroa maritimatik pasatuz. Burgosen hautatzen du bere biloba Blanka Gaztelakoa izateko Louis VIII.ren emaztea (1200ko maiatza).
    Tartean Nafarroak galdu du Baionako elizbarrutiaren lurralde gehienak eta “Nafarroa maritima” deitzen dena: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa. Hemendik aurrera erresuma kondenatuta dago txikia izateko.
    Nafarroako presentzia “mirakuluzki” mantenduko da Baionako eta Akizeko elizbarrutien parte batean bakarrik (“Nafarroa Beherea”).
    Baionako elizbarrutia sortu baldin bada Nafarroako erregearen oniritziatekin, esan genezake jatorriz nafar elizbarrutia dela. Elizbarrutia sortzen da bake giroan printzipioz.
    Ondoko muga aldaketa guztiak indarkeria bidez gertatu dira Nafarroako kalterako. Mugak egonkortuko dira 1200 eta gero. Ondorioz Baionako elizbarrutia nafarra da eta Lapurdi ingelesa lehenik eta gero frantsesa.
    Elizbarrutiak erakusten du hasierako konfigurazio nafar bat.
    Horrela ikusten dut Lapurdiko nafartasuna… Bainan behar bada zerbaitetan oker nago…

  • Josu Lavin

    Anhitz esquer, Oliber!
    Nire ustez Leiçarragac euscara unificatu eguiten duenean naffarrera (naffar hizcunça nationala) sorthuz euscaldun guztiac, Euscal Herri ossocoac, ditu buruan.

  • Josu Lavin

    Beñat,
    Iruditzen çait Bizcaiaren eta Laphurdiren egoera berdinsua dela.
    Hassieran naffar lurraldeac dira, baina berce statu batera passatutacoan (Gaztela/Espainiarat edo Franciarat) beren systema forala atchiquitzen dute libertate handi handian.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-04-30 09:31

    Arrazoia dukezu Josu. Bainan gelditzen zait gauza asko konprenitzeko oraindik. Adibidez nobleziaren errola?
    Izan ere feudlismoak ez zen errotu Lapurdin. Alta hainbat familia noble baziren titulua izabazi zuketenak Frantziako edo Nafarroako erregeen zerbitzuan. (Adibidez orok estimatua iduri zuen Uztaritzeko Haitz familia). Ez zuten parte hartzerik Biltzarrean bainan zergak pagatzen zituzten (iduriz besteek baino gehiago!) Badut Xabier Elosegik emana 1989ko haien eskabide kahierra nun horretaz pleinitzen ziren.
    Bestetik Biltzarrean ordezkatua baitzen, iduritzen zait erregeak bere ordezkaria familia horietan hautatzen zituela ( hau kontrolatzekoa da).
    Lapurdiren estatus hori ezin jasanezko zitzaien Erreinuaren administratzailei ( batez ere fermiers generaux) eta piskanako jankatzen zuten azken mendeetan zehar.
    Adibidez Biltzarraren biltokia ibilkaria zen lehen eta lapurdi derrigortua izan zen Uztaritzen egitera, Baionako Erreinuaren administrazio hurbilenaren ondoan zelako agian.

  • Josu Lavin

    Laphurtarren Bilçarra Heren Statucocoençat cen, nora ez ciren sarcen ez nobleric, ez aphecic.
    Bizcaian ere beçala, nic uste.
    Ongui iruditzen çait systema hau.

  • Jakes Esnal Laphurdico noblea

    Nere aita moducoa den lagun burquidea dut St Martin de Ré irlaco presoindeguian. Bera Laphurdico euscal gudari aberçalea da, communista eta republicanoa. Jakes Esnal jauna da. Presoindeguian dago bere aurcaco provaric gabe, torturen bitartez atherataco aithorcetan oinharritutaco vici ossoraco sentencia baten presoner, erabaqui politico baten ondorioz. Berac osso argui du ecen berac hartu dituen erabaquiac eta haien ordaina compromiso civico bati erançuten deraucotela, principio republicano eta socialista bat çucentassunaren alde ceinari jaun denac ez baitrauco uco eguiten, bere communitatearen alde.

    Hoguei eta hamar urthe bethe ditu jada gatibu hartu çutenetic. Jakesec damaicu euscaldunoi prestige bat eta respectu bat Franciaco tripetan barrena nola berce nehorc eguingo ez bailuque. Presoindeguico uniformatuen burua commandantearequin çucen eta argui minçatzen cen, eta nabaritzen cen ez çutela Laphurdico guiçontto hau petit basque beçala.

    Bera eçagutzeco ohorea içan nuen, nere hegoaldeco ttiquitassunean, berarequin ikassi nuen francesa hizcunça ondo erabilcen, baita loreac opharitzen, Historia, gastronomia, bai eta euscaldunoc ez garela pringatu batzuc, ceina ahanzten hassia bainincen orduan. Astero hamaica liburu eta guehiago iracurcen du, eta halaco pidgin bat hitzeguiten du euscararen, gazteleraren eta francesaren artean nerequin. Federico Krutwigen inguruan eztabaidatu guenuen asco eta asco, euscarari eta grecoari buruz, thema contemporaneoac, historicoac, artisticoac… Hitz çucena eta arguia du, ceren bera osso cultivatua baita. Berari aditu neraucon lehen aldiz euscarazco hitzac eta esamoldeac nola saltsa, espantu, batche, bai eta humure hitza bera humure dela eta ez humore, erraitearren. Il de Réco patioan kirola eguiten eta iracurcen emaiten guenuen eguna, eztabaidatzen, hausnarcen, etc.

    Le Dauphin itsasoncico gutunac iracurri nituenean compturatu nincen ecen salsa hitza, ceina Jakesec asco aiphatzen baitzuen: – Tás vu dans quel saltsa on est?, XVIII. mendean ere erabilcen çutela Laphurdin naffarreraz gutunac idazten cituzten haiec. Jakesec gutunac idazten dituenean çucentassuna eta tchucuntassuna mantencen du haiec beçala. Laphurdico herria aguian delaco Euscal Herrian cultivatuena eta garatuena cembait aspectuetan.

    Jakes socialista iraulçailea da, eta bere arma guztiac gordetzeco escubidea du irabacia, noble den heinean, bere armairu proprioan. Polverel ere iraulçailea cen, humanista, Jakes beçala, eta bere principio republicarrac eta laicoac, Franciaco Iraulçan jacobinoen alderdian ibilcera eta ondoren bai Santo Domingon esclavotza borrocatzen aritzera ere eraman çuten. Polveren passa den mendeco bigarren erdialdean vici içan balitz adisquideac içan litezque, ala ez, bainan biac dira iraulçaileac, nobleac, infançoneac, asqueac, benetazco naffarrac. Heguien artean eguia eguin çuten ekinçaren bithartez, nola gu hemen hitzaren bithartez eguiten baitugu.

    Franciaco televisione-cate batec arguitaratu berri du documental bat non franciarrec euscaldunequico respectu bat erakusten duten, euscaldunec euren burua defendatzen ere jakin badakigula, bordel erraldoi honen heguien artean. Hegoaldean ere anceracoa da, hala ere. Personna nobleac dira injusticien aurrean bere ondorioequin Ez! erraiten dakitenac. Submituac eta adamanteac daude euscal herrian, berce thoqui gucietan beçala, bainan Europan badaquite euscaldunoc ez garela pringatu batzuc. Guero bacoitza den beçalacoa da, bainan hori berce gauça dugu. Euscal presoner politicoac dira gure herriaren adiamanteac.

    Maiteco nuque mundua baldin dathorren hilabethe honetan bere Donibane Lohiçuneco etchera viciric eta bethi beçala alaitsu eta indartsu vueltatuco balitz.

  • OPHARIA

    (Federico Krutwigen poiemattoa 1983 urthecoa Computer Shock liburuan arguitaratua krutwigeraz, naffarrerara itzulia)

    Oh guiçon eleutheriaren alde gathazcatzen duçuen hoc!
    Hoploac escuetan dituçuela
    eta ohorea çuen psychean gathazcatu duçue,
    eta orain ere gathazcatzen, gure herriac
    herri ta guiçon guciec educ deçaqueten
    vici hontaco thesauro handiena educ deçantzat,
    ceren eta haren gabe nehoiz ere phitz ez bait diteque
    axiomaren eta soteriaren pneuma.

    Ez çaituzte garhaituco gure etsai adiallactoec,
    nahiz eta aberçale gaiztoac adiquia hontan
    lanquideac direnarren.

    Oh gogo hypseloaren guiçon hoic!
    Euscal Herriaren aincinean çagozte.

    Ait lequigu ethor ekinça eleutheroginen garhaipena,
    jadanic Salaminan eta Himeran
    Niquea eta aberriaren anexartesia ethorri cirenez.

    Honela bada handia içanen da çuen epainoa
    belhaunaldien aionen aionetan.
    Eta çuen loria Historian ecin hilezcoa gueratuco da.

    Doxa çuei,
    Euscal Herriaren anexartesiaren alde gathazcatzen duçuen hoiei!
    Doxa gathazca hontan erori eta hil diren guciei,
    ceren haienac bait dira aberriaren esquerra
    eta ecin hilezco jaincoen Charia.

    Çuequin hitza bethi gathazca quide içan da, eta içanen,
    ceren eta hitza ossotoro bethi ekincen hacia içaiten baita.
    Guiçonen ekinçac honela hatsarrean
    elhe çucenen hacietatic sorcen dira.

    On har eçaçue ophari hau
    eleutheriaren eta anexartesiaren lorceco ethorquiçunean
    beharrezco den spermaren araura.

    Içan bedi itauncari hauien iracurtea
    gure nahi handietaco lagunça.
    Ecen neu soilic naiz hitza, bainan çuec ekinça eta eguileac

    Hontara badaquiqueçue cer den eguiteco

    FKS

  • Josu Lavin

    Alexandre,
    Anhitz esquer!
    Adeitassunez

  • Honaco hau da Leiçarragac Johana reguinari çucencen deraucon hitzaurrea, gaurco naffarrerara ekarria. Systema berbera da Le Dauphineco gutunena. Naffarrera Laphurdin forgeatu eta garatu cen.

    GVCIZCO ANDRE NOBLE Ioanna Albrete Naffarroaco Reguina Bearnoco Andre guehién &c, denari, bere cerbitzari gucizco chipiac eta gucizco obedientac, Ioannes Leiçarraga Berascoizcoac, Iesus Christen gratiá eta baquea desiratzen.

    ANDREA, ceren ni çure eçagun gabea beçala naicelaric, Testamentu berriaren heuscarazco translatione hunen çure Maiestateari dedicatzera ausartu içan naicen, mereci onez arintassunez accusa ahal neinde, baldin neure ausartgoa hunez cerbait excusa bereren eman ezpaneça. Bada, niri haur eraguin draudaten anhitz berce raçoinen artean içan dirade, çure humanitate handi gende prestu guciéz laudatua, eta Iaincoazco çure zelo handia. Çure humanitateaz den becembatean, ene manerá halaco bacen-ere, non ezpaitzuen irudiric-ere çure humanitatea seculan enegana hel ahal leitela, guciagatic-ere anhitz aldez hura valiatu içan çait, eta principalqui, çure maiestatearen placera hala içanic gage ordena lequidan, çure Bearnoco herrian entretenitu içan naicen becembatean: ecen halaz eman içan çait, ithoa beçala azpitic nenducaten gogo-arranguretaric, eta orhoitzeac-ere buruco biloa latz eraciten drautan captiuitatezco suiectionetic ilkiteco occasione eta moien. Eta çure zelo Iaincoazcoaz den becembatean, harc du engendratu çu baithara gende prestuén bihotzetan halaco reuerentiabat, non are çure eçagutzea eztutenec-ere ecin asco mirets baiteçaquete çure verthutea, çuri çucen onez emaiten çaizquiçun laudorioacgatic ceren hain affectionatu eracusten çaren Iaincoaren templeco gauça gaizquituén dreçatzen, eta ceren harc, quasi deseguin eta arrasatu içanic, orain çure moienez reedificatzen delaric, recrubatu baitarama bere leheneco edertassun Apostoluén demborán ohi çuena. Hunetacotzat exemplutan frangoqui allega ahal deçaquet çure Bearnoco herria: hura behin berce erran ahal daitenic batre beçain Iaincoaren hitzaren recebitzera behatu gaitzetaco eta rebeleracutsi içanic. guciagatic-ere, Iaincoa çure zeloaz, çuhurtziaz eta gogo-handitassunaz cerbitzatu içanic halacara mansotu eta ematu içan da, non egungo egunean Bearno gucian Iaincoaren hitza paisiblequi eta edificatione handitan predicatzen baita, bayeta disciplina ecclesiasticoa eguiazqui eta bide beçala obseruatzen. Baina cer? etzait niri eman çure laudorién aippatzez hain aitzina auançatzea, hetango claretatea neure minçatzeco insufficientiaz ilhun ezteçadançat. Baina hunetan gelditzen naicela-ere, sporçu dut ecen, ahal liratequeen vorondateric çucenenez eta hobenez-ere gaizqui minçatzeaz berce officioric eguiten eztuten batzuetaric, ia erran içan denac-ere defenda ahal neçaquela. Ecen ahal datequea ene conditionezco bachotassunic ezpa hunelaco berce gauçaric batre, ni hain obra saindu baten, bere zelo eta affectione sainduagatic mundu gucietan hambat laudorio emaiten çayon Reguina bati dedicatzetic guibeleratzeco nuenic? Eta baldin edoceinec replicatu nahi balu eta erran, ecen eguin içan dena, nic baino hobequi berce batec eguin vkan luqueela: hunetan, applica ahal deçaquet neure defensionetan Pædaretus deitzen cen Sparta hirico batec egun batez erran vkan çuena: çacussanean ecen hirico hirur-ehun magistratuetaric bat içatera, etzela hura elegitu içan biltzarretic alegueraqui bere etcherat itzuli içan cen, cioela, ecen atseguin handia luela ceren hirur-ehun guiçon hura baino prestuagoric hirian eriden içan ciraden. Segur nic-ere erran ahal deçaquet ecen milla eriden içan balirade-ere, ni arindu nenduqueitenic pena hunetaric (cein içan baita nehorc lehen vicitic estima ahal liçaqueen baino handiago) nic vkan nuqueela hambat atseguin nola vkan baitut atsecabe ceren niçaz berceric hatse baten eguitera auançatu içan ezten. Huneçaz testimoniage ekar ahal dieçaquedé principalqui cargu hunen hartzera incitatu vkan nautenéc. Eta dena den beçala erran deçadançat, Çure verthute handiac, Andreá, eta principalqui nic orain aippatu ditudanac, bayeta orduan çure Loctenent general Agramondeco Iaunaren exhortatione handiac, eta Belçunceco eta Meharineco Iaunén eta cembeit berce ene adisquideren sollicitatze ardurazcoac, ene goga eraciteco asco eta sobera içanagatic: hala-ere consideratzen nuenean, nola gure demborán-ere anhitz personage iaquinsuric Testamentu berriaren translationean emplegatu içan den, hambat Latinez, Francesez, nola anhitz berce lengoage abratsez eta praticatuz: eta guero nola Translataçale beréc eta hayen ondoan bercéc anhitz gauçatan, bay sensuan bay lengoagean cer erran eriden vkan dutén: eta ikussiric ecen halacoequin comparatzera ez-deus baino ezdeusago nincela, eta neure buruäri quasi gogo nahiaz eta probetchu eguiteco desiraz berceric eznacussolaric, eta nic hala vorondate vkanagatic, beldurrez gauçá ez ledin moldez burutan ilki: carguären hartzera bathiric ecin naidiqueen, eta guti falta cedin non ezpainendin choil guibelera, nacussanean hambatez ene entrepresa handiago, cembatez nic scribatu dudan lengoage motá baita, sterilenetaric eta diuersenetaric: eta oraino, translationetan behinçat, usatu gabea. Alabaina segur içanez ecen Heuscaldunac berce natione gucién artean ezgarela hain bassa, non gure lengoagez ecin eçagut eta lauda deçagun gure Iainco Iauna: eta ikussiric ecen occasionea presentatzen cela, bayeta sperançaz ecen ni baino sufficientagoric-ere içanen cela obrán escu eduquiren luenic (nola eriden-ere içan baita Bearnoco synodoaren ordenançaz lan eguina visitatu eta conferitu behar içan denean) azquenean, Iaincoaz landán, çure anhitz verthuterequilaco authoritate handian sporçu harturic, gogo eguin neçan, neure ahal guciaren eguitera, eta Iaincoac eman placer vkan drautan guciaren vorondate onez haren Eliçaren edificationetan emplegatzera. Baina are guehienic bihotz eman vkan cerautana cen nic nuen sperançá, ecen moien hunez Iaincoaren hitz purac vkanen luela sartze eta auançamendu Heuscal-herrian: eta hunetacotzat çu Andreá, hunez cerbitzaturen cinadela trompettabaten ançora, ceinez Iaincoac deitzen baitzaitu hala çure Naffarroaco resuman-ere Satani guerla eguitera, nola eguin eta eguiten-ere baitraucaçu çure dominationeco berce leku gucietan. Goiticora, nic obra hunetan eçarri vkan dudan diligentiaz eta penaz bayeta hunetaric ethor ahal daitequeen emendioaz den becembatean, bercéc iugeaturen duté. Haur bay erranen dut, ecen bethi orhoitic nola Iaincoaren manu expressa den haren hitzari deus edequi eztaquion ez eratchequi: hala eguin ahal dudan fidelquiena eguin vkan dudala. Hunen, gainean çure maiestateari supplicamenduz nagoca, dena onetacotz othoi recebitu nahi duçun, obraren handitassunera eta dignitatera behatzenago duçularic ecen ez Translataçalearen imperfectionetara eta chipitassunera. Hambatequin Iaincoari othoitz eguiten draucat, Andreá, nahi çaituen othoi bere Spiritu sainduaz bethi illuminatzen çaituelaric, çure dohain-onetaco haour Iaun Andrequin batean, bere gloriaren auançamendutan eta çure suieten edificationetan luçaqui conseruatu.

    Rochellan Agorrilaren 22, 1 5 7 1.

  • Are aphur bat urrunago joanen ninçateque, ere. Joanna reguinaren bastionea cen La Rochelle. Oker ez banaiz Joanna piraten princessa icendatu çuen batec, berce batec Pyrenneoco sorguina, etc.

    La Rochelle da Guyenaco porthua, Vasconiaren mugaldea oker ez banaiz. Aro Modernoan cehar euscal herriarequin eta Laphurdirequin lothura historico handia du itsas eremu hau. Naffarroac berez legalqui reguinaren ekinçaz practicatzen çuqueen bere soverainia, bere movancia proprioan. Eta hori catequeen, documentuen, muguimenduen eta mappen beguiradatic ikussia Vasconiaren ipharaldea. Naffarroa Vasconiaco nationea bilcen çuen structura statala cen, orduco baldincetan.

    Naffarroaco resumaren baithan, baina laphurtar batec Paben redactatua, eta La Rochellen arguitaratua.

    Osso interessant da hau gure Historia ulerceco.

  • Johana III reguinac baçuen ere alhaba bat. honaco hau athera dut Wikipediatic:

    Naffarroako Johanna III.ak alaba bat izan zuen, eta hark Biarnoko Erresuma heredatu zuen. Honako hau esaten digu Wikipediak: Catherine de Bourbon (7 February 1559 – 13 February 1604) was a Navarrese princess. She was the daughter of Queen Joan III and King Anthony of Navarre. She ruled the principality of Béarn in the name of her brother, King Henry III of Navarre, from 1576 until 1596.

    Catherine was born on 7 February 1559 to Jeanne d’Albret, Queen of Navarre and her co-ruler, Antoine de Bourbon. She was named after her godmother, the French queen Catherine de’ Medici.
    Jeanne converted to Calvinism a year after Catherine’s birth and declared it the official religion of the Kingdom of Navarre. Antoine, conversely, remained a Catholic and turned against his wife and threatened to divorce her. He died fighting for the Catholic cause on 17 November 1562. Catherine was with her mother and elder brother, Henry, as they fought for the Protestant cause. The Queen died on 9 June 1572, and Catherine’s custody was assigned to Catherine de’ Medici and Charles IX. During the St. Bartholomew’s Day Massacre, Catherine and her brother were forced to convert to Catholicism. After the death of Charles IX in 1574, the new king, Henry III, considered marrying Catherine. She almost married James VI of Scotland, and her brother sent ambassadors to Edinburgh, including Claude de l’Isle.

    Ez daquit honec Çuberoarequin cerikussiric duen.

  • Laphurdico XVIII. mendean erabilcen cen euscara irudicatzeco eredu bezala gutun bat hartu dugu Lapurdum aldizcaritic.

    Euskal ikerketen aldizkaria | Revue d’études basques |
    Revista de estudios vascos | Basque studies review
    Numéro spécial 2 | 2015
    Othoi çato etchera

    A Presente Lettre soit rendüe a Bernard harismendy habitant de Loüisbourg. A Loüisbourg. Saran eguina oxailaren 26 an 1757

    Ene seme maitea

    Badaquiçu bi urthe huntan ezdarotaçula ez bici çaren ez eta ere çure berriric batere eman; apparancias ahanxi çaitçu aita nauçula; aditu dut fortuna handi bat eguin duçula hor esconçeas, jainco jaunac lagun eta guida çaitçala, eta eguin deçaçula gratia cure baithan ongui onguy sarthuric çure faltac ongui essaguturic niri eta çure ama gachoari eta familia guciari eman darocussu nahigabe handia erreparatçeco, nic dessiratçen darosquiçudan gaixac aise jassanen tutçu. Errecibitu nituen çuc egorri cinerosquidan 250 ac eta alchatcera eman niotçan M. Haranchipiry, eta guero ondoan nere behar handian erretiratu nituen handic eta emplegatu nere denboran uste dut aita qualitatean cenbait axeguin chumes lagundu eta favoratu caitudala; bisquitartean egorri tutçun sossen galdea eguin dioçu eguin behar etçinionari erran nahi dut M. Harançhipiri, niri egorri çinerosquidan eta niri galdeguin behar cinerosquidan eta ez hari, eznuen pretenitçen sos hequin galdea eguin behar çinerotala, hor eguin duçun saltsa, hor çhuçhen saçu, nitas nitas beçanbatean estut pagatuco çure anaya primoa escondu ha goanareneco alabarequin, berce familia guciac ere ossassuna du. dessiratcen darotçut ossassuna perfet bat eta guelditçen nais çuc ni ahanxi arren çure aita ona marcatu baitçinarotan collacareneco semeari prestatu ciniotçala hemecorcy libera, eta galde netçola, eta erretira netçola hartu dut particularrean guiçon gaste hura, eta dio egundaino ezdioçula deussic eman; bioc hori elquarganatçen çaretenean churituco duçue. Monsieur haranchipic milla gorainci darotçula jaincoari othoix eguinen diola çutas eta orhoit çaitecila heriotçeas eta çure arimaren salbamenduas.

    Honetan ikusten ahal dugu nola herriak bazuen Lapurdiko kostaldean euskara maila bat, eta idazten eta irakurtzen zekitela. Esan beharra dago ezen eredu ortografikoa, sintaktikoa eta gramatikala euskara klasikoa dela, orduko ezaugarriekin noski.

  • Josu Lavin

    Berce documentu bat cargatu dut nire carpetan:

    https://www.dropbox.com/s/0tdptc1vqq76rj2/Los_Fors_et_costumas.pdf?dl=0

    Bearnoco Foru eta Costumac

    Lehenengo editionearen berreditione bilingue (paperean eta pdf) bat existitzen da, ceinarequin batera frances itzulpena baitathor, baina ez dut lorceric ukan.

  • Mila esquer Josu!
    Biarnoco Foruen textua araço gaberic ulercen dela uste dut. Cein hizcunça da hori, biarnesa, gascoiniera? Nic iracurria dut ecen gascoiniera naffar-aragonesa delacoaren aldaera bat dela. Edozein moduan naffarrerarat ohitua naizelaric, ez nuen berheizten ipharaldecoa edo hegoaldecoa cenic. Hori al da naffar ekialdeco romancea?
    Interessant içango liçaiteque ere, nola castelleran vascuencearen aztarnac aurquitzen diren, gascoinieran ere aurquituco baguenitu.
    Azquen finean, hauec ere gure herriaren baithan dauden hizcunçac dira ere.

  • Josu Lavin

    https://fr.m.wikipedia.org/wiki/B%C3%A9arnais
    Bearnesa Bearnoco gascoinera da. Penagarria da francesa nola irensten saiatu den.

    Hemen:

    http://147.210.215.104/viewer/show/19#page/n5/mode/1up

    Los fors et costumas de Navarra

    Eta hemen ere:

    https://www.euskalmemoriadigitala.eus/handle/10357/2334

    Naffarroan erabili diren erdarec eraguinda ROMANICA hizcunça plaçaratu nuen duela 20 urthe:

    https://ia.m.wikipedia.org/wiki/Romanica

    Interlinguan oinharritua da.

  • Josu Lavin

    Naffar Resumaco Foruac eta Costumac documentua sarthu dut nire carpetan.
    Hauec ere bearnesez idatziac dirade.

    https://www.dropbox.com/sh/7heqowseudt11nj/AABrVehkvSa93eNxHJ48a1Jua?dl=0

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude