Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan

Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan –

Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoanGaur 2020-4-28, asteartea. Umeak (14 urte) kalera ateratzeko baimena eman zuen igandean Espainiako “aginte bakarrak”. Atzoko datuen arabera (Osakidetza, Berria, Naiz), Euskal Herrian “ofizialki” 14 hildako berri izan omen dira, Araban 2, Nafarroan 1, Bizkaian 10, Gipuzkoan 2, Iparraldean (10 izan omen dira guztira)? Paisos Catalans 11365 guztira (aurreko asteko ostegunean bikoiztu zituzten zaharren egoitzetako batzuk zenbatzen). Euskal Herrian guztira 1697 hildako, 530 milioi biztanleko (1697/3,2), Espainia (510) eta Italia (453) baino okerrago.

Aurrekoetan bezala, erreferentzia izateko munduan gertatzen denarekin, ez da zaila Euskal Herriko zerrenda makabroa osatzea, minimoak gutxi gora behera (jakinik hildakoak ezkutatzen dituztela…), hildakoak / milioi biztanleko:

1.- Araba: 340/ 0,32 = 1062 hilik milioiko.
2.- Nafarroa: 432 / 0,64 = 675.
3.- Bizkaia: 668 / 1,15 = 580.
4.- Gipuzkoa: 247 / 0,71 = 347.
5.- Iparraldea: 10 hildako.

Euskal Herria: 1697/3,2 = 530 hildako milioi biztanleko.

Erreferentziak Europan eta munduan ( worldometers.info/coronavirus/#countries ) :

1.- Paisos Catalans: 11365 / 14,2 = 800.
2.- Belgika: 633.
3.- Euskal Herria: 530.
4.- Espainia: 510.
5.- Italia: 453.
6.- Frantzia: 357.
7.- Britainia Handia: 311.
8.- AEB: 173.

Ondorioa zera da (datuen arabera), Araban, Bizkaian eta Nafarroan Europako eta munduko hildakoen tasarik handienak pairatzen ari gara eta igotzen ari dira… Espainia baino okerrago. Zergatik ez dituzte hildakoen benetako datu “ofizialak” argitaratzen? Katalunian aurreko astean hasi ziren hildakoak hobeto zenbatzen. Umeak (eta gurasoak) pozik. Madrilgo “aginte bakarrak” agindu du “deseskalatzea” “probintzika” egingo duela… Zaindu.

Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude