Iban Zaldua: “Idazlea lotsa galdutako irakurlea da”

Iban Zaldua

Ispilu iruzurtien jolasa da Iban Zalduaren (Donostia, 1966) irakasle bulegoa. Bi mahai gela berean eta kaosa ordenari parez pare. Idazleari ez dagokion habitatean hartu du kamerak planoa, eta kontraste horretan gauzatu da elkarrizketa. Argazkian agertzen dena da bere mikroklima unibertsitarioa.

Ipuin kontalari eroso aritzeaz gain, ironiaren bisturi zorrotzarekin aztertzeko gaitasuna erakutsi du Ese idioma raro y poderoso saiakera liburuan. Zalduak euskal idazleek (euskaldun izateagatik) hartu behar dituzten hamaika erabakien bilduma egin du: euskaraz ala erdaretan idatzi, abertzale erakutsi ala ez, gatazkaz idatzi ala ez… eta erreferentzietarako izen-abizenekin hornitu du testua, hastapenetik bukaeraraino. Euskal literaturaren argiak eta ilunak kontatu ditu, biluztu nolabait, erdarazko irakurlearen aurrean. “Idazle bat ez da irakurle lotsagaldu bat baino”, dio Zalduak, “hanka sartzeko lotsa gutxi” duela aitortuz.

Berridazketaren segurtasun sarerik gabe, punpa-lasterrean esan ditu esan beharrekoak.

[Galdera-erantzunak soilik bideoan ikusteko]

‘Ese idioma raro y poderoso’ liburuan kexatzen zara kexatzen diren euskal idazleez. Zergatik?

“Kulturak zerbaitetarako

balio behar baldin

badu, gauzak

zalantzan jartzeko da”

Zergatik proposatzen duzu sortzerako orduan hizkuntza gutxitua ez bagina bezala jokatzea?

Iruditzen zaidalako emaitzak hobeak direla. Egoera minorizatu horren barru barrutik idazteak eraman zaitzake hizkuntza baten aldeko lan bat egitearekin konformatzera. Alaiki sortzea aldarrikatzen dut, ariko bagina bezala askoz ere jende gehiagorentzako, horrek eskatzen duen exijentzia mailarekin. Horrek kezkatzen nau. Gure txokorako eta egoera estu honetan sortuta nahikoa dela pentsatzen ez ote diogun gure lanari eman behar geniokeen exijentzia maila ematen. Batzuetan oso gutxirekin konformatzen gara eta nire hipotesia da hori agonismoarekin lotuta dagoela.

Horrekin zerikusia du hizkuntza babestu nahiak kritika murriztu izanarekin?

Bai. Hala gertatu izan da, lehen gaur baino gehiago, aurrera egin dugu. Agonismoaren txanponaren beste aldea da akritizismoa eta gehiegizko protekzionismoa. Horrekin lotuta dagoen beste gaitz bat adanismoa da: ‘Ni naizenez lehenengoa idatzi dudana eskimal extralurtarren futbol partida baten inguruko poema, bihurtzen nau pionero bat’. Horrek agian izango zuen zentzua XIX. mendean edo XX. mendearen hasieran, idazleek komunitate elebakarrarentzako idazten zutenean. Gaur egun, mundu globalizatu batean, non euskaldun guztiok garen gutxienez elebidunak, ez dauka zentzu gehiegirik. Adibide bat izan daiteke Xabi Payak egin duen azken zutabea antibertsolaritzaren inguruan. Badaude ukituezinezko gauza batzuk euskal kulturan. Zergatik? Gehiegizko protekzionismo hori ez da ona. Rikardo Arregik Payari emandako arrapostuan esan moduan, kulturak gauzak zalantzan jartzeko balio behar du, baita kultura bera ere.

“Hanka sartzen

ibiltzeko lotsa

gutxi daukadala

da kontua”

Honen haritik, zerk ematen dizu ausardia puntua ahoan bilorik gabe honi eta hari buruzko kritikak egiteko?

“Ezin dugu esan

hau parnaso bat denik,

zeinetan denok konpontzen

garen izugarri ondo”

Euskal idazleen arteko harremana kaxakarra dela esan duzu maiz. Horretan beste literaturekin homologagarriak al gara?

Kaxkarra eta ona. Badauzkat lagun handiak eta ez horren handiak. Iruditzen zait gremio guztietan dela horrela. Ezin dugu esan hau parnaso bat denik, zeinetan denok konpontzen garen izugarri ondo. Eremu literarioa beti lehian dago, piramide bat osatuta dago, merkatuak bertakoak eta kanpokoak gero eta eragin handiagoa dauka… testuinguru horretan normala da frikzioak sortzea, eztabaidak, ezinikusiak, adiskidetasunak, adiskidetasunak apurtzea… Edozein idazleren memoria liburua irakurtzen baduzu aurkituko dituzu literaturaren loriak eta miseriak. Zergatik ez da hori pasako euskal literaturan? Aingerutiarragoak gara? Ez dut uste. Horretan ez naiz ez optimista ez pesimista, errealista naiz. Aldaketa garai batean dago euskal literatura, garai oso interesgarria da. Belaunaldi berriak inkorporatzen ari dira, nazioartean daukan zabalkuntza lehen baino handiagoa da. Testuinguru horretan normala da mundu guztia hain ondo ez eramatea. Batzutan faltan botatzen dut eztabaida publiko gehiago, gauza hauek pasilloetan konpontzen direlako gehiegitan. Literatura guztietan gertatzen dela uste dut.

Euskal irakurleak bere profila duela diozu. Gaztelaniaz idazten duzunean, ElDiario.es-en adibidez, nork irakurtzen zaituela uste duzu?

Ez dakit egiazki nor den nire irakurlea. Idazlearentzat gehiegi pentsatzea bere balizko publikoan mesfidantzaz ikusten dut, menpekotasun batzuetara eraman zaitzakeelako. Irakurle batengan pentsatu behar da, eta lehenengo irakurlea norbera da. Idazten dudana da niri irakurtzea gustatuko litzaidakeena. Horrek zer ondorio dituen, heldu den norbaitengana? ikusiko da. Niri El Diario-tik deitu zidaten Euskal Herriko kontuez espainiarrentzat idazteko. Diario Kafkako artikuluak helburu horrekin eginda daude. Azkenean helduko diren Caceres, Almeria edo Madrilekoek irakurriko duten ala hemengoek, ez dakit. Haiek esango didate hori.

“[gatazkaren] Egoera berriak

emango du aukera

ikuspegi berri

batzuk garatzeko”

Azken aldian egon den liskarra: ETAri buruz idatzi den edo ez den idatzi.

Hemendik aurrera, gatazka armatua bukatuta, gaiaren inguruko nolako literatura gustatuko litzaizuke irakurtzea?

Orain arte aurkitu dudana bezain literatura ona. Gaiari buruz hausnarketara eramango nautenak, desadostasunera, adostasunera, ideiak aldatzera edo aberastera, sulfuratuko nautenak, zaplastekoa emango didaten liburuak… Azken finean literaturak ondo egiten duen hori guztia, gai honen inguruan. Orain arte izan da horrelakoa, eta izango da. Batzuek diote gatazkaren epe odoltsuenen ondoren idazten dela literatura onena. Gerra Zibilari buruzko onena ondoren idatzi da, bigarren mundu gerrako pelikularik onenak beranduago filmatu diren bezala. Ziur nago idazten jarraituko dela, eta agian egoera berriak emango duela aukera ikuspegi berri batzuk garatzeko. Baina horrek ez dizu ziurtatzen maisulanak irtengo direnik hortik. Ni itxaropentsu naiz aurretik egindako lan asko onak iruditzen zaizkidalako eta horrek adierazten dit seguru asko lan onak argitaratzen jarraituko direla.

“Amorratu egiten naute

15M mugimenduari

hemendik egin

zaizkion kritikek”

Goizaren arabera esnatzen zarela abertzale. Batzuentzako zaila egiten da ulertzen.

“Ezin zara denbora osoan

Proust irakurtzen aritu”

Euskarazko literatura komertziala: komenigarri ikusten duzu?

Hizkuntzaren ikuspegitik literatura komertziala euskaraz existitzea positiboa iruditzen zait. Hori litzateke integratuaren postura, Umberto Ecoren kontzeptua erabiliz. Ni batzutan oso integratua naiz, posmodernia bizi dut bete-betean. Baina beste momentu batzuetan snob jartzeko gogoa dut, eta kultura garaia defendatzea komenigarriagoa iruditzen zait. Ikuspegi horretatik, zergatik izan behar gara normalagoak? Zergatik entretenimendua produzitu? Entretenimendua izan daiteke literaturaren helburu posible bat, baina hori denean helburu bakarra iruditzen zait literatur mailan galdu egiten dela. Konstatatu egiten dut badagoela halako liburuei sona gehiago emateko joera. Horretan homologatzen ari gara. Gurea txikiagoa izan delako, orain arte literatura mota hori baztertuagoa zegoen, baina hori denborekin doa. Euskal liburugintzari tokatzen zaion zerbait ere bada.

Ez zenuen Harry Potter irakurriko…

elkarrizketa, Iban Zaldua, ZuzeuTB
Iñaki Larrañaga

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

2 pentsamendu “Iban Zaldua: “Idazlea lotsa galdutako irakurlea da””-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude