Asteburu honetan: Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakao gosari, merienda edo postrea

Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakao gosari, merienda edo postrea –

Pagotxa RZk - Asteburu honetan: Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakao gosari, merienda edo postrea

Asteburu honetarako gosari edo merienda bat otu zaigu, edo postre bat ere izan daitekeena. RZ erraza eta gozatzeko horietakoa, ligatzen laguntzeko edo parranda osterako aproposa… Gozatu eta on egin!  🙂

Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakaoa

(Gosari, merienda edo postrea)

Asteburu honetan: Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakao gosari, merienda edo postrea

Osagaiak:

  • 800 ml esne
  • 120 g abena edo olo
  • 2 platano
  • kakaoa (edo/eta txokolatea)
  • 120 g azukre moreno edo panela
  • galleta edo bizkotxoa (aukerakoa)

Errezeta:

  1. Platanoak zuritu eta zm bateko xerra borobiletan egin, eta bandeja batean zabaldu.
  2. Azukrea ur pitin baten laguntzarekin karamelu egin zartagian. Gustuko den puntuan dagoenean platano zatiak karameluz estali eta hozten utzi.
  3. Mikrouhinean esnea berotu eta beroa dagoela, hoztutako platano zatiak gehitu, kakaoa (nahaieran) eta olo kopoak.
  4. Dena ongi nahasi eta jan!

…

Kasu!

Asko betetzen du baina era berean adikzio zera bat du RZ honek, jaten hasita geratzea zaila egiten duen bizio bilakatuz… Kontuz beraz, gozatu eta on egin!

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: putetxe jatorridun Tiramisua

Asteburu honetan: Oreo gaztapasteltxoak

Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakao gosari/merienda edo postrea
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Zer duzu buruan “Asteburu honetan: Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakao gosari, merienda edo postrea”-ri buruz

  • Zer arraigo da abena? Hiru hiztegitan begiratu dut eta ez dut inon ikusi. Ea uzten diogun euskaraz existitzen ez diren berbak erabiltzeari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude