Asteburu honetan: Oreo gaztapasteltxoak

Asteburu honetan: Oreo gaztapasteltxoak

Asteburu honetan oreo gaztapasteltxoak, gozozalea bazara, hara hemen pasteltxo xinple bezain interesgarria. RZ erraza eta ligatzen laguntzeko moduko horietakoa. Hori bai, hau egin ahal izateko Oreo markako gailetak osorik beharko dituzu, jan dituzun horiek ez baitute balio, kar, kar,… Denak txundituta utzi eta RZ ! Gozatu eta on egin!

Oreo gaztapasteltxoak

Asteburu honetan: Oreo gaztapasteltxoak

Asteburu honetan: Hegaluzea tipulatan (edo hegalaburra)

Hemen duzu errezetaren bideo bat, eta gutxi bailitzan, azpian errezetarentzat behar dituzun argibideak ere bai:

Osagaiak eta errezeta:

  1. Bi katilutxo gazta fresko jarri gopor edo ontzi borobil batean
  2. Katilutxo bat krema mikatz gehitu
  3. Azukrea katilutxo bat
  4. Bainila likidoa goilarakada bat
  5. Dena irabiatu
  6. Bi arrautza osorik gehitu
  7. Irabiatu berriro orea lortu arte
  8. Madalenak egiteko ontzi batean, jarri madalena-paperak eta zulo bakoitzeko Oreo bana, hondoan
  9. Gehitu lortu duzun orea eta gainetik egin eskuz apurtutako Oreoa zatitxoak
  10. 125 gradutara dagoen labean, 22 minutu sartu
  11. Hozten utzi, hiru bat ordutan

Kasu!

Bai, badakigu guztiz yankia atera zaigula pasteltxoa, baina egizu proba eta ez zara damutuko. Areago, Jean Michel Basquiaten espiritua etorriko zaizu bisitan ahokada bakoitzean.

Gozatu eta on egin!

Asteburu honetan: gaztapasteltxoak

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: intxaur eta txokolate browniea

Pizza antxoilekin, tomate, mozzarela eta albaka

Asteburu honetan: Oreo gaztapasteltxoak
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude