Gaztelera, euskal eskolatik desagertzear

Gaztelera, euskal eskolatik desagertzear –

Lasai, ez zaitezte asaldatu eta gorde txanpaina berriro hozgailuan, sarrerari eman diogun titularra ABC egunkariak atzo argitaratutako berri baten lerroburua baino ez da eta.

Ikasturte berri bat abiatu berritan, Cristina Uriarte EAEko Hezkuntza Sailburuak egindako adierazpenetatik horixe izan da Vocentoren hedabide nagusiak atera duen ondorioa:

2017-2018 ikasturteko lehen eskola eguna izan zuten atzo 375.000 ikasle inguruk EAEn, eta guzti horietatik %66ak D ereduan egingo ditu ikasketak. Haur Hezkuntzakoen artean, 3-5 urte bitarteko haurrak, %79 ingurura igotzen da kasik euskara hutsezko lerroa hautatu dutenen kopurua.

Gainontzekoen artean, %19ak “eredu elebiduna” deitzen duten horretan eman du izena, eta %15ak, oraindik ere, modelo A-n, en castellano.

ABC egunkariak esango ez dizuna, eta zuk ondo dakizuna, zera da, ikasle guzti horiek hezkuntza prozesua bukatzean zein hizkuntza trebetasun izango dituzten; eredu horietako nortzuk izango diren euskaraz hitz egiteko gai eta nortzuk ez; nor izango den elebidun eta nor elebakar.

Gaztelera, euskal eskolatik desagertzear? Nahiago nuke ataka horretan bagina!

Gaztelera, euskal eskolatik desagertzearGaztelera, euskal eskolatik desagertzear
abc, D eredua, eskola, euskara, ikasturtea

Zer duzu buruan “Gaztelera, euskal eskolatik desagertzear”-ri buruz

  • Nik ere nahiago nuke ataka horretan bagina. Baina hasteko, EAEz ari garenez eskatuko nizuke “euskal eskola” hori aldatzeko. Euskal eskolak iparraldeko eta NFEko eskola euskaradunak ere badira, eta bitartean osoki erdaraz diren horiek ez nituzke “euskal”tzat hartuko.

    Goazen egia esatera: EHn, EAEko A ereduko gisakoetan aritzen direnetatik inork ez du euskaraz fundamentuz ikasiko bertan. B ereduko gisakoetan ari direnetatik gutxik lortuko dute maila onargarria egunerokoan erabiltzeko. Eta D ereduari dagokionean gehienek komunikatzeko besteko maila behintzat lortuko dute.

    Baina ez zait iruditzen hori denik garrantzitsuena. Azken 50 urteetan EH euskalduntzeko hezkuntzaren gain jarri dira itxaropen guztiak, baina errealitatea erakusten ari zaigu ereduak eredu eskolak ezin dituela mirariak egin. Hizkuntza ohituren oinarria FAMILIA dela konturatu behar gara, bestera eman begirada azkar bat zure inguruari. Salbuespenak salbuespen etxeko joerak markatzen du norbanakoaren kaleko jarduna, talde presioaz eta norberaren nortasun/konpromezu/burugogorkeriaz gain. Beraz, gure hizkuntza aurrera atera nahi badugu, familian zentratu behar garela iruditzen zait. Euskaltzaleok zer nolako familia eredu bultzatzen ari garen hausnartu behar dugu eta horren alde egin azkar batean, ordezkapen demografikoak aurrera darrai eta. Familia izango da euskararen etorkizuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude