Shakiraren mundialeko abestia plagio hutsa da

MjY4Nw==

Wilfredo Vargasek esandakoak entzunda eta demanda mahai gainean zuela, Shakirak onartu du, Afrikako Zangalewa abestitik kopiatu duela berea, eta beraz ez diola ezer ordaindu behar Vargasi. Honek ordea berean jarraitzen du, egile eskubideen truke 11 milioi eskatuz. Nahasi egiten gara hainbeste akorderen artean, hau kakanastea! Baina orduan zer da gertatzen dena, Wilfredok Zangalewa plagiatu zuela eta Shakirak Wilfredo? Ala egile eskubideak Wilfredorenak direnez, Shakirak ordaindu egin behar du? Ez luke agian Wilfredok ordaindu behar Afrikari ziria sartzeagatik? Norbaitek ordaindu behar du? Zer esan nahi du Waka Wakak?

Hara! Joño! Nahikoa! Labur esan behar da, Shakirak plagiatu egin du eta harrapatu egin dute. Eta dirudienez ez da lehen aldia halako iruzurra egiten duena; behin interneten “Shakira” eta “plagio” hitzak batera jarrita, hau ez da ateratzen zaigun kasu bakarra. 2006. urtean egindako birako Pure intuition singela ere kopiatu egin zuen Gigi D’Agostino-ren L’amour Toujours abestitik. Ederra abeslaria, plagioetatik bizi dena hau ere bai.

Hona polemikaren bideoak:

ODA5

ODEw

 

Plagioa:

ODEx

las-chicas-del-can, Mundiala, plagioa, Shakira, waka-waka, zangalewa
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Zer duzu buruan “Shakiraren mundialeko abestia plagio hutsa da”-ri buruz

  • Markos Jutsuriaga 2010-06-25 10:29

    Nik dakidala ez dute Shakiraren bideorik ezabatu Youtubekoek plagioa direlakoan. Nire bideo bati audioa kendu zioten azkar asko!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude