Javier Vizcainok Radio Euskadi utziko du

MjY5MA==

“Gauza kontatzeko unea iritsi zaidala esango nuke. Bihar eta etzi egingo ditut nire azkeneko bi saioak Radio Euskadin. 22 urte eta gero, aire berriak hartzeko tenorea iritsi zait. Dantzatutakoa ez didate kentzen ahal. Eskerrik asko hor egon zareten guztioi eta eskerrik asko hor jarraituko duzuenoi”.

Ez du beste argibiderik ematen, Radio Euskadiko asteburuetako ahotsa izan den Vizcainok.

El cocidito madrileño izango da, seguru asko, berak egindako lanik arrakastatsuena. Urteen poderioz sinesgarritasuna irabazitako irratigizona da Vizcaíno eta inposaketarekiko kritikaren ordezkaritzat hartua eta bultzatua izan da zenbaitetan.

Azkenadian, gainera, Público egunkarian ere argitaratzen ditu bere zutabeak, beti ere Espainiako hedabideek egiten dituzten gehiegikeriei adi. Hauxe duzue gaur bertan argitaratu duena.

Bere oharrean “aire berriak” baizik ez dira aipatzen, baina eskuinarekiko eta espainolkeriarekiko erakutsi izan duen jarrera kritikoagatik, ez litzateke harritzekoa ere beste zerbait egotea honen guztiaren azpian.

Adi egongo gara.

Irudia | Javier Vizcainoren faceboocketik | zz | Creative Commons By SA

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.