Iparraldeko Demo mugimenduaren amaiera

2000ko urtarrilean sortu zen DEMO mugimendua, 3 aldarrikapen altxatuz : euskal preso politikoen hurbilketa, euskararen ofizialtasuna eta euskal departamenduaren sortzea. Hilabete huntan, hots 10 urte berantago, mugimendua hortan uzten dutela jakin arazi dute.

Kamiseta horien azken ekintza izanen da Lapurdiko Biltzarreko Erregistroa itzulzea frantses administrazioari. 18garren mendeko liburu hau Pauen ebatsi zuten Demoek duela 10 urte, Artxibo gune bat Ipar EHan sortua izan dadin galdegiteko.

Hain zuzen, Baionan ideki berri da Artxibo Gunea. Aldarrikapena beterik, erran bezala, balore ixtoriko handia duen dokumentu hau itzuliko dutela jakin arazi dute.

SaltoK emankizunean beraz, Demo mugimenduaren ixtorioa orroitarazko dute Peio Etxeverri-Aintxart-ek eta Antton Harinordoki-k. Mugimendu hunen bukaeraren arrazoinak ere emanen dauzkigute.

Kanaldude

HTML Kodea

MjY5MQ==

Irudia | Demoak lanean | zz | Creative Commons By SA
Demoak, Iparraldea
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude