Sarraskia boikotaz gelditu beharra

Sarraskia boikotaz gelditu beharra –

Iragan martxoaren 30ean, Palestinako Lurraren Egunaren ospakizunekin batera, palestinarrek “Itzulerako Martxa Erraldoia” izeneko kanpainia jarri zuten abian. Protesta-ibilaldi hori ekimen herrikoi asanbleario batek bultzatu zuen, gerora fakzio politiko ezberdinek ekimenaren protagonismoa bereganatu badute ere.

 

Sarraskia boikotaz gelditu beharraMobilizazioen helburua jaioterrira bueltatzeko eskubidea aldarrikatzea zen, halaxe onartzen baitie errefuxiatu palestinarrei NBEaren 194. ebazpenak. Gazan hamarnaka mila lagunek egin zuten bat protestaldiekin, eta lurralde okupatuekiko mugako marra berdera iritsitakoan, armada okupatzailearen frakotiratzaileen eraso indiskriminatua pairatu zuten. Erasotzaileek ordura arte erabili gabeko munizio mota suntsitzaile berria baliatu zuten, gainera. Sarraskiaren emaitza 18 hildako eta 1000 zauritutik gora izan zen. Handik astebetera, armada sionistak beste triskantza bat burutu zuen armarik gabeko manifestarien kontra, eta 32ra iritsi zen hildakoen kopurua eta 2500era zaurituena. Astebete geroago 34 hildakora eta 3000tik gora zauritura heldu zen biktima kopurua. Eta itxura guztien arabera horrelaxe jarraituko du, ostiraletik ostiralera, datorren maiatzaren 15era arte, behintzat; izan ere; orduantxe oroitzen baitute palestinarrek Al Nakba eguna, mugimendu sionistak Palestinako lurretan Israelgo estatua alde bakarrez aldarrikatu zueneko 70. urteurrena; eta horixe baita Donald Trumpek Jerusalemeko AEBen enbaxada inauguratzeko aukeratutako zorigaiztoko eguna. Okupazio ejerzitoa, gainera, inpunitate osoz jokatzen duela dakienez, kazetariei ere oldartu zitzaien. Tiroketan Yaser Murtaja kazetari gazatarra erail zuten, prentsako identifikazioa agerian bazeraman ere; eta beste hamarnaka zauritu.

Patuaren kapritxo makabroak direla-eta, astebete lehenago, eta Maccabi eta Baskoniaren arteko saski baloi partidaren atarian, Israelen aurkako BDZ kanpainari atxikitako Gasteizko taldeak eskakizun xume bat eraman zuen hango Udal Batzarrera: Udalak berma zezala hiritarrek esparru publikoetan aldarrikapen zilegi eta legezkoak egiteko duten eskubidea, baita Israelgo ordezkarien kontrako boikota aldarrikatzeko eskubidea ere. PNV, PSE eta PPk uko egin zioten gasteiztarren adierazpen askatasuna bermatzeko eskakizunari. Errefuxatutako testuak, halaber, galdegiten zion Udalbatzari gaitzes zitzala Israelek burututako nazioarteko legediaren urraketak eta Tel Aviveko klubak urraketa horiei emandako sostengua. Horri ere ezetz esan zioten. Gasteizko mozioa emendatu zuen zinegotzi jeltzaletako batek argudiatu zuen bere ezetza esanez Giza Eskubideen aldeko nazioarteko kanpainiak ez direla Udalaren ardura. Baina historiak erakutsi digu, Hego Afrikako apartheid erregimenaren aurkako kanpainian gertatu zen bezala, boikot ekimen global batek bere xedea lortuko badu, Giza Eskubideekin kezkatutako eragile guztien konpromisoa behar duela, nazioarteko erakundeetatik hasita azken udaleraino, baita gizarte zibil solidarioarena ere.

Israel eta haren ordezkarien aurkako boikota, beraz, ez da soilik legala eta zilegia; beharrezkoa ere bada; egunen batean armarik gabeko manifestariak eta kazetariak inongo kupidarik gabe tirokatu eta erailtzen dituen apartheid erregimen ankerra bertan behera erortzen ikus dezagun.

Eta zu, noiz hasi zinen pornoa ikusten?

Sarraskia boikotaz gelditu beharra
boikota, Gaza, Israel, israeli boikot, Maccabi, Palestina, Sarraskia boikotaz gelditu beharra

2 pentsamendu “Sarraskia boikotaz gelditu beharra”-ri buruz

  • euskaldun bat 2018-04-23 23:01

    “Terrorista” hitzaren erabilera maltzurra Israel-Palestina aferan ezin hobeto azaltzen da. Artikuluan aipatzen dituzun hildakoez gain egun hauetako albisteetan irakurri dut Malasian ingeniari palestinar bat etxetik irtetean gerturatu zaizkion bi motorzalek tirokatuta erail dutela. Baina horrelakoak ia egunero ari dira egiten. Nire teoriak dio, gaizki dagoena, txarra dena, denborarekin desagertu egiten dela. Denbora gehiago edo gutxiago beharko da, baina azkenean desagertu egiten da, eta “estatu” honi ere iritsiko zaio eguna, ez dut zalantzarik. Baina aitortu behar da baita ere hauek antolatzeko eta gauzak fundamentuz egiteko duten gaitasuna. Dirua dutela esango du batek baino gehiagok baina ez da hori; makina batek diruarekin ere ez lukete ezer egingo, tartean euskaldunak. Beraz, badugu zer ikasia beraiengandik.

  • Pello Eizagirre 2018-04-23 23:50

    Carles Puigdemontek – Kataluniako legezko lehendakaria- hilaren 19an zoriondu zion Israeli 70. Independentzia urtemuagatik, hala nola egutegi juduaren arabera betetzen direlako -esandako urtemuga- ez beste egutegietan, ostera, non maiatzian izango da. Orduko aldebakarrean lortutako independentzia, hain zuzen, Kataluniaren antza.
    https://www.elnacional.cat/ca/politica/puigdemont-israel-70-aniversari-independencia_260115_102.html

    “Congratulations Israel on the 70th anniversary of your Independence. Your struggle against adversity and your spirit of self-sacrifice has gained our respect in Catalonia.” Carles Puigdemont.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude