Zizur: Euskararen Ordenantza bete beharrik ez
Zizur: Euskararen Ordenantza bete beharrik ez –
ZIZUR: EUSKARAREN ORDENANTZA BETE BEHARRIK EZ
…
Zizur_Nagusiko Udaleko Euskararen Ordenantzaren arabera, “Zizur Nagusiko Udalak lanpostuak betetzeko egiten dituen deialdi guztietan, euskaraz jakin beharrik ez dagoenetan, merezimendua izanen da euskaraz jakitea” (2008-6-4ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 18. art.).
Baina Zizur Nagusiko Udalak ez zuen halakorik bete administrazi-ofizialentzako lan deialdian: euskara ez zen merezimendu gisa baloratu derrigorrezkoa ez zen kasuetan (2017-10-13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
Horren aurkako errekurtso bat jarri zen, baina Nafarroako Administrazio Auzitegiak ontzat eman zuen deialdi hori (2018-2-15ean).
Zaila da ulertzea aldaketaren aldeko udal batek nola urra dezakeen horrela euskararen ordenantza, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiak nola baimendu duen, ordenantza hain zehatza eta argia izanik.