Maccabi, elefante bat etxeko korridorean

Maccabi, elefante bat etxeko korridorean –

Datorren martxoaren 29an Tel Aviveko Maccabi saski baloi taldea izango dugu Gasteizen, Baskoniarekiko norgehiagokan. Etxeko korridorean elefante bat bezala, Israelgo kirol enbaxadorea anormalegia da ez ikusiarena egiteko. Handiegia eta kirastuegia da pakidermoa bere presentziaz ez jabetzeko, talde hebrearra Israelgo politika genozidekin lotzen duten zantzuak bezain nabarmena.

Maccabi, elefante bat etxeko korridorean

Apartheid erregimenaren aurkako Nazioarteko BDZ (Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak) mugimenduak aspaldi jarri du Maccabi bere boikot kanpainaren jomugan, izan ere, Tel Aviveko klubak esku hartze zuzena dauka estatu sionistaren armadak burututako gerra-krimen zehatzetan. 2009ko urtarrilaren 9an, Israelgo armada Gazako Zerrendako populazio zibilaren gainean “Berun urtua” izeneko operazio militarra burutzen ari zen zorigaiztoko aste haietan, maccabitarrek propaganda-erreportaia argitaratu zuten euren webgunean, operazio militarrari sostengua eta zilegitasun itxura emateko.

Albiste horren arabera taldeko izarretako hiruk (Lior Eliyahu, Omri Casspi eta Marcus Fizerek) bisita egin zieten Gazan ari ziren Israelgo armadako soldaduei; opariak banatu, autografoak sinatu, eta haiekin lagun giroan solasean ibili ziren. Bien bitartean, handik 300 metro eskasetara, ejertzito horixe bera fosforo zuri zaparrada jaurtitzen ari zitzaien Gazako herritar babesgabeei.

Sarraski hartan 1500 pertsona inguru erail eta zerrendako azpiegitura oinarrizkoenak suntsitu egin zituzten. NBEak Palestinan duen Giza Eskubideetarako Kontalariak, Richar Goldstone legelari Hegoafrikarrak, triskantza hura gerra krimena izan zela ebatzi zuen.

2014ko uztailaren 8tik abuztuaren 26ra bitartean Israelgo erregimenak “Babes hesia” izeneko operazio militarra burutu zuen Gazan, gaur egun arteko historian kostaldeko zerrendan burutu duten odoltsu eta suntsitzaileena. Erasoaldi haren bigarren urteurrenean B´tselem izeneko giza eskubideen aldeko erakunde israeldarrak kalkulatu zuen 2.202 palestinar erail zituztela. Egun batzuk geroago, 2014ko irailean, David Blattek, AEBetako Cleveland Cavaliers taldeko egungo entrenatzaile eta Maccabiko entrenatzaile izandakoak, lagunarteko partida antolatu zuen bi taldeen artean, Gazako sarraskian parte hartu zuten soldadu israeldarrak omentzeko, eta Israelgo Defentsa Indarren Lagunen Elkarteari diruz laguntzeko.

Israelgo armadaren gerra ekintza horiei zilegitasuna eman ondoren Tel Aviveko taldeak behin baino gehiagotan bisitatu du gure hiria; hala ere; gerra-krimen horiekiko esku-hartzea ez da inongo eragozpenik izan Baskonia taldeak zein Arabako erakundeek adeitasun osoz harrera egin ziezaioten; areago, delegazio diplomatikoei zor zaien harrera ere egin izan diote.

Maccabi, elefante bat etxeko korridoreanDelegazio sionistak Gasteiz bisitatu duen azken hamar urteotan Palestinarekiko elkartasun mugimenduak, Indar Baskoniako zaletuekin elkarlanean, gizarte zibilak eskura diruen tresna guztiak baliatu ditu ebidentzia kriminal horiek ikustarazteko eta salatzeko; erakundeekiko harremanetatik hasita ekintza zuzen ez-bortitzetara; informazio kanpainetatik, manifestazioetara… eta larrutik ordaindu du, gainera, jarduera solidario hori; izan ere; BDZ mugimenduko ekintzaile zein Indar Baskonia taldeko kide askok epaiketak, salaketak eta milaka eurotako isunak jasan behar izan dituzte, kirol arloko legearen arabera, Palestinarekiko elkartasuna Zurbanoko pabilioira eramateagatik.

Tel Aviveko Maccabi Israelgo armadaren gerra-krimenekin lotzen duten ebidentziak ezagunegiak eta publikoegiak dira ezaxolatiarena egiteko. Ezagunegiak eta publikoegiak dira, halaber, maccabeoek Gasteiz bisitatu duten bakoitzean hirian ezarri den salbuespenezko egoera. Nabarmenegiak dira erakundeetan aurkeztutako mozioak; antolatutako elkarretaratzeak, manifestazioak eta mintegiak; pabilioian bertan egin diren protestaldi ikusgarriak eta ekintza zuzenak…

Eta hala eta guztiz ere, oraindik badago etxeko korridorean elefante bat ikusi duela ukatzera ausartzen denik.

Maccabi, elefante bat etxeko korridorean
Maccabi, elefante bat etxeko korridorean

BDZ mugimenduko kidea. Israelen aurkako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak

12 pentsamendu “Maccabi, elefante bat etxeko korridorean”-ri buruz

  • Azken portu 2018-03-15 17:22

    Martxoaren 29an Buesa Arenan izango naiz saskibaloi partida eder batez gozatzeko asmotan, zurea bezalako mezu antisemitei muzin eginez.
    Zoaz zure obsesioekin beste ekitaldi batzuk zapuztera! Gora Baskonia!!!

  • Antisemita? Zuk ez duzu ezer ulertu. Ez duzulako nahi, jakina.

  • – Aizu, kirolari horiek sustengua eman zieten jende errugabea fosforo zuriarekin sarraskitzen zebiltzan…
    – ANTISEMITA!!!
    – Baina, ea, hitz egin dezakegun Israel palestinarrekin egiten ari den basakeriaz…
    – HOLOKAUSTOA!!!

    • Azken portu 2018-03-15 18:35

      Eta zergatik ez boikota Moskuko Khimki datorrenean?, ez da izango Putin Sirian egiten ari denarekin ados gaudelako. Eta Turkiako Fenerbaceri, zer? Erdoganen laguna al zara?
      Eta zer esango dugu Real Madrilez, katalanak eta gu zanpatzen gaituen erregimenaren taldea, besoak zabalik onartzen ditugu.
      Gorroto selektiboa da zuena eta antisemitismoa besterik ez da.

      • Ulertzen dut diozuna, baina nik ez nituzke Errusia/Iran eta Turkia/Israel parekatuko siriako gatazkaren aferan. Errusia eta Iran bertan badaude, legezko gobernu siriarrak hala eskatu egin dielako izan da. Aldiz, Israel eta Turkia siriar inbasioaren erantzule zuzenak dira gatazka hasieratik, Saudi Arabia, Estatu Batuak edo Qatarrekin batera, Erresuma Batua edo Frantziaz gain. Zuzenean babestu, finantzatu eta laguntzen dituzte, duela 8 urtetik, Siria inbaditu eta suntsitu dituzten milizia terrorista lepo-ebakitzaileak. Duela 8 urtetik, Israelek astean behin egin izan ditu aire-erasoak siriar lurraldean ahalik eta siriar sistema anti-aereoak koldar judu horien F16 horietako bi kolpatu zituen arte. Turkiaren proxiek, aldiz, Idlib osoa dute okupaturik eta oraintxe bertan Afrin konkistatzearen bidean dira. Ezberdintasun kualitatibo bat dago siriar subiranotasuna erasotu duten inbaditzaile eta berau defendatzen duten aliatuen artean.
        Israeli dagokionean, nire ustez mundua leku justuago bat izango zen mirari batek Estatu terrorista hori baporatuko balu, Sodoma eta Gomorrarekin gertatu zen moduan.

        • Azken portu 2018-03-15 20:09

          Aipatzen duzun “mirariak” Hitler zuen izena, baina jokaldia gaizki atera zitzaizuen. Eta Sodoma eta Gomorra juduentzako ipuintxo bat zen, motel. Eta ez dizut antisemita deituko Beñat ez haserrarazteko.

          • Hollywoodeko pelikulak Egia bezala onartzea ez da sanoa. Hitler sionista zen, alegia, europar estaturen baten kontrolpeko estatu judu baten aldekoa zen hain zuzen ere nahiago zituelako judu kosmopolita horiek euren lurraldera joan eta Alemanian bazterrak nahasten ez ibiltzea. Horregatik jarri zuten martxan Madagaskar plana, eta horregatik negoziatu zuten gerora sionistekin juduz beteriko barkuak alemaniatik palestinara bidaltzeko, Marx Weber historialariaren arabera.

  • Begira, jartzen dituzun adibide horietan nik arrazoia ematen dizut. Baina ez nago prest begiak ixteko ta sionistei txalo egiteko, ez horixe. Zurea bai maitasun selektiboa.

    • Azken portu 2018-03-15 19:34

      Nik ez dizut eskatzen inori txalo egiteko. Sionismoaren aurka egotea erabat zilegi iruditzen zait. Maite dudan kirola ez boikoteatzeko baino ez dut eskatzen.

  • Erramun Fernandez de Retana Aldama 2018-03-19 10:48

    Eskandalu handia da EH-n bertan Palestinako terrorista islamiarren bortizkeria eta gizakiaren aurkako krimenak nola estaltzen eta izkutatzen dituzten ikustea, eta dena gainera ustezko internazionalismo baten izenean. Gazan krimen gehien burutu dituen erakundea Gazako gobernu ez-demokratikoa eta ez-legitimoa, israeldareen kontrako erasoak ez ezik, bere aministraziopean dauden milaka eta milaka hiritar arabiarrak erahil, torturatu edo errefuxiatu arazi dituena.

    Israeldar eta judutarren aurkako gorrotoa ez du mugarik islamiarren artean, eta antza etxeko batzuen artean ere ez. Joan zaitezte pikutara!

  • Oso ondo ari zara, Erramun. Pasa faktura Israelgo enbaxadari, ea zerbitzua ordaintzen dizuten. Nik uste baietz, besterik ez bada ere, saiatzeagatik.
    Gora Palestina libre!

  • Max Weber? Ze zerikusi du Weberrek Hitlerrekin? Hire pelikulak etzakiat Hollywoodekoak edo Bolliwoodekoak dituken, baina zientzia fikziozkoak, hortaz behintzat seguru.