Asier Guridi gose greban

Asier Guridi gose greban –

Gaur asteartea, apirilak 12, hamalau egun bete dira Venezuelan “Errefuxiatu izaerapean” ofizialki dagoen Asier Guridi euskal iheslari politikoak Caracasen Espainiako Kontsulatu Orokorraren aurrean gose greba hasi zuenetik. Nortasun juridikoa eskatuz burutzen ari den gose greba; nortasun juridikoa baita oinarrizko giza eskubide bortxaezinen gozamenerako beharrezko sarbidea. Nortasunik gabe asko dira Giza Eskubideen Hitzarmen eta deklarazio internazionaletan agertu arren bortxatzen diren eskubideak. Besteak beste, lana eta bizitza duina egiteko eskubidea; pertsonalitate juridikoa izateko eskubidea; ezkontzeko eskubidea; legearen aurrean beste gizakien eskubide berberak izatea; semea ordezkatu eta defendatzeko beharra eta eskubidea; edozein jabego izateko eskubidea….

Asier Guridi gose grebanHamalau egun hauetan egoera gogorra bizi izan ditu gose greban dagoen tokian mantentzeko. Venezuelako burgesiaren bihotzean eta Isabel La Católica deritzaion plaza ondoan dago Espainiako Kontsulatu Orokorra eta segurtasun indarren presentzia etengabea da. Gose greba hau kale gordinean burutzen ari da honek dakartzan arrisku guztiekin; poliziak, gaizkileak, faxisten eraso arriskua… Lehenengo gauean Chacaoko bi poliziek goizaldeko hiruetan ostiko batekin esnatu eta orduerdiz jazartu zuten; kartelak kentzeko eta alde egiteko eskatuz, edo eraman egingo zutela esanez. Chacaoko polizia beste bi aldiz ere agertu zitzaion bost poliziaz inguratu eta jazartuz; txartelak kentzeko, alde egiteko edo bestela eraman egingo zutela esanez. Apirilak 10 igandean Chacaoko 12 Polizia agertu zitzaizkion modu erasokor eta ordubeteko jazarpenaz; pankartak kendu eta alde egitera behartu nahian.

Apirilak 7, ostegunean, Venezuelako Polizia Nazionaleko bost kide agertu zitzaizkion jazartzera eta mehatxatzera; baina momentu gordinenean bi euskaldun agertu ziren Asier agurtzera eta honek poliziak nolabait apur bat baretu zituen. Horretaz aparte azken zazpi egun hauetan Venezuelako Inteligentzia Zerbitzuko Polizia egunero pasatzen da Asier nola dagoen ikusi eta hitz egitera.

Asier Guridiren osasuna oraindik ona da; nahiz eta ahuldadea eta orekarekiko arazotxoak agertzen hasiak diren. Ostiralean Venezuelako Gurutze Gorriko sendagile eta osasun taldea joan zitzaizkion azterketa egitera.

Gose greba hau nortasun juridikoa eskutan izan arte aurrera jarraitzeko asmo irmoa agertzen du. Asierrek bizi duen heriotza zibileko egoerak bere bikotea eta semea ere Euskal Herrian, Oñatin, heriotza zibilean ditu; oñatiarrak izan arren ezin lan eta bizibide legalik izan; ezin bizi maila duinik izan.

Asier Guridi gose greban

Euskal errefuxiatua Venezuelan

Zer duzu buruan “Asier Guridi gose greban”-ri buruz