Xenofoboak gara euskaraz ez dakiena ez kontratatzeagatik?

Xenofoboak gara euskaraz ez dakiena ez kontratatzeagatik? – 

Bizkaiko herri txiki euskaldun batera zoaz, Gizaburuagara hain zuzen. Euskaraz mundu guztiarekin hitz egingo duzula espero duzu. Itxaropen eta ilusio hori duzu. Baina tabernara heldu eta garagardo bat eskatzen duzunean, aurpegi arraroz begiratzen dizu tabernariak. Txiletarrak dira eta ez dakite tutik ere. Non, eta Gizaburuagan! Hori gaur egun ez da arraroa. Are gehiago, oso ohikoa da.

Ikastola batean lan egiteko, euskaraz ez badakizu ez zaituzte kontratauko. Hortaz, euskaldunak soilik kontratatzen baditugu, muga bat jartzen diogu ez dakitenei, eta ondorioz, atzerritarrei. Eta aldiz, erdaldunak kontratatzen baditugu, muga jartzen diogu euskarari. Beraz, galdera hau da; xenofobotzat hartu ahal gaituzte, gure hizkuntza ez dakien bat ez onartzeagatik? Hori argudiatzen dute batzuek Euskal Herrian bertan. Baina nire kontra argudioa hauxe da: eta Alemanian alemaniera ez dakielako kontratatzen ez badugu? Edo Madrilen espainola ez dakielako? Kasu horretan ere xenofobotzat hartu ahal gaituzte?

Xenofoboak gara euskaraz ez dakiena ez kontratatzeagatik

Baina euskara ez dago alemana, espainola edo beste hizkuntza handi horien egoeran eta baldintzetan. Egora zaurgarrian dago. Beraz, berau babesteko edo bermatzeko, zilegi al da inmigrazioari mugaren bat jartzea? Izan ere, etengabe alekzionatzen gaituzte komunikabideetan “migratzaileak izatearen onuraz”. “Izan gaitezen multikulturak, bestela ez gara modernoak”! Eta norbaitek mugaren bat planteatzen badu, pertsona horri egundokoa esaten zaio. Besteak beste: arrazista, xenofoboa, fatxa, ultraeskuindarrekoa, …

Ez dago dudarik euskaldunok ere emigratu dugula. Eta migrante askok sufritzen dutela bere ametsak betetzearren. Baina, non daude euskaltzaleen ametsak? Bateragarriak dira “euskaraz bizi nahi dut” eta “Euskal Herria multikulturala”? Nire ustez, gauza bat nahia da eta bestea gaitasuna. Tamalez, 2 desio horiek bateraezinak dira, gaur gaurkoz.

Egin daiteke, baina baldintza batzuk betetzen badira. Adibidez, euskaldunak %90 diren herri batean sartzen joan daitezke eta etorri berri horiek nahitanahiez euskaldunduko dira. Kasu horretan erdaldun hori euskaldunduko litzateke, Madrilera bizitzera doan marokiar batek espainola ikasiko lukeen bezala. Hau da, ez bere borondateagatik, baizik eta nahitaez beharko lukeelako. Baina, zenbat herri daude non %90 euskaldunak diren? Zenbat migrante onartu ahalko lirateke kasu horretan? Bada, oso oso gutxi.

Xenofoboak gara euskaraz ez dakiena ez kontratatzeagatikAgian, Gizaburuagan itxaropenik badugu. Baina hiri handietan? Nik uste erantzuna aurre-aurrean dugula, oso agerian.

Azken urteotan asko egin da euskararen ezagutza zabaltzeko. Baina azken hamarkadetan ere, atzerritar asko etorri dira Euskal Herrira. Gehienak (erdia edo) hegoamerikarrak. Ondoren, magrebtarrak eta errumaniarrak. Hurrengoak sahara azpiko herrialdekoak (Afrika beltzekoak) eta pixka bat gutxiago Asiatik etorritakoak. Galdera hauxe da: nola egingo du aurrera euskarak, urte gutxiren buruan 200.000 erdaldun etorriz gero?

Xenofoboak gara euskaraz ez dakiena ez kontratatzeagatik?

15 pentsamendu “Xenofoboak gara euskaraz ez dakiena ez kontratatzeagatik?”-ri buruz

  • Kontua ez da hori eginda xenofoboak izango ginatekeen. Kontua da, hori egin beharra dagoela. Zuk diozuna mundu guztiak pentsatzen du, kultur aniztasuna bultzatzea ez da bateragarria gaur egungo euskararen egoera aintzat hartuta, euskara berpiztearekin. Hori mundu guztiak daki eta besterik dioenak politika besterik ez da ari egiten, politikoki zuzena kontsideratzen dena, baina politika finean. Eta “ongi etorri errefuxiatuak” diotenak eta autokarabana hartu eta hona ekartzeko errefuxiatu bila doana, euskaldunen aurkako terrorismoa ari da egiten. Eta betiko “guk ere emigratu genuen” leloa ezin da izan betirako eskuak eta hankak lotuta edukiaraziko gaituen kondena autoinposatu bat. Elite globalistei ederki miazkatzen diete ipurdia horretan dabiltzan ustezko abertzaleek. Eurak ere ohartzen dira baina buru bihotzak baituta dituzte eta jada ez dakite zer aitzakia asmatu. Urteetako biolentzitik atera eta homologatzeko beharrak ezin dezake pertsonaren gogoa modu horretan bahitu. Tartaren hiru laurdenak jaten ditugunak omen gara, hori bestea. Zuetako norbaitek jan edo ikusi al du bederen hain tarta zati handirik? Nik ez behintzat. Hori beste txistea patronalarena eta bere ezkerreko akolito iraultzaileena, langileak otzan edukitzeko. Ezta erligioak bere garairik hoberenean ere ez zuen langileria hain otzan edukitzea lortu. Ezker progre globalista honen benetako aurpegiaz jabetzen ari da jendea. Ea altsatzen garen behingoz diktadura honen aurka!

  • Erandiotik egina den iruzkin hau, Zaldibiko batek ez du ulertzen. Hausnarketa hau ulertzeko, erdal etsai esparruan bizi beharra dago. Zoritxarrez, euskaldunen artean politika zuzentzen dabiltzanak euskal esparruetan bizi dira, horregatik horrenbeste inuxentekeri planteatzen dituzte multikulturaltismoaren inguruan. Bilbo handira hurbildu daitezen eta zertan bilakatzen gabiltzan ikusi dezaten.

  • Tximino, ni ez naiz zuk diozun “erdal etsai esparrukoa”, Zaldibiko esparrutik gertu nago. Baina hala ere ez naiz zuk diozun iñuxente hori. Politikariak bahituta daude zeharo, poltikoki zuzena den politika globalista ezkertiar horrek bahitu ditu eta ezin dute txintik esan bestela kalera doaz. Hauxe da bizi dugun diktadura!

  • Euskaldun berrizahartua 2022-07-01 11:02

    Gauza hauek mahaigaineratzea beti da garrantzitsua, baina garrantzitsua da ere bertakoak omen diren eta biztanleen 2/3 diren erdaldunekin zer demontre egin daitekeen pentsatzea. Bistan denez euskaldunak minoria gara eta esparru publiko gehienetan galtzaile. Hortaz, nola lortu daiteke esparru publikoa, prestigioa eta erabilera jatorra berreskuratu eta zabaltzea? Migrazioaren eta barne erdaldunen arazoa ezin dezakegu orain tajutu, baina euskaldunon antolakuntzan badago zer eginik.

  • Neronek Gabiriako, hurbil daitezela eta ikus dezatela esanen nukeen, baina igual Bilbo txikian, vasco, beno, apenas bizi den vascoren bat inguru horretan, hala esaten da.

  • Kontua da euskaldunok ez dugula estatutik hizkuntza erabilera bermatuko duenik. Estaturik ez dugun bitartean, alferrik gabiltza. Estatuarekin “natural” dator hizkuntza. Diru laguntzak kobratzeko, hizkuntza behar da. Obra lizentziak eskatzeko, hizkuntza behar da. Oinordetza kobratzeko, hizkuntza behar da. Eta beraz, hizkuntza ikasi egiten da.
    Alemanian alemana eskatzea xenofoboa ez den neurrian, euskal herrian euskara eskatzea ere ez. Hain dugu barneratua gutxiagotasun-konplejua, gure herrian gure hizkuntza eskatzea xenofobia ote den planteatzen gabiltzala.
    Euskaldunok asumitu behar dugu estaturik gabe ez dagoela hizkuntza mantentzerik. Euskararen alde egotea euskal estatu baten alde egotea da. Eta estatua lortzeak izan behar du euskaldun guztion lehen ideia politikoa. Gero ikusiko dugu estatu hori marxista edo faxista den. Hor ikusiko da zer den euskal gizartea, eta zer garen euskaldunok. Baina lehenbizi izan dezagun etxea, paretak ze kolorez pintatu eztabaidatzen hasi aurretik. Bestela ezin da. Estaturik gabe ezin da euskara salbatu. Beste guztia, “folklorea ta zikiña”.

  • Hemen arazoa ez da 200.000 erdaldun etortzea, hemen arazoa da gaur egun euskaldunok populazioaren %25a inguru garela, Euskal Herria osotasunean hartuta.
    Agian, hasi behar dugu pentsatzen lurraldea osorik mantentzea suizida dela guretzat.
    Greziarren independentzia gerra aztertzekoa da. Egeo itsasoaren alde guztietan bizi ziren greziarrak XIX. mendean, Peloponesotik Asia Txikira, Konstantinoplatik Kretara, bai eta itsaso beltzeko kostan. Baina eremu batzuetan minoria absolutua ziren, besteetan gehiengoa. Turkiarrak gehiengoa ziren asia txikian, eta Konstantinoplan.
    Gerra hasitakoan, berehala lortu zuten mendebaldeko kosta osoaren kontrola, mazedoniaraino (demografiaz, greziar gehiengoa zuten lurraldeak). Konstantinopla lurrez erasotzeko moduan ziren (hiriraren %40 inguru zen greziarra), baina Jonia ere greziarra zela eta, asia txikia erasotu zuten. Asia txikian turkiarren aurka galdu, eta ez Jonia, ez Konstantinopla, biak galdu zituzten.
    Greziarrek galdu zuten Asia Txikiko kosta, agian guk Nafarroako Erribera. Galdu zuten Konstantinopla, guk agian Bilbo edo Baiona (edo biak). Greziarrek ere bazioten “dena ala ezer ez, denak ala inor ez”. Baina gaur egun estatu burujabe dira, eta euren etorkizunaren jabe. Eta asia txikiko eta Konstantinoplako greziarren ondorengoak, gehienak, Grezian bizi dira, grezieraz (Badira komunitate greziarrak Istanbulen eta asia txikian oraindik, asimilatze prozesu betean).
    Eta grezian bizi diren horiek amesten dute egunen batean euren hiriburura itzuliko direla: “Konstantino batek eraiki zuen, Konstantino batek galdu, Konstantino batek berreskuratuko du”.
    Edozein kasutan, eszenatoki hobea iruditzen zait balizko 2300 urterako euskal estatu mutilatu bat Ebro eta Aturri ibaien ertzetara itzultzearekin amesten, azken euskaldunaren azken hatsa baino.

  • Hodei, arrazista, matxista edo halako zerbait erantzuten dute ez dutelako argudiorik bilatzen, euren ideologiarekin bat egiten ez badu erantzun errazena bota eta burua nekatu beharrik ez.
    Bestetik, kasu zehatzera joanez, zoritxarrez gero eta ugariagoak dira euskararen ideia zipitzik ez duten zerbitzariak (atzerritarren ugaritzearen ondorioz batipat). Alde batetik sahiestezina da dugun jaiotze tasa negargarria ikusirik, baina honek ez du esan nahi ezer egin gabe geratu behar garenik. Gaztelania gabe datozenek nahiko azkar ikasten dute hizkuntza (batzuek besteek baino obe), baina ez gara gai tabernatako zerbitzariek beraien lanerako behar duten euskara minimo hori eskatzeko.
    Alde batetik geure errua da ez bait gara minimo hori ere exijitzeko gauza (gaixoek nahiko lan bait dutelako etab… baina gaztelania ikasi beharraz ez dugu dudarik)
    Oso gutxi izango dira helduaroan kanpotik etorritakoen artean euskara ikasteko gai izango direnak, baina gutxieneko bat eskatzea beharrezkoa da, Hiru zurito eskatu, notentiendo bat entzun eta normala iruditzea ez zait normala iruditzen.

  • Benat Castorene 2022-07-02 18:34

    Ba ote! ados zurekin bada boltabat hori pentsatzen hasi nintzan. Zorigaitzez hautatu beharko dugu kilometro karratuen kopuruaren eta euskadungoaren artean. Edo dena galduko dugu. Horregatik ez dut suportatzen ahal Bordaletik hasi Tolousetik pasa eta Burgoserainoko EH batekin amets egiten dutenak.
    Aldiz ni kezkatzen nauen gauza bakarra da eremu galduetako euskaldunen patua, arrazoi askotarako tokiz aladatzen ahalko ez direnak. baina espero dut badelaa kibutzen moduko esperientziak, herri euskaldunarekin lokarri hertsia atxik lezaketenak denen laguntzarekin.
    Baionari dagokionez, zaude lasai, galera ez litzateke handia azken 10 mendetik ez ta euskal herria izan etsai amorratua baizik eta 1789ko iraultzatik hona frantziaren asimilazio aparatuan lanabes printzipala da eta.

  • Euskaldunoi “ikuspegi militarra” lantzea falta zaigu, hau da, euskaldunak “konkista” burutzeko taktika eraginkorrak planteatzea.

    Agian ezingo da Bilbo Handia euskaldundu, bai ordea Bilbo Handiko etxebizitza-bloke bat edo auzo bat. (Etorkinek hirietako auzo batzuetan egiten dutena). Bilbo Handian euskaraldian izena eman zutenen kopurua (gogoratu 16 urtetik aurrera ematen dela) 45.064koa izan zen (27.970 ahobizi eta 17.094 belarriprest).

    Agian ezingo da Araba guztia euskaldundu, baina Arabako herri askotan 24 euskaldun (4 kideko 6 familia) populazioaren ehunekoa handitzen du.
    4 herritan %10-12 izango lirateke.
    13 herritan %5-9 izango lirateke.
    Eta Araban soilik 51 udalerri daude.
    Gainera, hara joandako euskaldunak gazteak balira (< 40), adin-tarte horretan %20-40 izango lirateke. (Adin-tarte horretan herrian gehienek euskara ulertzen dute eta hara joandakoek ez lukete euskaraz bizitzeko arazo handirik izango).
    Adin-tarte hori kontuan izango bagenu, 30 herritan euskaldun aktiboak %10-40 lirateke (gehi jada han bizi direnak).
    Horrek 720 euskaldun hara joatea suposatzen du. (24 pertsona bider 30 udalerri).

    Noski, horretarako euskaldunaren mentalitatea guztiz aldatu behar da.

  • Nik garbi baino garbiago daukat. EHak jende aberatsa, puntako enpresariak behar ditu, euskararekin konpromezu osoa dutenak eta horretan dirua jartzeko prest daudenak. Artaldeak beti boteretsuari jarraitzen dio. Pelanbreras iraultzaileari ez dio inoiz jarraitzen.

  • Jende aberatsa edo proiektuak burutzeko jende askoren ekarpen ekonomikoa.

    Bestalde, Belfasten badute irlandera nagusi den auzoa.
    https://eu.wikipedia.org/wiki/Gaeltacht_Quarter_(Belfast)
    Kasu honetan politikarien laguntza izan zuten, gurean ez dut uste horrelakorik onartuko luketenik, beraz soilik mugimendu herrikoiak (pribatua) sor dezake horrelako proiektu bat.

  • Euskaldun berrizahartua 2022-07-02 23:22

    Ah, baina anonimoek zer indar egin dezakete mundu virtualetik hurbileko mundu materialenera hurbildu gabe!

    Ba Ote! Arrazoiaren parte bat daukazula ezin ukatu daiteke, baina Estatuaz aparte boterea antolatzeko moduak baditugu. Noski, Estatuaren boterea legitimoa (sasi) den aldetik botere efektiboagoa da, baina gure esparru ez-Estatalak landu behar ditugu baita. Arrakastu kasuak alde batera utzita, ikusi nola Irlandan ez duten irlandera salbatzerik lortu, edo bere erabilera aski sustatzea, gehienak anglo-irlandar peto petoak dira, feniano feniarrena ere ingelesez mintzo da errazago irlanderaz baino. Estatua? Bai, faktore bat da, baina Estatu horrek atzean, edo oinarrian zerbait behar du, zera hori barik ez dauka zer eginik. Populua errazkerietan jausten den momentutik horrelako ohitura aldaketa bat bultzatzea oso lan astuna eta nekeza da, eta nola ez, boto galtzaile itzela. Gainera, ikusi nola inkestetan independentziarako grina aldatu egiten den Estatuaren nolakotasunaren arabera. Euskal jendartean independentista askok ez lukete EB kanpo legokeen Euskal Estaturik nahiko. Jendeak egonkortasuna nahi du, eta ez du independentzia hipotetiko batek hori zapuzterik nahi, idealistak edonon aurkitzen garen arren. Pentsa prozesu horretan ere euskara zailki izango litzatekeela hegemoniko, minoria gara, eta minoriek demokrazietan ez dute deus irabazten, gosea apaltzeko ogi apurrik ez bada. Gure aukera bakarra botere kuota areagotzea da, bistan delako zenbakien aldetik gutxi egin dezakegula.
    Bestetik, interesgarria iruditzen zait gure geografiaren eusteari egiten diozun erronka. Agian, Beñatek dioen moduan, gure etorkizuna bermatzeko dentsitatea hobetsi behar da, bolumenaren ordez. Konstantinopla atzean utzi behar badugu, hura Istambul bihurtu dadin, utzi dezagun orduan atzean, baina horrek euskal mugimendu fermu, fier eta engaiatu baten beharra dauka, ia ia gure Koronelaren diziplina beretsukoa. Ba al dago Euskal Herrian nahikoa jenderik eguneroko bizitzaren iraultza horri ekiteko? Penaz baina ezezkoan nago.

    Beñat, zure iruzkinak beti atentzioaz eta gogarekin irakurtzen ditut. Apaltasunez esaten dizut niretzat foru honetan gizabanako zentzudun eta jakintsuena zarela sobera eta zuk botatako iritziak nire egiten ditudala %100ean. Euskara gotortu eta gero… gerokoak.

    Ene Koronela! Nire agurrak jaso itzazu, eta estratego zaren aldetik laster hierarkian igo zaitezela espero dut bihotzez. Gure herri txatxu-bakezale honetan zure metafora ongi etorria ez da izango, baina gure tropen posizionamendua, mugimendua, abankarga eta erretiratze taktikoen beharrezkotasuna ez du inork ukatuko. Euskaldungoak behar duen gidaritza ez da oraindik agertu, “gure” alderdiek beste prioritate batzuk dituzte eta, nik uste, euskaltasunaren afera zama dutela, bozka gutxi batzuk lortzeko zama beharrezkoa, iraganeko inertzia bat. Alderdiak, sindikatuen antzera, entitate klientielistak diren aldetik ezin dezakegu haiengandik ezer espero. Gainera, daukaten enpresa mentalitateak gure borroka aho txikiz defendatzera daramatza, marketinga ez baita ona eta haien bezeroek ez luketeelako ongi hartuko. Nik uste dut guztioak dakigula helmuga zein den, edo behintzat badakigu plaza hartzeko asedioa eta erasoa egin behar direla, nola egin, ordea, da gure arazoa.

    Garagarra eta Hego, beste iruzkin batzuetan aipatu dudan moduan, funts ekonomikoak berebizikoak dira, baina horiek baino garrantzitsuagoak dira funts horiek erabiltzeko proiekturik izatea. Alderdikeria albo batera uzterik bagenu sikiera… Baina euskal jendarteak beste jendarte batzuetan baino indartsuagoa da dogmatismoa.

  • Benat Castorene 2022-07-03 10:47

    “… Estatuaz aparte boterea antolatzeko moduak baditugu…”
    Ideia hau gauzatzeko gaitasuna eta adorea ukan bagineza asko izango litzateke. Baina EBZ k dioen bezala euskal populuak oso epel dirudi azken urteotan. Hemen batez ere. Bera iratzarri eta hari berriz ekiteko gustua emaitea litzateke ezinbesteko aitzin-urratsa. Baina ez eiki gara huts-hutsetik abiatzen. Maite dut, besteak beste, aipatzea Aiaraldea faktoriako esperientzia denok ezagutu beharko ginukeena.
    Bestaldetik euskaldungoa defendatuko lukeen estatua ezinbestekoa bada zorigaitzez ez du mirakuilurik egiten ahalko egoera sobera txarra aurkitzen badu. Ez du Istanbul berriro Konstantinople bilakaraziko. Estatu batek beti islatzen du gehiengoaren nahia edo harekin egokitu behar da boterean egoteko. Horregatik, euskalduntasunaren berrezartzearen borrokan euskal estatu batek abandonatu behar luke behin betikotz galdua diren eremuen gaineko autoritatea. Baina abandonatu gabe bertako euskal gutiengoak. Ezdakit horrelako planteamendua asmagarria den gobernu bten aldetik eta ez den ezinezkoa.
    Bistakoa da ene arrazoitzeko modua hemengo egoerak baldintzatua dela. EAEan normal denez baduzue beste bat. Erabat kontziente naiz horretaz.
    Igande on eta milesker denoi zeren eztabaida honek euskaldungoaren etorkizunari buruzko pundu ixildu, garrantzitsu eta minbera batzuk hunkitzen baititu, are are finagoki jorratu beharko ginituzkeenak amets lukainketan ez ibiltzeko.

  • Nire agurrak! Bo,!