Iñigo Perezek eskuratu du abenduko Zuzeu GAZTEA saria
Iñigo Perezek eskuratu du abenduko Zuzeu GAZTEA saria
2016a abiatzearekin batera, idazteko grina duten gazteei zuzendutako sari bat sortu genuen orainkari horizontalean, Zuzeu GAZTEA saria. Hona orduko azalpena:
“ZUZEU orainkariak Azkue Fundazioaren laguntzaz 150 euroko saria emango dio hilabete bakoitzean artikulu onena argitaratzen duen gazteari, alegia, 30 urtez azpiko egileari.
Lehiaketa honen xedea, euskaraz idatzi nahi duten gazteak kitzikatzea da, haien lanak kontsolidatutako hedabide batean argitaratzeaz gain, dirutxo bat irabazteko aukera emanez hilabetero-hilabetero. Gainera, ZUZEUko Erredakzioaren laguntza izango dute euren lanak behar bezala idatzi eta argitaratzeko, etengabeko aholkularitza baten bidez”.
Ordutik hona 71 sinadura (gehienak sekula Zuzeun idatzi gabeak) erakarri ditugu gurera, emakumeak gehiago gizonak baino, eta 134 sarrera argitaratu. Horietarik hogei abenduan jaso ditugu, eta guztien artean Iñigo Perez goraipatzea deliberatu dugu, “Iraultza linguistikoa” sarrera sarituta.
Berak eta bere inguruak euskarekin izan duen eta duen harremana azaldu digu Perezek, eta iruzkinei erreparatuz gero zeresan dezente eman duen proposamena egin; 24 erantzun jaso ditu-eta. Bejondaiola!
Zorionak Iñigo! Zeurea duzu abenduko Zuzeu Gaztea Saria! Jar zaitez gurekin harremanetan 150 euroak eskuratzeko.
.
2016an HILABETEZ-HILABETE SARITUAK
Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko ZuZeu Gaztea Saria
…